botanika
- ábeto, ábetua. (c). izena. botanika Abies alba. Izaia. Abeto.. Abetuak eta dia zer aundikuak, lurra aberasten dabenak. Juantxo..
- ábixa, ábixia. (c). izena. botanika ARABIXA. Vaccinium myrtillus. Arándano.. Abixia esaten jau guk orri. Or zuen aldian eztok ezautuko; amen Mixoalde ta San Migeloste mendi orretan dok ori asko. Ardixak eta oso gustora jaten daben plantia dok ori. Don. Metro erdi inguruko sastraka, ardo koloreko fruitu txiki, jangarri, borobil, koroedun, gozo-garratza ematen duena. C bitamina asko omen du. Mermelada eta horrelako gauza gozoak egiteko aproposa.. Sin. berro-máats.
- 3. agíña. (c). izena. botanika Taxus baccata. Tejo.. Orri iraunkorreko konifera. Gutxi daude eta beste arbola mota batzuen artean egon ohi dira. Batzuk arrak eta beste batzuk emeak dira. Bere hazi gorri mamitsua ez, beste guztia pozoitsua du. Oso adartza zabalekoa. Nekez hazten da, baina bi mila urte inguru bizi daitekeela uste da. .
- aillórba, aillorbía. (c). izena. botanika AILLURBA. Trigonella foenum-graecum. Alholva.. Sekulabelarra, alpajea edo pagotxa bezala erein izan da soroetan, gero ebaki eta lehortu ondoren etxeratzeko. Ebakialdi bakarra ematen du. Belar hau jan berri duen aberearen haragi, esne edo eta arrautzak oso gusto berezia hartzen du, aillorba gusto txarra. .
- aingéru lóra, aingéru loría. (d). izena. botanika Calendula arvensis.. Hilerri-lilia. Maravilla silvestre. Pare bat arrabete luzeko belarra, petalodun lore zuri txikiak dituena. Inguru hauetan begiko mina kentzeko erabili izan da. . Calendula arvensis. .
- aitóna bédar, aitóna bedárra. (d). izena. botanika Agrimonia eupatoria. Agrimonia. Behetik gora, sailean, ale txikiak izaten ditu. Katarroa biguntzeko erabiltzen da gehienbat, eta hortik datorkioke izena. Zenbaitek badirudi zan bedarrari ere horrela deitzen diola. Azaldu beharrekoa da aittajauna esaten dela Bergaran, eta ez aitona. .
- 2. áitz, áitza. (a). izena. botanika ÁRITZ. Quercus robur. Haritza. Roble.. -Len pagua egongo zan geixao? -Bai, pagua, aritza... Hil.. ARITZ, ARETX (Lein.). iz. (Adineko askok ARITZ dio garbi-garbi. Don.k ere aritza esan digu. Oso egur oneko arbola eder ezaguna. Garai baten Euskal Herriko basoak haritzez beteak bazeuden ere, asko urritu dira, alde batetik poliki hazten delako (150 bat urte behar ditu garapen osorako), eta bestetik ontzigintzan, altzarigintzan eta etxegintzan oso erabilia izan delako.. Ik. zúaitz, ámetz.
- áitz amerikáno, áitz amerikanúa. (b). izena. botanika Quercus rubra. Roble americano. Iparramerikar jatorrikoa, parketan, zelai barrenetan, etab. ikus daiteke. Azal leun, zidar kolorekoa du.. Sin. amérikaitz.
- aitz gáiñeko gáro, aitz gáiñeko garúa. (d). izena. botanika Polypodium interjectum. Garo mota hau enborretan, haitzetan eta hormetan egiten da. Urdaileko gaitzendako nahiz okaldia arintzeko hartu izan dute bai pertsonek, bai animaliek. .
- aitz-pérretxiku, aitz-pérretxikua. (c). izena. botanika AITZ-PÉRRETXIKO. Russula lilacea (?). Gibelurdinaren antzekoa. .
- aixélbuztan, aixélbuztana. (b). izena. botanika AIXELBUZTEN, AIXERBUZTAN, AIXALBUZTAN, AIXEN, AIXEN BEDAR. Equisetum arvense. Azeri-buztana. Cola de caballo. Lora gabeko landarea, arrabete edo bi luze, izai txiki baten antza du. Eztainuzko ontziak garbitzeko erabili izan da eta horregatik Euskal Herriko zenbait tokitan eztainu belar deitzen zaio. .
- 1. aixén, aixéna. (c). izena. botanika Clematis vitalba. Aihena. Liana igokari guztiei ematen zaien izena. Zenbait informantek Clematis vitalbari deitzen dio, basozigarroari, alegia. Nombre genérico de las trepadoras. Para algunos, concretamente, clemátide.. Ik. basózigarro.
aixén áundi, aixén aundíxa. (d). izena. botanika Calystegia sepium. Corregüela mayor. Lore zuri kanpai itxurakoa du landare igokari honek. .
- aixén txíki, aixén txikíxa. (d). izena. botanika Convulvulus arvensis. Corregüela menor. Igokaria nahiz narraskaria da, eta oso kaltegarria soro eta ortuentzat. Kanpai formako lorea zuria edo horia izan ohi du. .
- 1. alamoduzko, alamoduzkúa. (c). izenlaguna. botanika Egokia, apropos xamarra. Adecuado. Txamarra baten premiñan nago. Donostiara juaten naizenian alamoduzkoik ikusten bot, erosi eingot./ Ointxe alamoduzko mutil bat topatzen bajonat ezkondu ta kitto..
- alárgun bédar, alárgun bedárra. (d). izena. botanika Aconitum napellus (?). Acónito (?). Oso pozoitsua da eta hortik datorkioke izena. Zorriak akabatzeko ere erabili izan da. Uste dugu "acónito" delakoa dela, nahiz eta ezin izan dugun seguru zehaztatu. Zortziehun metrotik gora hazi ohi da landare hau. .
- albérretxiko, albérretxikua. (b). izena. botanika Prunus armeniaca. Albérchigo, albaricoque.. Gure etxazpiko alberretxikua aurten be bete-bete eindda dago.. Baserri zenbaiteko pareta kontran ikus daitekeen fruta arbola.. Ik. fríxku.
- álbitz, albítza. (b). izena. botanika ÁLMITZ. Brachypodium pinnatum. Lur pobre, itzaltsu edo kare gutxikoetan hazten den belarra. Belar arrunta da, baina lehorragoa, animaliek ere jaten ez dutena. Txakurrek tripako minez daudenean botaka egiteko jaten omen dute. Astoek ere jaten dute. .
- albóraka, albórakia. (d). izena. botanika ALBÁRAKA. Ocinum basilicum. Albahaca.. Lehen erromeixara albarakia eruaten zan paparrian usain gozua eukitzeko. (SB Eibetno).. Gehienbat lorontzietan hazten den landare loreduna. Metro erdi inguru hazi ohi da eta limoi usain gozoa du. Pizgarria da. Haurra izan duten emakumeei esnea ugaritzeko ere erabili izan da. .
- álerze, álerzia. (c). izena. botanika ÁLERTZE, ALERZIA. Larix decidua. Leku garaietan dezente dagoen konifera, neguan orria galtzen duena. Alerce.. Intxorta aldian alerzia sail ederrak dare./ Aiziak piñu ugari eretxi dau, baiña alerziaik ez.. Bi moduetara mugagabean.. Sin. piñú-álerze, -ia, piñu zúri.
- algárratz, algárratza. (d). izena. botanika AGÁRRATZ, AGÁRRATX. Ribes uva-crispa.. Agracejo. Ale garratz-garratzak ematen dituen sastraka. Landaturik hartzen da hemen . Ribes uva-crispa..
- álkaze, alkazia, álkazia. (b). izena. botanika Robinia pseudoacacia. Acacia.. Iru alkaze —edo alkazia— botaittut./ Alkazia berez etortzen da errekonduetan./ Alkazia astuna da puxkat, burtetxiak eta eitxeko be, gogorra burdixan armazoia eitxeko, baiña puxkat astun samarra. Berez astuna. Sebas.. Errekondoetan, batik bat, hazten den egur oso gogorreko zuhaitza. Adar eztakadunak ditu. Hesolak egiteko primerako egurra. Hesolaren punta berrogei bat zentimetro erre, ondoren sartu, eta bizi guztirako da. Kamioiei beheko euskarria egiteko ere erabili izan da, baina beste gauza gutxitarako balio du. Lanerako txarra, gogorra; ez du batere gozotasunik eta zart egiten du. .
- almórrana bédar, almórrana bedárra. (d). izena. botanika Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Zuztar oso luze eta handiak omen ditu. Zuztarra, xehetu eta almorranaren gainean jartzen da. Zenbait baserritan landatu ere egiten da. .
- álpaje, álpajia. (c). izena. botanika Medicago sativa. Alfalfa.. Sekula-belarra bezala, soroetan ereinda hartzen den belar forrajeroa. Ebakialdi ugari ematen du, moztu eta berehala etortzen baita berriro. Zelaia hiru edo lau urte egoten da ematen. Lore morea du. Dauzkan bitaminei esker eskorbutoa saniatzen omen du, baita giltzurrunetako harriak deuseztatu ere. Zenbait etxetan sekula-belarrari alpaje zabala esaten zaio eta alpajeari alpaje luzia. .
- altz, altza. (a). izena. botanika Alnus glutinosa. Aliso. Errekondoetan eta leku urtsuetan hazten den zuhaitza.. Altza maietzeko ilbarrixan bota bia da, iraungo badau; bestela usteldu eitten da. Juantxo.. Altzak eztauka bihotzik da esaera, ez du enborrak erdian izan ohi duen muinik, alegia. Maiatzeko ilberrian ebakiz gero oso egur gogorra da; gurdi-partiketarako ere erabil daiteke, baina ondo zaindu behar da, bustitzen bada laster usteltzen da eta. Oso egur arina. Aitzur-kirtenetarako erabiltzen da, adibidez, eta garai batean artazi-kirtenak egiteko ere bai. Hostoak eta azala oin izerditsuak sendatzeko eta oiak gogortzeko erabili izan dira. .