esapidea
- ezikúsi eiñ. (c). esapidea. Ikusi arren, ez ikusiaren itxura egin. Hacerse el ciego.. Aldamenetik pasau da baiña ezikusi ein ddau.. Ik. ezéntzun eiñ.
- eziñían ibílli. (c). esapidea. Indar edo adore gutxirekin ibili.. Aurten Gorospe eziñian ibili da Tourrian. .
- ezjakiñeko persona bat. (d). esapidea. Zerbaiten ezjakinean dagoen norbait.. Ori esaten jatzu ezjakiñeko persona bati eta muturrekua emoten dotsu..
- ezjakiñían egon. (-). esapidea. Jakin ez.. Ezkondu bezpera arte familixia ezjakiñian zeuan./ Ezjakiñian zendeten Nepalera noiala?.
- ezjakiñian eiñ. (-). esapidea. Konturatu edo jakin gabe egin.. Badakitt gaitz ein notsula, baiña ezjakiñian ein neban..
- ezjakiñian ibilli. (c). esapidea. Itsu-itsuan ibili.. Jateko leku bila ezjakiñian ibili biarrian, obe dozu preguntatzia..
- ezkututik ezkutura ibilli. (c). esapidea. Ezkutuan, isilpean ibili.. Ezkututik ezkutura dabill, iñok ikusi ez deixan. (AAG Eibes) .
- eztago garirik jalgitzen. (-). esapidea. (Antzuola.) "Inor zain ez dugunean edo presarik izateko arrazoirik ez dagoenean esan ohi da. Lehen garia jalgiz gero . Eon zaitte trankill, ezaitte jun, eztao garirik jalgitzen da.. Sin. umeik eztou laga negarrez etxian."(Lar Antz)..
- eztakitt zer, badakitt zer. (b). esapidea. BADAKITT ZER. No se qué, no se cuantos.. Gizurterua nitzala, eztakitt zer badakitt zer. .
- éztalakuan be. (c). esapidea. Aunque parezca que no.. Txikiteuan, eztalakuan be, diru mordua joaten dok. .
- eztibitsetan bizi. (c). esapidea. (Eibar.) "Oso pozik, inongo ardura barik bizi.. Eztibitsetan dabill zuek amendik zaran artian..
- fálta edérra. (b). esapidea. Buena falta.. Aparkamentu baten falta ederra dago./ Neuri be kotxiak falta ederra eitten dost pa. .
- fanfarreixáik ez euki. (c). esapidea. FANFARREIXÁIK EZ EGON. Ugaritasunik edo pozik egoteko motiborik ez egon, horrelakoetan:.. Aurten babatan eztago fanfarreixa aundirik baba gutxi, alegia)./ Erropatan eztaukazu fanfarreixaik (arropa gutxi, edo txarrak)./Ointxe arek pe eztarabil ba fanfarreixa aundirik (osasuna, dirua edo zerbait falta). .
- fanfarréixak jo. (c). esapidea. Erronkak jo.. Orri fanfarreixak joten ibiltzia gustatze jako. . Sin. panpana jo.
- fedía zerbaiti izan. (c). esapidea. Zerbaitekin konfiantza handia izan.. Gure amak fede aundixa dotsa berbena bedarrai.. Zentzu erlijiosoan ere bai, jakina. Batzuk badotse fedia Ezkioko amabirjiñiai..
- fiestán ibíli. (c). esapidea. Jolasean ibili; elkarri kili-kili eginez, tira eta bultzaka, burrukan, eta horrela. Baita animalia batekin, txakurrarekin adibidez, jolas egin. Jugar a peleas, a hacer cosquillas, etc. Jugar con el perro u otros animales.. Alkarrekin fiestan ibiltzia gustatzen jakue eta azkenian asarretu eitten die./ Txakurkuma bixak denpora guztia fiestan dabitz. .
- fiestaráko gógo, fiestaráko gogúa. (c). esapidea. Jolaserako gogoa. Ganas de jugar, de fiesta.. Uste dot gaur gure andria fiestarako goguakin dagola./ Ikusi nebanian diruagaittik zebillela derrepente joan jatazen fiestarako goguak./ Paruan dago ta eztauka fiestarako gogoik.. Asko erabilia izan da, testuinguru askotan: sexu-jolasa, eztabaida eta haserrea, haur edo animaliekiko jolasa, etab..
- figuráik pe ez izan. (c). esapidea. FIGURÁIK PE EZ EUKI. Ideiarik ez izan.. Umia eukitzia zer dan eztaki; ezta figuraik pe. Buenoo! Gizonak ezta pentsau be aura padeziuta eitte zanik pe. Mertz./ Arek eskribitzen eztauka figuraik pe. .