esapidea
- garbostu baten premiñia izan. (-). esapidea. GALDOSTU BATEN PREMIÑIA IZAN. Irakinaldi baten premia izan.. Sin. irakiñaldi bat falta.
- garizumía baiño luzíaua. (b). esapidea. Oso luzea.. Garizumia baiño luziaua ein jat gaurko atsaldia. .
- gauza formálik. (a). esapidea. Cosa buena. . Zainduizu ori, orrek eztau gauza formalik eingo ta. . Oso erabilia..
- gaztaiña lokotza lezkotxe zittala izan. (-). esapidea. (Eibar.) Oso zitala izan. (AAG Eibes).
- gazte bizi. (c). esapidea. Ser ingenuo, vivir en las nubes.. Milla pezetakin bazkalduko doulakuan ago? Gazte bizi aiz i./ Entradia an artzekuan joan die; orrek oinddio gazte bizi die. .
- geixegixan ibili. (c). esapidea. Abusatzen jardun.. Aspaldixan geixegixan abill bai (parrandan edo kirolean, adibidez) eta azkenian ikusikon. .
- geldi egotekua ez izan. (b). esapidea. Mugitua izan.. Solamentian zuen anai ori be ezton geldi egotekua..
- gérrikua soltau, zintturóia soltau. (d). esapidea. (eufemismoa.) GÉRRIKUA. Kaka egin.. Etxoingo dau puxkat berorrek, gerrikua soltatzera joan biarra daukat eta. . Baina guretzat txikitan aittajunak zintturoia soltatzia beste gauza bat zen: praketatik zinturoia kentzea, gogait eragiten genionean, siesta denporan ohean saltoka-eta, zinturoiaz guri emateko..
- gíro ez ízan. (b). esapidea. Egoera txar bat sortu.. Polizia tiroka asi zan da etzan an giro./ Dirua falta izan zanetik ezta giro gure ofizinan. .
- girúa éuki. (c). esapidea. Lurra lantzeko edo uztak etxeratzeko momentu ona izan.. Lurrak eztauka giroik, eta obe dou siestia bota./ Primerako girua dauka garuak.. Ik. girótu, aro.
- gitarria joten. (b). esapidea. Txakurra hazkura ematen dioten arkakusuak uxatzen ari denean, gitarria joten dabilela esan ohi da..
- giza antzian ibilli. (-). esapidea. (Antzuola.) "Zintzo ibilli.. Zabitzen lekuan giza antzian ibilli neri, e! .. Sin. arrastuan ibilli." (Lar Antz)..
- gízon portáu. (c). esapidea. Ondradu portatu.. Igeltserua azkenian gizon portau jakun. Etzoskun kobrau gaiñetiko lana. .
- gizona plantau. (c). esapidea. Jende aurrean modu nabarmenean agertu edo jokatu: haserre, mozkortuta, burrukarako prest.... Gizona plantau zuan Iñaki bakaziñotan lanera joan bia zebala esan zotsenian. Ixa garbittu juan enkargaua./ Gizona plantatzen dok Errekalde kuartillo bat joten dabenian. .
- gizúrra ta saltsía besteik ez euki. (b). esapidea. Gezurtia izan.. Orrek gizurra ta saltsia besteik eztauka..
- gízurra ta saltsía euki. (c). esapidea. GÍZURRA TA SALTSÍA ERABILLI. Gezurrak esan.. Orri ezixozu kasoik eiñ, gizurra ta saltsia besteik eztauka ta. .
- gógor artu. (c). esapidea. Norbait estu hartu; egia ateratzeko, askotan.. Maixuak gogor artu zittuan umiak eta agertu zan kristal apurtzaillia./ Aittorrek gogor artu ei zeban semioi akzidentia euki zebanian. .
- gógor eiñ. (c). esapidea. Tratar con dureza, sin miramientos, a alguien.. Gogor eiñ gure alabiai, nagi utsa da ta. .
- gogor eitteko ez egon. (c). esapidea. Ziur ez egon.. Enago gogor eitteko, baiña uste dot biarko geratu giñala. .
- gogóra etorri. (b). zaio esapidea. Burura etorri, oroitu.. Etxatak gogora etortzen zeaittik asarretu zien. .
- gogórra eiñ. (c). esapidea. Ederra egin.. Zuk pe gogorra ein ddozu: bazkai guztia jan./ Gogorra ein juek orrek; ezkondu bia zien astian asarretu. .
- 1. gogorra izan. (c). esapidea. Menudo es, eres, etab.. Zu be gogorra za orraittio, zeure urtia ta esan bez. Errieta doinuan esan ohi da. .