Skip to main content

botanika

  • ondo likiñ, ondo-likiña. (d). izena. botanika Suilus luteus. Perretxiku (boletus) jangarria, azala likin samarra duena. .
  • ondo zúri, ondo zuríxa. (b). izena. botanika Boletus edulis. Ondo zuria.   Hongo blanco. . Pagadi eta hariztietan egoten da..
  • oréganu, oréganua. (d). izena. botanika ORÉANU. origanum vulgare. Orégano.. Hostoetan poltsa txiki usaindunak ditu, ur tantaren itxurakoak. Gure artean landare honen sendagaitasuna ezaguna bada ere (jan ondorengo astunak arintzeko, adibidez), gehiago erabiltzen da odoloste eta buzkantzei gustua emateko. .
  • orma bédar, orma bedárra. (d). izena. botanika Parietaria.. Ik. pareta bédar.
  • orríkara, orríkaria. (c). izena. botanika populus tremula. Lertxuna.   Alamo temblón.. Errekondoetan, sakonunetan, eta oro har lur freskoetan irteten den zuhaitz ez oso handia, haize kixi bat irten orduko firfirka hasten dena. .
  • ótondo bédar, ótondo bedárra. (d). izena. botanika STACHYS OFFICINALIS. Betónica.. Kirten eta orri iletsuak dituen landare hau pagadi, harizti eta sastrakadietan hazten da. Kirten zuzenekoa, orri gutxi izaten du. .
  • pagátxa, pagatxía. (c). izena. botanika PAÁTXA, PAÓTXA. trifolium incarnatum. Pagotxa.   Trébol encarnado. Sekula-belarraren antzekoa da, baina lore luzeagoa du, kolore gorri politekoa. Orain gutxi ikusten da, baina lehen baserri guztietan erein ohi zen ganajatekotarako. Ebakialdi bakarra ematen du, sekulabelarrak, aldiz, asko. .
  • págo, pagúa. (a). izena. botanika PAO. fagus sylvatica. Haya.. Ik. pago-lízar.
  • pago-zúza, pago-zuzía. (c). izena. botanika clitocybe nebularis. Pardilla.. Udazkenean batik bat hazten den perretxiku gozoa. Erraza da konfunditzen Entoloma libidum pozoitsuarekin, eta hau dela eta intoxikazio asko izaten da. Sin. pardilla. .
  • pareta bédar, pareta bedárra. (c). izena. botanika parietaria diffusa. Parietaria.. Pareta eta haitz zirriztuetan, batez ere, hazten den belar hau oso da ezaguna. Almorranak zabaltzeko, txixa eragiteko, guntzurrunetako harriak botatzeko eta gibeleko gaitzetarako erabiltzen da, besteak beste. Azkenengo honetarako bada, bere ura eztiarekin nahastuta hartu behar da, eta bestela, enplastuen bidez.. Sin. orma bédar.
  • pásano bédar, pásano bedárra. (d). izena. botanika (?) Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa, ez erdarazkoa. Bere hostoak jeranioaren antzerakoak dira, baina txikixeagoak, eta ebagiak eta bestelako zauriak ixteko balio omen dute. .
  • pasmo bédar, pasmo bedárra. (c). izena. botanika PASMABÉDAR. anagallis arvensis. Murajes.. Leku freskotan hazten da, sagarpetan, batik bat. Belar honen kirtena edo hosto bat apurtzen denean halako ur gorrixka higuingarri bat ateratzen da, zapore mina duena. Erabilpen ugarikoa: gure artean, garitxuak sikatzeko, pasmoa ateratzeko, gogortasunak xamurtzeko eta abar erabili izan da.. Sin. tétano bédar.
  • 1. patata, patatía. (a). izena. botanika solanum tuberosum. Patata.. edarra patatia!, . (-). esapidea. "Norbaiti egia esaten ez duenean edo zerbait behar bezala esaten ez duenean esaten zaio." (Lar Antz) ..
  • 3. pentsámentu, pentsámentuak. (b). izena. botanika BOT. Lorea..
  • perréjill, perrejílla. (a). izena. botanika petroselinum hortense. Perejil. . Janariei gustua emateko oso erabilia. Bere haziak, emakumearen hilekoa jaitsiarazteko eta bere onera ekartzeko erabili izan dira. . Ik. basaperréjill.
  • 2. pézetak. (c). izena. botanika Ik. júdas lóra.
  • 1. piku, pikúa. (a). izena. botanika ficus carica. Higo, higuera.. Zuhaitzari PIKU ARBOLA ere bai. Piku-esnea gatzagi bezala erabili omen daiteke. Hostoak enplastuan erabili ezkero, garitxu eta gogortasunak bigundu eta katarroa eta eztula kentzeko balio omen dute. Zenbait piku mota: asto pikua, garipikua edo uztapikua, piku beltza edo artopikúa, piku zurixa.. pikupian azittakua ez izan, . (-). "Tontoa ez izan.. Ni ez naiz pikupian azittakua." (Lar Antz)... Otxandixoko pikuak baiño berdiaua, . (d). esapidea. Oso berdea.. Kontxita maistriak leziñua artzen zoskunian eta jakiñ ez, esaten joskuan: "Esto está más verde que los higos de Otxandiano". Enajotsan entenditzen zer esan nai zeban, aiketa udazken baten egualdi txarragatik pikuak eltzeke geldittu zien arte. Paraje otza izangok itxuria Otxandixo. Klem.. Erdaraz jaso dugu esaera, baina pentsatzekoa da sasoi baten euskaraz esango zela. Kontxita maistra, Kontxita Maiztegi zen, euskalduna, gero, handik urte askora Ikastolako andereñoa izango zena. ..
  • piñátela, piñátelia. (b). izena. botanika PIÑÚTELA, PINATEILLA, PIÑU-PERRETXIKU. Lactarius deliciosus. Níscalo, robellón.. Pinudietan ugari hazten den perretxiku gorrixka gozoa.. Sin. robillóe, -i, nískalo.
  • pínpiño bédar, pínpiño bedárra. (d). izena. botanika Celidonia.. Ik. iódo bédar.
  • píñu, piñúa. (-). izena. botanika Pino.. Pinu klase asko dago, baina hemen daukagun ia bakarra pinus radiata delakoa da.. piñu zúri, piñu zuríxa. (d). izena. botanika larix decidua. Alerce.. Bi baserri daoz Kostei tta Olakorta. Ixendakuak basarrixak, e; oiñ ia ixa jausten. Ustuta dare ogetaka urtietan. Piñu zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak. Enr. . Sin. álerze.. piñu puntabera, piñu puntaberia. (-). izena. (Eibar.) chamaecyparis lawsoniana. Ciprés de lawson.. Sin. lauzírien.. piñu norte, piñu nórtia. (c). izena. pinus nigra. Pino norte.. Piñu nortia estranjeixakua, baiña ona zan suelorako. Sebas. .. piñu maritimo, piñu-marítimua. (-). izena. pinus pinaster. Pino marítimo.. Suelorako Gineako zera sartzen dok, gaurko egunian dana Gineakua, bai. Len sartzen zan alarzia eta maitimua. Sebas.. Pinu mota hau markerian ere erabiltzen ei zen. Pinu maritimoa Landetako pinua da, eta Oñati inguruan ere aurki dezakegu. .. piñú-álerze, -ia, piñu-alerzia. (d). izena. Alerce.. Sin. piñu zúri, álerze.. piñú beltz, piñu beltza. (b). izena. botanika Pinus radiata.. Insinia, gure basoetako jaun eta jabea.. Sin. ínsini..
  • piñú beltz, piñu beltza. (b). izena. botanika Pinus radiata.. Insinia, gure basoetako jaun eta jabea.. Sin. ínsini.
  • piñu zúri, piñu zuríxa. (d). izena. botanika larix decidua. Alerce.. Bi baserri daoz Kostei tta Olakorta. Ixendakuak basarrixak, e; oiñ ia ixa jausten. Ustuta dare ogetaka urtietan. Piñu zurixa dago an, piñu zurixa urtebetekua, da antxe dakadaz oiñ antzuak. Enr. . Sin. álerze.
  • pípar, pipárra. (a). izena. botanika capsicum sp. Pimiento.. Ik. pipárraundi, piparmiñ, pipar-txorixéro. lapikotxo gorri-gorri, bera bete zorri, . (a). esaera. Piperraren igarkizuna. "Lapikotxo gorri-gorri, bera bete zorri: pucherito rojo, todo lleno de piojos (acertijo del pimiento)." (Izag Oñ)... pípar eiñ, . (d). du esapidea. Hacer novillos.. Antzuolan erabiltzen da, eta Bergaran ere bai lehenago. Gure denboran TXARRITTAN EI.. piparra baiño gorrixago jarri, . (-). esapidea. Gorri-gorri jarri.   Ruborizarse.. Piparra baiño gorrixago jarri da neskiak eskua emun dotsanian. .. piparra baiño gorrixagua, . (b). esapidea. Oso gorria. .. piparra baiño zittalaua, . (-). esapidea. Oso zitala. .. 2. piparrik pez, . (b). esapidea. Batere ez.. Ari etxako piparrik pe inporta bestiak ze pentsatzen daben...
  • pipar bédar, pipar bedárra. (c). izena. botanika Sorotan oso ugariak diren piper tankerako belar txarrak. Pipar bedar gorrixa eta beltza bereizten dira. . pipar bédar béltz, pipar bédar béltza. (c). izena. solanum nigrum. Persicaria negra... pipar bédar górri, pipar bédar gorríxa. (c). izena. polygonum persicaria. Persicaria.. Sin. txíndurri bédar..
  • pitxí lora, pitxí loria. (c). izena. botanika bellis perennis, bellis sylvestris. Margarita menor.. Zelaiko margarita txikia. Informante batek lora txiki deitzen dio. Txintxin bedar ere entzun dugu.. komentario 1