esapidea
- figurakeríxetan ibilli. (c). esapidea. Nabarmen ibili, "figura" baten gisa ibili. Andar llamando la atención por el vestido, peinado, etc.. Orri figurakerixetan ibiltzia gustatzen jako. . Ile-mototx berde batekin dabilelako, adibidez..
- filarmonikian moduan. (c). esapidea. Kotxea hala gelditu dela esan ohi da istripu larri bat izan duenean.. Arbolia jo eta filarmonikian moduan geratu zuan Audi barrixa. .
- fiua baiño estuaua izan. (-). esapidea. Oso pertsona estua, iharra, izan.. Neska, eskerrak erropia haundixa eruaten daben, bestela, ikusi bez; fiua baiño estuagua don-eta. (TSE Berb) .
- fiua/ezpala baiño argalaua izan.. (c). esapidea. Oso argala izan..
- frente emon. (b). dio esapidea. FRENTE EGIN. Aurre egin.. Gure katuak frente emoten dotsa txakurrai.. Sin. aurre egin.
- fundamentu gutxiko. (-). esapidea. Sin. gánora gutxíko.
- fundamentuz. (-). esapidea. Sin. gánoraz.
- Gábonetan kéixak. (c). esapidea. Gabonetan gereziak. Neska-mutikoei eskerrak emateko nagusiek egin ohi duten promesa. Promesa con la que los mayores agradecen algún servicio.. I aiz mutilla i. Errekaua zintzo asko ein ddostak. Gabonetan keixak..
- gaiñazpi urten. (-). esapidea. GAIÑAZPI JO. "Porrot egin, egoerak buelta eman.. Lantokixak gaiñazpixa seittuan joten dabe./ Urte asko ezta bier familixa baten gauzak gaiñazpi itteko..
- 1. gaiñezka eiñ. (b). esapidea. Rebosar los bordes.. Esniak gaiñezka ein ddost, despistauta neuan da./ Pantanuak gaiñezka eiñ ei dau. .
- 2. gaiñezka eiñ. (c). esapidea. Lehertu, bere onetik irten.. Arjentinan gaiñezka ein ddau egoeriak. .
- 1. gaizki artu. (b). esapidea. Tomar a mal.. Ez gaizki artu, baiña oso kaxkar portau ziñan nerekin..
- 2. gaizki artu. (b). esapidea. Estu hartu. Poner en apuros. Lejarretak oso gaizki artu zeban Hinault Vuelta Españan..
- 3. gaizki artu. (b). esapidea. Harrera txarra egin.. Garaikoetxea oso gaizki artu zeben Burgosen militarrak. .
- gaizki azi. (c). esapidea. Malcriar.. Gaizki azittakua da bai, eta oiñ ezta gauza bizimoduai frente emuteko.. GAIZKI AZITTAKUA, batik bat..
- gaizki biar. (-). esapidea. "Pertsona bat zerbaitetan bide onetik edo zuzenetik ez dabilenean esan ohi da. Adibidez, edaten duen batengatik esan daiteke: . Gaizki bi dau, eztau gauza onik ingo." (Lar Antz). .
- gaizki entzun. (c). esapidea. Oir maldicencias, comentarios peyorativos.. Kontzejal lanak oixe dauka: tximiñuen moduan lanian ibilli, gero gaizki entzuteko./ Norberak dana eiñ, da gaiñetik gaizki entzun biar. .
- gaizki esan. (c). esapidea. Gaizki hitz egin norbaitez.. Aurretik lagun aundixak eta atzetik gaizki esan.. Substantibo gisa ere bai: Gaizki esanak barkatu.. Ik. gaizkíesaka.
- 2. gálbaia(n) pasau. (-). esapidea. "Aukera zuzena edo zorrotza egin.. Goizperren galbaia pasauta artzen dabe jentia." (Lar Antz) .
- gánbaratik endréauta egon. (c). esapidea. Burutik jota egon. .
- gantzak euki. (c). esapidea. Patxada edo freskura gehiegizkoa izan.. Ik dauzkak gantzak.. Gibelak edo potruak (arrunk.) da erabiliagoa orain. .
- 1. garagarrak irabazi. (c). esapidea. GARRÁBARAK IRABAZI. Astoak hankaz gora, jira eta bira, egin ohi duen jolasa. Ganar las cebadas el burro.. Astua garagarrak irabazten dabill goiz osua. . Harrigarri samarra da euskaraz eta gazteleraz esapide berdina izatea. Don.k "garrábarak" irabazi dio..
- 2. garagarrak irabazi. (c). esapidea. Ohean lotan gelditu.. Mendirako jaiki biarrian, garagarrak irabazten geratu zuan oian. .
- 1. garbi geratu. (b). esapidea. Hil.. Motorrakin pareta jo ta garbi geratu zuan./ An zeuan lurrian garbi.. Sin. seko geldittu, garbittu. Ik. línpio.
- 2. garbi geratu. (b). esapidea. Quedar claro. .