Skip to main content

botanika

  • erréuma bédar, erréuma bedárra. (d). izena. botanika Agave americana. Pita.. Izenak adierazten duen bezala, erreuma sendatzeko oso ona ei da landare hau, eta baita kukurruku eztula biguntzeko ere..
  • errósaixo bédar, errósaixo bedárra. (c). izena. botanika Arrhenatherum elatius (Subsp. bulbosum). Moitta.   Tortero. Errosarioa bezala elkarri lotutako aletxoak sustraitzat dituen belarra, soroentzat kaltegarria.. Sin. moítta.
  • errúda, errudía. (c). izena. botanika ERRU BÉDAR. Ruta graveolens.. Ruda.. Landatuta hartzen da batik bat. Oso usain sarkorra du. Sendagintzan erabilera ugari du: eskorbutoaren kontra, hilekoa jaisteko, bizioak akabatzeko, etab. Bere aleak San Juanetan bedeinkatuta hartzen ziren txakur amorratuen haginkadatik babesteko. Informante batek dio beste leku batzuetan bosnotza deitzen diotela. Beste batzuek bizixo bedarra ere deitzen diote. Kutunaren barruan ere jarri ohi da. Zera dio esaera zahar ezagun samar batek: deabru —edo sorgin— batek besteari agintzen dio pertsona bati heltzeko. —El akixo, el akixo!— Eta besteak erantzuten dio: —Bai, ezpaleuka erruda ta apixo..
  • eskábola, eskábolia. (c). izena. botanika ESKAROLA. Lactuca serriola. Escarola.. Gaur egun ESKAROLA gehiago entzuten da..
  • 3. éskoba, éskobia. (d). izena. botanika Cytisus scoparius. Kirua.. Ik. itxúski-látz, kíru.
  • esne bédar, esne bedárra. (c). izena. botanika Cerraja.. komentario 1 Ik. kardubéra.
  • espínaka, espínakia. (a). izena. botanika Spinacia oleracea. Espinaca..
  • estrépa bédar, estrépa bedárra. (-). izena. botanika Izenaren berri izan genuen, baina ez dakigu zein belar den. . komentario 1
  • eukálitu, eukálitua. (b). izena. botanika EUKALITRU. Eucaliptus globulus. Eucalipto.. Zenbaitek "eukálitru" deitzen dio. Kanpotik ekarritakoa bada ere, dezente dago Euskal Herrian, kostaldean batez ere. Bergara aldean zeuden sailak, 85eko izozteak ihartu zituen. Eukalitu lurrunak onak dira katarroak biguntzeko. .
  • éuzki bédar, éuzki bedárra. (d). izena. botanika Helianthus annuus.. Helianthus annuus. Girasol. Soroetan olio edo pipatarako hartzen den landare ezaguna. .
  • éuzki lóra, éuzki lória. (c). izena. botanika Carlina acaulis. Eguzki lorea.   Carlina angélica, cardo rizado.. Ateburuetan, oineztarriaren arriskutik babesteko, antzinatik jarri ohi den lorea. Gaur egun ez dago ohitura handirik inguru hauetan.. komentario 1 Sin. kardú lóra, Azáldeittako kárdu.
  • ézpata bédar, ézpata bedárra. (c). izena. botanika Iris germanica. Iris, lirio común. . Hostoak ezpata formakoak ditu eta hortik datorkio izena. Lorategietan nahiz berez hazita ikus daitezke. San Juan sortan ipini ohi zen hostoa. . Sin. ezpátriña.
  • ezpátriña, ezpátriñia. (d). izena. botanika Lirio.. Ik. ézpata bédar.
  • ézpel, ezpéla. (d). izena. botanika Buxus sempervirens. Boj.. Basoan, batik bat kare lurretan, oso ugaria den sastraka. Txistuak, dultzainak, eta horrelakoak egiteko erabiltzen da bere egurra. .
  • eztul bédar, eztul bedárra. (d). izena. botanika Tussilago farfara. Tusílago. Petalo mehe eta luze ugariz osatutako lore hori zabala du. .
  • 1. flot, flóta. (c). izena. botanika Sambucus nigra. Intxusa.  Sauco. Sin. salúparda, sakúta, intxusa. Ik. máusa.
  • frantzes-árbi, frantzes-arbíxa. (d). izena. botanika Goizagoko arbi mota bat. Buru txiki eta luzexka egiten du eta basto samarra omen da.. Goizao etortzen dana, ereiñ be lentxuao eitten da. Don. .
  • frantzes-bédar, frantzes-bedárra. (c). izena. botanika Sekulabelarra.   Trébol.. Sin. sekula-bédar.
  • frantzía-klabéliña, frantzía-klabéliñia. (c). izena. botanika Dianthus barbatus. Clavel chino.. Bestea baino askoz lore txikiagokoa. Oso polita eta usain gozokoa. Begi nekatu eta minduak osatzeko erabili izan omen da..
  • fríxku, fríxkua. (c). izena. botanika BRÍXKU. Amygdalus persica. Prisco, pavía.. Lehen baserri ingurutan baziren frixkuak, baina badirudi galdu egin direla gehienak. Batzuek alberretxikoekin konfunditzen dute. . Ik. albérretxiko.
  • garbántzu lóra, garbántzu loría. (d). izena. botanika CICER ARIETINUM. Garbanzo silvestre..
  • gári, garíxa. (a). izena. botanika Trificum aestivum. Trigo. Donatok esplikatzen digu lurren errotazio sistemarik ohizkoena zein zen:. Amen egon dana, lengo zea zan: garixa, artua ta arbixa. Garixa eondako tokixan arbixa ereitten zan, arbixa ereinddako tokixan artua, artua egondako tokixan garixa berriz. Bi urtian iru jenerok buelta osua itte zeben. Don.. Ik. goiz-gári. Gari ona kutxatik/trojatik saltzen da, . (-). esaera. "Gauza bat ona bada, ez dago asko erakutsi beharrik..." (Lar Antz).. Aundixa banintzan, txikixa banitzan, maietzian buru nitzan, andik berrogei egunera oramaixan nitzan, . (-). esaera. (Antzuola.) Gariaren igarkizuna. (Lar Antz).. garixa jo, . (c). aditza. Trillar.. Garixa jo, txanketian bazan barruan, estalpen baten, seguramente. Trilluakin baldin bazan, gari-joteko lekua, larraña esate jakon. Ori e etxe gertuan nunbaitten lautaratxo bat, lauuna bat, euzkixa joteko lekuan, al bazan beintzat. ..
  • garítxu bédar, garítxu bedárra. (d). izena. botanika Eléboro verde.. Ik. bízixo bedar.
  • 1. garo, garúa. (a). izena. botanika Pteridium aquilinum. Helecho.. Sin. ída. Ik. sorgin-gáro, aitz gáiñeko gáro.
  • garo txiki, garo txikixa. (-). izena. botanika (lagunartekoa.) Polypodium interjectum. Garo mota bat.. Sin. ira txiki, ormako ira." (SB Eibetno)..