esapidea
- etxía ipurdíttik etára biarrian arrántzaka. (-). esapidea. ETXÍA IPURDÍTTIK ETÁRA BIARRIAN ZARATAKA. Llorando escandalosamente.. Gure txikixa puxikia apurtu jakonian etxia ipurdittik etara biarrian asi zan arrantzaka. .
- etxia jan. (c). esapidea. Aberastasun guztiak xahutu.. Jokuan biziau zan bai, eta etxia jan zeban. .
- etxia jaso. (b). esapidea. Etxeko txukunketa-lanak egin.. Gaur zeuri tokatze jatzu etxia jasotzia. .
- etxían-etxían. (d). adberbioa. Etxe guztietan.. Gaur etxian-etxian dao erropia sobre, gurian aurrenengo dala. Hil. .
- étzinddako bárriak. (d). esapidea. Barre izugarriak, lurrean etzateko modukoak edo.. Neri berba eraitten (erderaz), da nik dana aldrebes. Baiña belaxe ikesi neban e. Arek etzinddako barriak eitte zittuen, etziñ bai... Aniz. .
- eukixan jaikixa. (c). esapidea. Dirua izateak ematen duen harrokeria.. Ez gure aberats barrixak asko ekixelako, baiña eukixaren jaikixa eban berakin. (SM Zirik)./Juan jakozen ari eukixan jaikixak; gizajuak ez eukan zer aora eruan, ezta ilda nun jausi be. (SM Zirik).. Zera diosku idazle eibartarrak: "Eukiaren jaikia burua gora edo atzeruntz dabela ibiltzen diren aberats barriengatik esaten da"..
- euli zurixa baiño raruaua. (-). esapidea. "Pertsona bereziez esan ohi da. Perro verde.. Lagaixok horri bake-bakian, euli zurixa baiño raruagua dok eta." (Zuaz Deb). .
- euli-káka ez izan. (c). esapidea. Bere ustez inportantea izan; ironiaz.. Ez pentsau gero gure uezaba euli-kaka danik. .
- euriráko egon. (c). esapidea. Tener el tiempo tendencia a llover. . Laiño beltzak dabitz joan dan egunetan baiña egualdixa eztago eurirako..
- eurixak jo. (-). esapidea. EURIXAK EMON. Euria egin, euriari ekin.. Autsa eitten da, ta eurixak joten baldin badau, aguruau ala be. Andres./ Gero eurixak emon juan eta ezin izan giñustan bi illabetian souan sartu. .
- ez atzera eta ez aurrera geratu. (c). esapidea. Ezinean geratu.. Gure arteko problemia ez atzera eta ez aurrera dago./ Kotxiakin ez atzera eta ez aurrera geldittu giñan. .
- ez bat eta ez bi. (c). esapidea. Bat-batean, ezustean.. Eta orduan, ez bat eta ez bi, jaiki, kotxera joan, eskupetia artu eta tiroka asi zuan. .
- ez gátz eta ez berákatz ez euki. (b). esapidea. Ganora edo grazia gutxi izan.. Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz. .
- ez izan norbait. (c). esapidea. Ez bizi, hilda egon.. Bera eztanian zela konponduko ete zien seme-alabok, aren ardura bakarra./ Zu be kontuak etaratzen juan ni ez naizenerako. .
- ez ur eta ez ardau izan. (c). esapidea. Norbait ganorabakoa izan, proiektu edo gauza batek funts gutxi eduki.. Zuen sindikatua ez ur eta ez ardau..
- ez zera. (b). esapidea. Besteak esandako ezezko esaldiari aurka egiten hasteko esapidea.. Eztaukala dirurik? Ez zera. Nun jauzkak pa terrenuekin etaratako milloiak? .
- ezáueria emon. (-). esapidea. Ezagupidea emon.. Kalian sarri ikusten dot baiña eztau ezauerarik emoten. . Sin. ezaupidía émon.
- 1. ezaueria galdu. (c). esapidea. Kordea galdu..
- 2. ezaueria galdu. (c). esapidea. Inor ezagutu ez burutik joanda egoteagatik. .
- ezaupidía émon. (c). esapidea. Dar señales de conocer o de amistad.. Nere aurrian egon da baiña eztau ezaupideik emon, da neuk pe etxat kasoik eiñ.. Ezezkoan, batez ere..
- ezebezéra etórri. (c). esapidea. Reducirse a la nada, mermar mucho.. Perretxikuak zartaiñera botatakuan ezebezera etortzen die./ Sasoi baten aberatsak izan zien, baiña oiñ ezebezera etorritta dare. .
- ezéntzun eiñ. (b). esapidea. Hacerse el sordo.. Ia zorrak noiz pagau biaittuan preguntau jat baiña ezentzun ein ddau.. Ik. ezikúsi eiñ.
- ezera jarri. (-). esapidea. Ez egitera ohitu. Eguraldiaz, euririk ez egiteaz, batik bat.. Trumoia eta zarraparria ugari, baiña ezera jarritta dago bai, eta gaur be eztau euririk eingo. .