Skip to main content

ápio bédar

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:36 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
ápio bedárra
Aldaerak
apixo
Izen zientifikoa
Apium graveolens
Erabilera arloa
Esanahia
Apio acuático.
Jakingarriak
Bi urte behar ditu hazten eta hiru lau arrabete hartzen ditu. Kirtena adartsua eta barrutik hutsa da. Berde distiratsua, perrexil usain oso gogorra du. Lur hezetan hazten da. Puxika, giltzurrun, gibel, erreuma eta abarrendako ona omen da. Mota bera, baina ortuan hazia, handia, azoketan saltzen da, kanpotik ekarrita, batik bat.
Ikustekoak
  • errúda
    errúda, errudía. (c). Izena. botanika. Ruta graveolens.. erru bédar. Ruda. Landatuta hartzen da batik bat. Oso usain sarkorra du. Sendagintzan erabilera ugari du: eskorbutoaren kontra, hilekoa jaisteko, bizioak akabatzeko, etab. Bere aleak San Juanetan bedeinkatuta hartzen ziren txakur amorratuen haginkadatik babesteko. Informante batek dio beste leku batzuetan bosnotza deitzen diotela. Beste batzuek bizixo bedarra ere deitzen diote. Kutunaren barruan ere jarri ohi da. Zera dio esaera zahar ezagun samar batek: deabru —edo sorgin— batek besteari agintzen dio pertsona bati heltzeko. —El akixo, el akixo!— Eta besteak erantzuten dio: —Bai, ezpaleuka erruda ta apixo..
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

ápio bédar, ápio bedárra. (d). Izena. botanika. Apium graveolens. apixo. Apio acuático. Bi urte behar ditu hazten eta hiru lau arrabete hartzen ditu. Kirtena adartsua eta barrutik hutsa da. Berde distiratsua, perrexil usain oso gogorra du. Lur hezetan hazten da. Puxika, giltzurrun, gibel, erreuma eta abarrendako ona omen da. Mota bera, baina ortuan hazia, handia, azoketan saltzen da, kanpotik ekarrita, batik bat. . ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak