Skip to main content

botanika

  • amar mandamentu lora, amar mandamentu loria. (c). botanika Passiflora caerulea. Pasionaria común. Landare igokaria, udan lore asko ematen duena. .
  • 2. ameraun, amerauna. (-). botanika Clematis vitalba. Clemátide. (SB Eibetno). .
  • ámetz, amétza. (c). izena. botanika Quercus pyrenaica. Melojo, rebollo, carvallo negro. Haritz mota honi hostora begiratuta igartzen zaio, sartu-une oso handiak baititu. Haritz normala baino gutxiago hazten da eta egur bastoagoa du, baina hobeto aguantatzen ditu lur altu, pobre eta hotzak. Haritzaren ezkurrak aile luzea du, ametzarenak, aldiz, oso motza. Ametzaren azalpeko mintz gorria, egosita, ganaduak errepeetan izaten dituzten garitxoak sendatzeko erabiltzen da. Don.k dio ona dela burtardatzak, pikatxoi kirtenak eta horrelakoak egiteko. . Ik. áitz.
  • anis bédar, anis bedárra. (d). izena. botanika Foeniculum vulgare. Milua.   Hinojo.. Gizonaren altura edo handiagoa har dezakeen belarra. Anis usain handia du. Haizeak botatzeko, txiza eragiteko, jateko gogoa berpizteko eta emakumeei esnea gehitzeko erabili izan da. . Sin. míllu.
  • antzargári, antzargaríxa. (d). izena. botanika BROMUS STERILIS. Lasto bat da. Burua ateratzen du eta handik besotxoak, hariak, botatzen ditu. Txikia denean ganaduak jaten du, baina handi egindakoan ez. Pestea da sororako, baina laster ihartzen omen da. Lur onak gustatzen zaizkio. .
  • ápio bédar, ápio bedárra. (d). izena. botanika APIXO. Apium graveolens. Apio acuático.. Bi urte behar ditu hazten eta hiru lau arrabete hartzen ditu. Kirtena adartsua eta barrutik hutsa da. Berde distiratsua, perrexil usain oso gogorra du. Lur hezetan hazten da. Puxika, giltzurrun, gibel, erreuma eta abarrendako ona omen da. Mota bera, baina ortuan hazia, handia, azoketan saltzen da, kanpotik ekarrita, batik bat. . Ik. errúda.
  • arabóta, arabotía. (c). izena. botanika ARAOTA, ARABAOTA. Juniperus communis. Epurua.   Enebro, ginebro.. Juniperus communis. . Mendietan, goi samarrean batik bat, ugari dagoen sastraka. Orri zorrotz eta tenteak ditu baina ez eztakarik, oteak bezala. Jinebra egiteko erabiltzen diren fruitu txiki borobilak ematen ditu. Errez gero oso usain ona uzten du. Sin. ipuru (Eib.).. Sin. ipuru.
  • áran, arána. (d). izena. botanika Endrina.. Ik. elórrarantza beltz, okán txímillo.
  • 1. arantza, arantzía. (a). izena. botanika Rubus sp. Zarza, zarzamora. Masustak ematen dituen lahar eztakadun ezagun eta ugaria. Gure sasietako erregea. Zenbaitek arantzari sasi deitzen badio ere, Bergaran sasiren esanahia zabalagoa da, "maleza", "zarzal", orokorki izendatzeko erabiltzen baita. . Rubus sp.. Sin. lar.
  • 2. arantza, arantzía. (c). izena. botanika Crataegus monogyna. Ik. elórrarantza zuri.
  • arátuste lóra, arátuste loría. (d). izena. botanika Narcisus bulbocodium. Narciso. Udaberrian lehenengotariko lora. Aratuste inguruan azaltzen da. .
  • 1. arbi, arbíxa. (a). izena. botanika Brassica napus. Nabo.. Neguko ganadu-jan betikoa. Erremolatxa buruak luzexkak diren bezala, arbiarenak borobilkoteak. Arbigarak —"grelos"— oso estimatuak dira Galizian "lacon"arekin batera jateko. Lore hori polita ateratzen du udaberri aldera eta txoriak oso gogoko dute arbi hazia. Sin. nabo (Eib.). Ik. arbitxíki, frantzes-árbi. arbi-atala trabau, . (c). esapidea. (lagunartekoa.) Sermoilaria edo bertsolaria, batik bat, aurrera egin ezinik gelditu. . Arbi-atala trabau jakok.. Ganaduei arbi zatiak eztarrian pasa ezinda sarri geratu ohi zaizkie. Trantze txarra da...
  • árnika bédar, árnika bedárra. (d). izena. botanika ÁRNIKA. Chelidonium majus. Celidonia. . Ik. iódo bédar.
  • artáputz, artapútza. (c). izena. botanika Ustilago zeae unger. Tizón de maíz. Artaburuari inoiz hazten zaion perretxikotxoa, heltzen denean hauts beltz eta usain txarreko bihurtzen dena. .
  • artátxiki, artátxikixa. (d). izena. botanika Panicum miliaceum. Mijo.. Artoa Ameriketatik ekarri aurretik, arto mijoari esaten zitzaion. Gero, Ameriketatik ekarritakoa nagusitu zen eta izena ere bereganatu zuen. Orduan, artatxiki edo artaxee hitzak asmatu ziren mijoari deitzeko. Egia esan, gaur ia ezezaguna da landare hau gure artean, eta izena baserritar ilustratu samar batzuek bakarrik ezagutzen dute..
  • 1. árte, artía. (c). izena. botanika Quercus ilex. Encina. . Klima mediterraneoko zuhaitz tipikoa, Euskal Herrian, Kantauri isurialdean, batik bat, oso ugaria ez dena, kostaldeko leku karstikoetan izan ezik. Oso lodi eta itzaltsuak ikus daitezke, baina baita zuhaixkak ere arte-txaretan. Bere ezkurra oso estimatua dute txerriek. Etxegintzan, kaballuak (zur okerrak) egiteko erabili izan da. . Ik. arte-txára.
  • 1. arto, artúa. (a). izena. botanika Zea mays. Maíz.. artúa opillákin pagáu, . (d). esapidea. Norberari egindako kalte bat kalte handiago batez ordaindu, guk jaso dugun adibide bakarrean. Beste testuinguru batzuetan ere erabiliko zen.   Pagar con creces.. .. artúa jo, . (c). aditza. Artoa aletu artaburuak zaku baten sartu eta mazoaz joz; antzina, "artajaikixan".   Desgranar el maíz metiendo las mazorcas en un saco y golpeándolas con un mazo.. Mutikotan makiña bat aldiz ibillitakuak ga artua joten. . Ik. artájaiki.. artúa eréitteko mákina, artúa eréitteko mákinia. (c). izena. Máquina de sembrar maíz. Se compone de unas angarillas y dos tolvas paralelas que están a la distancia de los renglones. .. artúa aletu, . (-). ARTUA GARANDU, IRAKURRI, URKULDU. Desgranar maíz.. Ik. garandu, urkúldu, irakúrri.. artotarako lain be ez, . (c). esapidea. Oso gutxi.   Ni para pipas.. Taillerrian enajuan artotarako lain be irabazten. ..
  • asentzío bedar, asentzío bedarra. (d). izena. botanika Ez dakigu bere izen zientifikorik eta erdarazkorik. Kirtena eta loreak zurixkak ditu. Infusioan hartuta jateko gogoa egiteko eta bizioak akabatzeko erabiltzen da. Kutunaren barruan joan ohi den belarretariko bat. .
  • áski, askíxa. (c). izena. botanika Cynodon dactylon. Grama.. Batez ere soroetan hazten den belar txarra, zabaletara motroiluak osatuz hedatzen dena. Oso gogaikarria eta kentzen zaila. Katarroak sendatzeko eta erditu berriak indartzeko balio du. "Aski aundixa" eta "aski txikixa" daude. .
  • astalarrósa, astalarrosía. (c). izena. botanika ASTOLARRÓSA. Rosa canina. Rosal silvestre, tapaculos.. Bide bazterretan, sasi artean, etab., berez hazten den basoko larrosa. Zurixkak edo arrosak izan ohi dira gehienak. Bere fruitu gorria sikatzeko erabili izan da, eta hortik erdal izena. Zizare nagusia (solitaria) botatzeko ere balio duela uste da. .
  • astáputz, astapútza. (b). izena. botanika ASTOPUTZ. Lycoperdon sp.. Cuesco de lobo. Zelaietan hazten den perretxiko borobila. Zahartzen denean hauts beltzez betetzen zaio barrua.. Sin. putzustel. (Lar Antz).. astoputz aundi, . (-). izena. (Eibar.) Langermania gigantea. Bejin gigante. (SB Eibetno). ..
  • astígar, astigárra. (d). izena. botanika Acer campestre. Azkarra.   Arce.. Don.k dio azkar esan ohi dela, baina astigar ere uste duela baietz.. Sin. azkar.
  • astóbelarri, astóbelarrixak. (d). izena. botanika Ez dugu lortu izen zientifiko eta erdarazkorik. Zuztar beltza, asto belarrien tankerako hostoak eta krabelinaren itxurako lore horiak dituen landarea. .
  • astokárdu, astokardúa. (c). izena. botanika Dipsacus fullonum. Cardencha, dipsaco.. Sin. kárdulatz, sorgín-órrazi.
  • astoménda, astomendía. (d). izena. botanika Mendarra.. Ik. méndar.