esapidea
- gorringo biko arrautzak euki. (c). esapidea. Tener un par de cojones.. Etxok orrek atzera egingo, gorringo biko arrautzak jaukazek eta. (TSE Berb)..
- górrixak ikusi. (b). esapidea. GÓRRIXAK PASAU. Pasarlas moradas.. Gose denporan gorrixak ikusi giñuzen./ Emakumia gorrixak pasautakua da. Ez mediku bat etxian, familixia izen. Sin. beltzak ikusi.. Ik. misérixa.
- gozúa járri. (c). esapidea. Haserre bizian jarri.. Kotxia markau notsala enterau zanian etzan gozo-gozua jarri./ Gozua jarriko da diretoria panorama au ikusten dabenian. .
- grazía onían. (c). esapidea. GRAZÍA EDERRIAN. Euria, adibidez, gozatsu; pertsonak armonia onean.. Eurixak grazia onian diardu./ Atsaldia grazia ederrian pasau zeban. GRAZIA ONEKO: gaur grazia oneko dago. Egun ona du. .
- guéna jota. (d). esapidea. Gehienera jota. A lo más.. Orrek berrogei urte izangoittu, guena jota. . Sin. géixenera jota. Ant. barréna jota.
- guraiña. (b). esapidea. (Oñati.) GUREAIÑA (LEIN.). Gura adina, nahi beste.. Perretxikua guraaiña dao. .
- gustáuta egon. (-). esapidea. GUSTÁUTA EGON. Estar gustado de.. Nik uste dot neska ori zurekin gustauta dagola./ Kotxe orrekin gustauta nago ta azkenian erosi eingot. . Zerbaitekin edo norbaitekin gustauta egon..
- gusto guztiak... zeruan. (c). esapidea. GUSTO GUZTIAK EZTARE MUNDUAN. Zorion osorik ez dela mundu honetan adierazten duen esapidea.. Arek pe nai beste diru, baiña semia atzeratua. Emen, gusto guztiak zeruan..
- ibilgonia jantzi. (-). esapidea. "Ibiltzeko gona jantzi; eta beraz, etxean ez dela geratuko, parrandan edo ibilian baizik.. Orrek ibilgonia jantzi dau eta zeak geldittuko dau. Sin. andafuerako soiñekua jantzi.". Sin. andáfuerako soiñekúa jantzi.
- ibilíxan-ibilíxan. (c). esapidea. Ibiltzearen edo jardutearen poderioz.. Ibilixan-ibilixan, azkenian ikasi ein zeban pelotan. .
- ibilli-ibilli eiñ. estepan. (-). esapidea. "Zerbaitetan aritu, jardun.. Ibilli-ibilli iñ, da oixe pasau jaku." (Lar Antz) .
- ídietan ibilli. (c). esapidea. ÍDIETAN JOAN, EGON.... Asmoetan ibili, etab.. Beixa erosteko idietan joan da Elgoibarrera. .
- ijittuen astuana pasau. (c). esapidea. Jan gabe bizitzera ia ohitu zenean hil..
- 2. ikara eindda egon. (c). esapidea. Pertsona bat zoro samartua egon.. Etxakixat, baina Karlos puxkat ikara eindda dagola uste juat. .
- 3. ikara eindda egon. (c). esapidea. Hunkituta. . Andolin bezperan il zan eta danok genden ikara eindda..
- ikúsi léike beráu!. (c). esapidea. IKÚSI LÉIKE BERÁU. Norbaitek oso onargarria ez den zerbait esaten duenean erantzun ohi da espresio honekin.. .
- illetía bestéik éuki ez. (c). esapidea. Beti desgraziak kontatzen jardun. Se dice de quien siempre está contando desgracias.. Aspertuta nago orrekin, illetia besterik eztauka ta.. Baita: ILLETIA DARIXOLA, ILLETAK JOTEN. Edota Aren illeta-soiñuak etxaukan akaburik..
- illíntixa baiño béltzaua. (c). esapidea. Oso beltza.. Afrikano bat jebillan, illintixa baiño beltzaua, erlojuak saltzen. .
- inddarra Jakan. (c). esapidea. Indarra falta, indarra auzoan.. Erronkia ugari arrixa errez jasoko zebala, baiña gero plazara urten eta zera, inddarra Jakan.. Lehenengo (gerra aurrekoa, hain zuzen) tentsio altuko argindar-linea Jakatik zetorren. "Jakako linea" deitzen zitzaion. Hortik esapidea. .
- infernuak ez artu. (-). esapidea. "Oso pertsona gaiztoari esaten zaio.. Infernuak pe ez au artuko." (Lar Antz). .
- infrañuko Patxi baiño gorrixaua. (-). esapidea. (Eibar.) Oso gorria, ezkertiarra. (AAG Eibes).
- inkisiziñúa ipiñi. (d). esapidea. Sesioa, demanda ipini. .