Skip to main content

botanika

  • kaiñabéra, kaiñabería. (b). izena. botanika Arundo donax. Leku hezetan, istingi eta errekondoetan, batik bat, egoten den landare luze ezaguna.   Caña.. Kaiñaberak onak die baba-parratarako. . komentario 1
  • kála, kália. (c). izena. botanika Cala. Lore ezaguna. . komentario 1
  • 1. kalábaza, kalábazia. (b). izena. botanika Calabaza.. Ik. kurkúbitta.
  • kanpai bédar, kanpai bedárra. (d). izena. botanika rhinantus mediterraneus. Campanilla.. Bizi motza du. Berehala ateratzen du lora. Eskuan hartu eta eraginez gero kanpaiak bezela jotzen du. Asko ugaltzen da. Sin. kanpanilla bedar, txilin bedar, txirtxil bedar. . komentario 1 Sin. dunba bédar.
  • kaputxina, kaputxinak. (c). izena. botanika BOT. Tropaeolum maius. Lorea. Capuchinas . komentario 1
  • kardu bíur, kardu biúrra. (-). izena. botanika Izena bakarrik jaso dugu. .
  • kardú lóra, kardú lória. (c). izena. botanika Eguzki lorea.. Ik. éuzki lóra.
  • kardubéra, kardubería. (b). izena. botanika KARDABERA. Sonchus oleraceus. Cerraja.. Kardu latzaren antzerakoa da, baina leunagoa. Hosto zabaleko belar hau lore moreduna da eta konejuei eman ohi zaie.. Sin. kardugóxo, esne bédar.
  • kardugóxo, kardugoxúa. (d). izena. botanika Cerraja.. Ik. kardubéra.
  • kárdulatz, kárdulatza. (b). izena. botanika Dipsacus fullonum. Cardencha.. Karduen artean arruntena. Alkatxofa antzeko lorak ematen ditu. Azen.: kardúlatz ere bai.. Sin. sorgín-órrazi, astokárdu.
  • karráskilla, karráskillia. (d). izena. botanika Rhamnus alaternus. Aladierno.. Orduan karraskilla-ura erate eban jentiak. Karraaskillia da, osto berde-berdia eukitzen dau. Egosi tta aretxen ura. Odola meetzeko ei da aura. Mertz.. Hiru bat metro hartzen duen sastraka, gehienetan haritzaren inguruan hazten dena. Bere hostoak sikagarri bezala erabiltzen dira eta azala kaka egiteko. karráskilla-ura lehenago asko hartzen zen infusioan. . komentario 1 Sin. sorbéltz.
  • katú lóra, katú lóría. (d). izena. botanika Stachys lanata. Stachys.. komentario 1
  • kéixa, keixía. (a). izena. botanika KEISA. Prunus avium. Gerezia, geriza arbola. Cereza, cerezo.. Keixia be artikulu zera da, ona, muebletarako ta daneako balio dau keixiak. Sebas.. Zuhaitzari keixa-arbola ere bai. Adibidean ikusten denez, materialetarako ere ona da bere egurra. Zenbait gerezi klase: abade keixia, Amerika keixia, anpolai gorrixa, anpolai beltza, dultzakeixia, garagar keixia, goizkeixia, goizkeixa gorrixa, goizkeixa zurixa, keixa zurixa, keizberia, kinddia, kindda garratza, txori keixia. . komentario 1 Ik. Gábonetan kéixak. keixapian egin, . (-). esapidea. "Modalidad de caza.   Egunargittu aurretik keixa baten albuan ipini eta keixak jatera datozen txorixak harrapatzia." (SB Eibetno).. keixak sasoian, . (c). esapidea. Gauzak bere sasoian (egin behar direla).. Nobixiakin joan da oporretara. Badakizu, keixak sasoian. ..
  • killárra, killarría,. (b). izena. botanika ILLÁRRA, IÑARRA, KIÑERRA. Calluna vulgaris. Brezo.. Ikusten denez, aldaerak ugari dira eta badira hitz hauek /a/ berezkorik gabe esaten dituztenak ere: KILLAR, ILLAR, I. komentario 1
  • kíndda, kinddía. (c). izena. botanika GINDA. Gerezi mota bat.   Guinda.. KINDDA GARRATZA ere bada. . komentario 1
  • 1. kípula, kípulia. (a). izena. botanika Allium cepa. Cebolla..
  • kípula bédar, kípula bedárra. (d). izena. botanika Ajo de oso.. komentario 1 Ik. zapó-kípula.
  • kíru, kirúa. (d). izena. botanika Cytisus scoparius, Cytisus cantabricus. Lore horia duen eztaka gabeko ota antzekoa.   Retama negra, escoba.. Kiruak udaberrixan loria ori-orixa etaratzen dau. Eta eitten da paraje euzkialdetan, da lur onian, lur fiñian. Don.. Kirueta lekuizenak badira inguru honetan. Sin. itxuski-latz(?), gisats (Eib.).. Sin. itxúski-látz, éskoba.
  • klabéliña, klabéliñia. (a). izena. botanika KRABÉLIÑA. Dianthus caryophillus. Clavel.. Ik. frantzía-klabéliña, basóklabeliña.
  • koniflóra, konifloría. (b). izena. botanika KOLIFLORA. Brassica oleracea botrytis. Coliflor.. Laster konifloria sartzeko sasoia.. Azen.: koníflora ere bai.. komentario 1
  • koróso, korosúa. (b). izena. botanika Russula virescens?. Perretxiko berdeargi tantoduna, oso estimatua.. Korosua dok berde tantotxoduna. Gibelurdiña ta korosua bi dittuk e, bi klase. Don.. Latineko izena gibelurdinaren berdina da, itxura denez, baina guretzat desberdinak dira. Korosoa, txapel ederreko perretxiku berde argia da, tarte zurixkekin, gibelurdina, askoz ere ilunagoa delarik. Perretxikurik estimatuenetakoa da. Urdiña, berriz, berdea da. . komentario 1 Ik. gibélurdiñ, úrdiñ, urdiñ.
  • korósti, koróstixa. (b). izena. botanika KÓSTEI. Ilex aquifolium. Gorostia.   Acebo.. Au zan estimauena burtardatzak eitteko. Denporan baten Albiña ta Jarinto aldetik-eta bazien Araba aldian arbola aundixak, eta andik ekartzen zebela. Gure aittai entzuten notsan e, gure aittajunak-eta juten ziela ara, ardazgeixak ekartzera. Astuakin. Jun ara ta bi trongo ipiñi astuai albotan da. Don.. Hosto eztakadunak eta aletxo gorriak dituen zuhaixka ezaguna. Gaur gutxi eta ttattarrak gelditzen dira. Gabon apaingaritzat erabilia izanak kalte haundia egin die. Lehen arbola handiak ere ba ziren eta burpartiketarako, adibidez, erabiltzen ziren. .
  • koskábillo bédar, koskábillo bedárra. (d). izena. botanika Celidonia menor.. Ik. potro bédar.
  • kukúfraka, kukúfrakia. (c). izena. botanika KUKUPRAKA. Digitalis purpurea. Digital.. Erdaraz "calzones de cuclillo" ere deitzen zaio. Txilina bezalako lora gorri mordoa du ilaran zintzilik. Zelaietan, basoetan eta baita oso mendi garaietan ere aurki daiteke. Bihotzeko gaitzentzat oso erabilia. Oso gogorra denez, medikuaren agindupean bakarrik erabili behar omen da.. komentario 1
  • kúletro, kúletrua. (b). izena. botanika Amanita caesarea. Kuletoa, gorringoa.   Oronja.. Gaina gorria eta azpia hori argia duen perretxiku estimatua. Kirten barrenean arrautza koskolaren antzeko estalkitxoa du. Gaztainadia gustatzen zaio.. Sin. górringo.