Kategoria gramatikala
Forma mugatua
saátsa
Izen zientifikoa
salix atrocinerea
Erabilera arloa
Esanahia
Sahatsa, saratsa. · Sauce, salguera.
Jakingarriak
Errekatxo ondotan batik bat hazi ohi den sastraka edo zuhaixka. Mordoa hazten da elkarren ondoan, eta esaerak dioenez lehenengo loratzen den zuhaitza da. Hemen, zuritu eta kurutzegixak egiteko erabiltzen dira. Kurutzegiak (sahats-makila zurituak) sortan jarri, puntan elauntza eta erromeroa ipini, abarka sokaz lotu eta Erremu Santu egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero metro bete inguruko makilak egin, gurutze forma eman ezpaltxo batez, eta etxeko soro eta zelai guztietan jartzen dira. Txikiak ere egiten dira ateburuetarako.
Ikustekoak
- kurútzegi, kurútzegixa. (c). Izena. kurutzai, kurutzei. Sahats makila. Moztu, zuritu, gero mordo batekin sorta egin eta Erramu Egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero, haiekin gurutzetxoak egin eta ate, zelai eta soroetan jartzen dira. · Palos pelados de sauce que después de bendecidos el Domingo de Ramos se colocan en forma de crucecitas en puertas y campos. “Kurutzegi billa jardute giñuan Erramu bezperatan.” Etim.: kurutze+gai, ziurrenik..
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
sáats, saátsa.
(c).
Izena.
botanika.
salix atrocinerea.
Sahatsa, saratsa. · Sauce, salguera.
Errekatxo ondotan batik bat hazi ohi den sastraka edo zuhaixka. Mordoa hazten da elkarren ondoan, eta esaerak dioenez lehenengo loratzen den zuhaitza da. Hemen, zuritu eta kurutzegixak egiteko erabiltzen dira. Kurutzegiak (sahats-makila zurituak) sortan jarri, puntan elauntza eta erromeroa ipini, abarka sokaz lotu eta Erremu Santu egunean elizara eramaten dira bedeinkatzera. Gero metro bete inguruko makilak egin, gurutze forma eman ezpaltxo batez, eta etxeko soro eta zelai guztietan jartzen dira. Txikiak ere egiten dira ateburuetarako..
ohar bat