Skip to main content

botanika

  • 2. plátano, plátanua. (b). izena. botanika PÁTANO. platanus hibrida. Plátano, plátano de sombra.. Orri zabal-zabalak dituen arbola, gure plaza eta ibilbideetan oso ugaria. Azkar hazten delako eta kerizpe ona duelako asko landatzen da, herri barruetan, batik bat. Leku batzuetan, Osintxun, adibidez, txopo-platano deitzen zaio. .
  • 1. porru, porrúa. (a). izena. botanika allium porrum. Puerro.. porru-jorria edo porru-otsa izan, . (-). esapidea. PORRU-JORRIA EDO PORRU-OTSA ASI, IBILI. "Mugimendua edo zalaparta hasi.. Setienbrian asiko da porru-jorria./ Porru-ots ederra (jendea lanera edo eskolara doalako).. Sin. orpo jokia, orpo otsa, anka jokia.» (Lar Antz)... porrúa sartu, . (c). esapidea. (lagunartekoa.) Ziria sartu.. Porru edarra sartu joskuan, loterixia tokau jakula ta.. Ik. ziríxa sartu..
  • potro bédar, potro bedárra. (c). izena. botanika ranunculus ficaria. Celidonia menor.. Garbantzuaren itxurako aleak izaten ditu alboan. Ganaduek eta jaten dute, baina ortuan agertzen denean azkar atera behar izaten da kaltegarria delako.. Sin. koskábillo bédar.
  • protálora, protáloria. (d). izena. botanika Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Buruko eta begiko mina kentzeko eta zauriak sendatzeko erabiltzen omen da. .
  • pulmonixa bedar, pulmonixa bedarra. (d). izena. botanika PULMONARIA LONGIFOLIA (?). Ez dakigu ziur zein landare den. .
  • puta bédar, puta bedárra. (d). izena. botanika PUTA LORA. Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Lehenengo irteten direnak omen dira, San Jose lorak baino lehenago. Erreka bazterretan eta ura ugari dagoen tokietan egiten dira normalean. Kukufrakaren antz handia du oso, baina poltsa moduko hori handiagoa du puta bedarrak. .
  • reigrás, reigrasa. (c). izena. botanika lolium perenne.. Reigrás.. Berez ere sortzen da baina belar mota hau ereinda hartu izan da ganajatekotarako..
  • robillóe, -i, robillóia. (c). izena. botanika Níscalo.. Ik. piñátela.
  • sáats, saátsa. (c). izena. botanika salix atrocinerea. Sahatsa, saratsa.   Sauce, salguera.. Errekatxo ondotan batik bat hazi ohi den sastraka edo zuhaixka. Mordoa hazten da elkarren ondoan, eta esaerak dioenez lehenengo loratzen den zuhaitza da. Hemen, zuritu eta kurutzegixak egiteko erabiltzen dira. Kurutzegiak (sahats-makila zurituak) sortan jarri, puntan elauntza eta erromeroa ipini, abarka sokaz lotu eta Erremu Santu egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero metro bete inguruko makilak egin, gurutze forma eman ezpaltxo batez, eta etxeko soro eta zelai guztietan jartzen dira. Txikiak ere egiten dira ateburuetarako.. Ik. kurútzegi.
  • ságar, sagárra. (a). izena. botanika malus domestica. Manzana, manzano.. Zuhaitzari SAGAR ARBOLA ere bai. Bitan bereizten dira: gezak (dultzeak) eta garratzak. Zenbait sagar mota: agostu sagarra, boskantoia, esnaolia, frantzesa, guenetxe s., ipurberdia, kamusia, libra s., madari s., merkaliña, reineta zurixa eta beltza —edo errezil edo errege sagar zurixa eta beltza—, santiago s., san juan s., txori s., urdin s., urtebete s., zulote s., zuma s. . sagarra jo, . (c). aditza. Sagarra txikitu sagardoa egiteko.. Ik. sagárra jóteko mákina.. jansagar, jansagarra. (-). izena. "La manzana de comer." (Izag Oñ). ..
  • sagar-mákatz, sagar-makátza. (d). izena. botanika malus sylvestris. Manzano silvestre.. Ez da oso ugaria. Sagar txiki asko ematen du. .
  • sakúta, sakutía. (d). izena. botanika Saúco.. Ik. intxúsa, flot.
  • saltsa perretxíku, saltsa perretxikúa. (c). izena. botanika cantharellus cibarius. Ziza-horia.   Rebozuelo.. Ik. txáltxa.
  • salúparda, salúpardia. (d). izena. botanika Intxusa.   Saúco.. Ik. flot.
  • san jóse lora, san jóse loria. (b). izena. botanika primula vulgaris.. Primavera, vellorita.. Bost petaloko lora hori hau oso ezaguna da, lehenengo irteten dena izateaz gain oso ugaria delako udaberri hasieran, San Jose egun inguruan. .
  • san juán lora, san juán loria. (d). izena. botanika Zanahoria silvestre. San Juan-sortan ipini ohi zen lora hau.. Ik. zartáiñ-ipúrdi.
  • sasi-máats, sasi-maátsa. (d). izena. botanika Txori-mahatsa.. Ik. txori-máats.
  • sasiókan, sasiokána. (d). izena. botanika PRUNUS SPINOSA. Elorrarantza beltza. Endrina, endrino.. Ik. okán txímillo.
  • sator bédar, sator bedárra. (c). izena. botanika euphorbia lathyris. Tártago.. Metroa inguru hazten den eta bi urte bizitzen den landare honek kalabaza txiki-txikiaren antzeko fruituak ditu, heltzerakoan nanotu, ximurtu eta ilundu egiten direnak. Baserri inguruetan hazten da batik bat, bakarka gehienetan. Botaka egiteko ona omen da. .
  • sekula-bédar, sekula-bedárra. (a). izena. botanika trifolium pratense. Ganajatekotarako ereiten den belar ezaguna, ebakialdi ugari ematen dituena.   Trébol.. Zelaian berez etortzen direnak: irukotx (hosto txikikoa), trebola (hosto zabalagokoa). Sin. alpaje zabal.. Sin. frantzes-bédar, bergára bédar. Ik. álpaje.
  • sienprébiba, sienprébibia. (b). izena. botanika helichrysum stoechas. Siempreviva (lorea)..
  • solámentian. (c). juntagailua. botanika Por cierto, desde luego.. Solamentian etzeukan erropatan gastu aundirik./ Solamentian kalian egunen baten arrapatzen bot entzun biosta galantak./ Aspaldian ikusteke nenguan Bixente, ta solamentian eztago jaxo-jaxua.. Esaldi hasieran gehienetan. .
  • sopurúku, sopurukúa. (c). izena. botanika SOPÚRU. poa annua. Espiguilla.. Belar txar hau etzanda zabal-zabal hazten da soroetan, eta oso kaltegarria da. .
  • sorgin-gáro, sorgin-garúa. (d). izena. botanika athyrium filix-femina.. Helecho hembra..
  • sorgín-ítxuski, sorgín-ítxuskixa. (d). izena. botanika ruscus aculeatus. Bolatxo gorriak eta hosto txiki, gogor eta punta-zorrotzak dituen sastraka, gabon apaingarritzat erabiltzen dena. Rusco. Ik. itxúski.