Skip to main content

botanika

  • gibel bédar, gibel bedárra. (d). izena. botanika Hepatica nobilis. Hepática, hierba del hígado.. Hosto iraunkorreko landare honek arrabete hartzen du gehienez ere. Sei-bederatzi hostoko lore politak ditu puntan, urdinak gehienetan, zuriak edo arrosak inoiz. Sikatu eta gero, gibela garbitzeko erabiltzen da. Batzuek diotenez zauriak ixteko ere balio du..
  • gibélurdiñ, gibélurdiña. (b). izena. botanika Russula virescens. Kolore gama zabala duen perretxiko gozo eta ezaguna.   Seta de cura.. Don.k -a berezkoaz dio: gibelurdiña, -ia.. Ik. koróso, urdiñ.
  • gladiolo, gladiolua. (b). izena. botanika Gladiolus sp.. Gladiolo..
  • grósilla, grósillia. (c). izena. botanika BRÓTXILLA. Ribes rubrum. Andere-mahatsa.   Grosellero. Sastraka baxua, mahatsaren tankerako orriak eta fruitu txiki, borobil, gorri, garratzak ematen dituena. Inguru hauetan landatutakoak aurki daitezke ia bakarrik. .
  • ídar, idárra. (b). izena. botanika Pisum sativum. Ilarra.   Guisante.. idar-bárri, idar-bárrixak. (b). izena. Guisantes frescos.. Konejua saltsan jan dou idar-barrixekin...
  • iéska, ieskía. (c). izena. botanika IDÁSKA, IRASKA. Fomes fomentarius. Ardagaia.   Yesca, hongo yesquero. Ieskia gordeta daukat elizara eruateko. . Zuhaitzei hazten zaien perretxiko gogorra. Paskua Egunean elizan urarekin batera bedeinkatu, sutu, eta gero etxeko sutara botatzen da, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko. Mutiko kuadrilak ibiltzen ziren baserriz baserri su-bedeinkatua partitzen.. Sin. arbola-perretxiko. Ik. idaskátu.
  • illárra, illarría. (c). izena. botanika Brezo.. komentario 1 Ik. killárra.
  • íllúntzi bédar, illúntzi bedárra. (d). izena. botanika Ez dakigu zein bedar den.. Illuntzi bedarra izengok e, illuntzian batu eitten dok bedar ori; illuntzira batu. Bere zerian, udabarrixan-da, egunez xabal-xabal egoten da euzkixa artzen, da euzkixakin batera batu eitten da. Don. .
  • iñárra, iñarría. (d). izena. botanika Brezo.. komentario 1 Ik. killárra.
  • indí-gaztaiña, indí-gaztaiñia. (c). izena. botanika INDÍXA GAZTÁIÑA, IRI-GAZTAIÑA. Aesculus hippocastanum. Castaño de Indias.. Kanpotik ekarritakoa bada ere, asko daude, kale inguruetan batik bat, Bidebarrin, esate baterako. "Gaztaiña pilongak" ematen dituzte. Sin. enano-gaztaiña (Eib.)..
  • ínsini, ínsinixa. (c). izena. botanika Pino insignis.. Ik. piñú beltz.
  • 1. íntxaur, íntxaurra. (a). izena. botanika Juglans regia. Nogal, nuez.. Zuhaitzari berari Intxaur-arbola ere bai. Zenbait intxaur klase: Mari intxaurra, amerika intxaurra (materialetarako), intxaur beltza (oso estimatua eskupeta kajatarako), intxaur korrientia.. Urriñeko intxaurrak amalau, bertara joan eta lau, . (c). esaera. URRIÑEKO INTXAURRAK BETIAK, JOANDAKUAN UTSAK. (LAR ANTZ). Esaera da urrineko intxaurrak beti etxekoak baino gehiago ematen duela. Aldaera asko ditu esaera honek...
  • 2. intxusa, intxusía. (c). izena. botanika smilax aspera?. Don.k dio untz eztakadun bati ere esaten zaiola. Untzan moduan arboletan katiatzen dana, baiña eztakaduna dana. Intxusia aretxi esateotsau. . Irustarbixa (smilax aspera) ote?.
  • 1. intxusa, intxusía. (c). izena. botanika Sambucus nigra. Sauco.. Sastraka, inoiz zuhaitz txiki izatera heltzen dena. Arrama puntetan lora sorta zuri eder batzuk egiten zaizkio. Mahatsaren tankerako fruitu beltzak ematen ditu korda handietan. Honen lora, sikatuta gero, haundituak jaisteko, izerdia biguntzeko, errearendako, haurdun daudenek izan ohi dituzten aurpegiko mantxak kentzeko, etab. erabiltzen da. Sastraka honen adarrek bi azal izaten ditu. Lehenengoa kendutakoan, bigarrenak, tiretan zatituta, erretrapuak egiteko balio du. Mausa oso antzekoa da, baina satraka-arbola izan beharrean belar-landarea da.. Sin. salúparda, sakúta, flot. Ik. máusa.
  • iódo bédar, iódo bedárra. (d). izena. botanika Chelidonium majus. Árnica, celidonia.. Ebakiak eta osatzeko erabiltzen den belarra. . Sin. ebági bédar, árnika bédar, pínpiño bédar.
  • ipúrberde, ipúrberdia. (d). izena. botanika Sagar mota bat. .
  • iráka, irakía. (d). izena. botanika Lolium tremulentum. Cizaña.. Sin. zorakari.
  • iriságar, irisagárra. (c). izena. botanika IRASÁGAR. Cydonia oblonga. Membrillero.. Gutxitan ikus daiteke mendian, nahiz eta batzutan errekondotan-eta berez hazten den. Landatuta hazten da eta sagar eta madari arbolaren tankerakoa da, baina ez hain mardula. Loreak ere ez ditu hauen moduan sortatxoetan, bakarka baizik. Fruitua, madariaren tankerakoa, oso latza eta garratza da. Menbrilloa egiteko erabiltzen da. Irisagar landareak oinarri bezala erabili ohi dira sagar edo madari mentuz txertatzeko.. Ik. sabi.
  • 1. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. botanika TRIFOLIUM PRATENSE. Zelaian berez sortzen den sekula belarra. Trébol silvestre. Irukutza zelaixan egoten danai; “trebol”, orri esate jako irukutz bedarra. Irukutz aundixa, irukutz txikixa... Don.. Oso fina da jateko. Batzuk "berezko irukotxa" ere deitzen diote. Ereindakoa, sekula-bedarra edo alfafe zabala da, eta berezkoa, irukotxa. Batzuentzat hosto txikikoa da, trebola zabalagokoa delarik. Donatorentzat berriz, irukutz eta trebola gauza bera dira. Azen.: írukotx, írukitz, írukutz eta írukoitz ere bai. . Ik. trébola.
  • irústarbi, irústarbixa. (d). izena. botanika IÑUSTARBI. Smilax aspera. Zarzaparrilla.. Legena sendatzeko erabili izan da. Bere fruituari subamaatsa esaten zaio. Sin. endarlai (Eib.).. Ik. intxusa.
  • ittáixo bédar, ittáixo bedárra. (d). izena. botanika Silene vulgaris. Colleja.. ITTAIXO BELTZA ere badago..
  • itxúski-látz, itxúski-látza. (d). izena. botanika Cytisus scoparius?. Ik. kíru, éskoba.
  • 2. íxa, ixía, -ak. (b). izena. botanika Juncus effusus. Ihia.   Junco. Landare hosto gabekoa, luzea, orratz gisakoa, ur asko dagoen lekuetan motroiloka sortzen dena. Behin leku batez jabetuz gero oso zaila da kentzen. Prozesioa pasatzen zen lekuetan bota ohi zen lehenago, Uberan Gorpusti egunean, adibidez. Pluralean izendatzen da ia beti: ÍXAK.. Sin. ur bedar.
  • jangoikuán atzámar, jangoikúan atzámarrak. (d). izena. botanika JANGOIKUAN ATZAPAR. Lonicera periclymenum. Madreselva.. Belar bakarra hazi beharrean tortotan hazten da. Normalean, bide bazterretan, pareta zaharretan eta etxe inguruetan hazten da. Pluralean izendatzen da. Sin. Jesukriston atzapar (Os.), Amaberjiñian atzapar (Eib.)..
  • júdas lóra, júdas loría. (d). izena. botanika Lunaria annua. Flor de plata.. Lunaria annua. Flor de plata. Landatuta hazten den lora hau apaingarri polita da. Sikatuta gero, loreei gaineko azala kendu eta txanpon itxurako lore zurixkak gelditzen zaizkie. Beharbada txanpon itxura horregatik datorkio izena.. Sin. pezetak.. komentario 1