Skip to main content

da

  • korapillótu. (b). da-du aditza. KORAPÍLLAU. Embrollar(se), complicar(se).. Gauzak korapillotzen asi zien da azkenerako kriston saltsia.. Korapillua eiñ zentzuan ere entzun daiteke. Azen.: korápillotu, korápillau ere bai. .
  • 1. kortáu. (b). da aditza. Mudarse la leche.. Udan errez kortatzen da esnia. . Sin. zurbilddu, galdu, mudau.
  • 2. kortáu. (b). da aditza. Lotsaz, harriduraz edo beldurrez kokilduta gelditu.   Cortarse.. Lapurra zein zan jakin nebanian kortauta geratu nitzan./ Neskekin kortau eitten da.. KORTAUTA GERATU, batik bat.. Sin. moztu.
  • koskórtu. (c). da aditza. KOXKORTU. Dezente hazi, handitu. Umeez, batik bat.   Crecer bastante.. Zuek umiak koskortuta dauzkazue./ Puxka bat koskortu arte ezkiñan gu Bergara sekula bajau.. Ik. neská-kóskor, mutil-kóskor.
  • 1. kosta. (a). da aditza. KOSTAU. Costar dinero.. KOSTAU (bukatua), KOSTA edo KOSTATZEN (bukatu gabea), eta KOSTAUKO (etorkizunekoa). Diru asko kostau jakue etxia erostia, eta geixao kostauko jakue ipintzia./ Preguntaizu zenbat kosta (edo kostatzen) dan treneko billetia..
  • 2. kubridu. (c). da aditza. Frontoian eta abar apostua egindakoan, galtzeko arriskua ikusten denean, edo irabaziak ziurtatzeko, beste lehiakidearen alde dirua jokatu, hala diru gutxiago galtzeko.   Cubrirse en una apuesta.. Galartzan alde jokatu giñuan, da eskerrak partidu erdixan kubridu giñana, bestela bost milla duro galtzen jittuau. .
  • 1. kuráu. (b). da-du aditza. Curar(se).. Etorri, heridia kuraukotsut.. Ik. saníau, osátu.
  • 2. kuráu. (c). da aditza. Curar o secar jamones, chorizos, etc.. Emen eztie urdaiazpikuak kuratzen Kastilla aldian moduan.. Sin. ondu.
  • 1. kurtídu. (b). da-du aditza. Curtir(se).. Narrua kurtidu ein biar izeten da./ Majo kurtiduta dare korredoriak./ Basuan lanian dabizenak ondo kurtidutakuak izeten die.. ZAILDDU eta KURTIDU Sin. dira irudizko zentzuan, baina "narrua zailddu" ez dut sekula entzun.. Ik. zailddu.
  • 1. kuskilddu. (c). da aditza. KOSKÓITTU (OS.), KOSKITTU (OÑ.); OSKITTU. Gauza mikatz edo garratz bati, intxaur edo laranja bati, adibidez, azal eta guzti koska egiten bazaio haginak edo ahoa kuskilddu egin zaizkigula esaten da.   Dícese del sentir dentera, del efecto que producen en la boca las cosas muy agrias o amargas al morderlas.. Pomelua lenengoz probau nebanian ao guztia kuskildduta geratu jatan./ Intxaur moskanai ainka eitten bajak jakingok ze dan agiñak kuskiltzia./ Gaztaiña zuritzen ondo agiñak koskoittuta ibilitta gare beti. Mertz..
  • kuxkúrtu. (d). da aditza. KIXKÚRTU, KIZKURTU. Kokildu; hotzez edo beldurrez, batik bat.   Acurrucarse o encogerse de miedo o frio, principalmente.. Negu guztia otzak ziero kuxkurtuta pasau jonat.. komentario 1 Ant. kokílddu.
  • 2. labandu. (c). da aditza. Laban bihurtu.   Volverse resbaladizo.. Mendebala zeuan eta frontoia partidu erdirako ziero labandu zan. .
  • 1. labandu. (a). da aditza. Laban egin. Resbalar.. Miñ artu dau eskillaratan labanduta.. Sin. lában eiñ, írrist eiñ.
  • lafíau. (c). da aditza. (lagunartekoa.) LAPÍAU. Mozkortu.   Emborracharse.. Sardaua probau bia giñuala-ta, asi giñuztan tonto-tonto, ta azkenerako danok lafiauta./ Gaur majo lapiauta jak ori. Don.. komentario 1 Ik. atxurtu.
  • 6. lágun eiñ. (b). da aditza. Hacerse amigo, -a.. Arrantzale baten lagun ein giñan Ondarruan. .
  • 3. lagundu. (c). da aditza. Adiskidetu.   Amigarse de nuevo.. Umiak asarretu orduko laguntzen die.. Sin. aixkirátu.
  • laiñeztu. (d). da aditza. Harrotu edo putzak hartu, honelakoetan:.. Gaztiak burla egin zotsen maistriai eta onek kargu artu zotsenian laiñeztu ein jakozen.. Edo aitak umeari: Kontuz, laiñeztu barik, e! Gutxi erabilia. .
  • 2. laiñotu. (c). da aditza. Kristalak lurrundu.   Nublarse los cristales.. Kristala laiñotu, garbitzen asi tta baztarra jo neban. . komentario 1 Sin. lurrundu.
  • lákaiñatu. (d). da aditza. Lakaina bihurtu.   Reducirse a "lakaiña"; deshacerse una soga, por ejemplo.. Lakaiñatutako soka zar batekin etorri zuan bedarretara. . komentario 1
  • lakártu. (c). da-du aditza. Lakar bihurtu.   Volverse áspero.. Esku gaiñak lakartuta eukitzen giñuzen negu osuan.. Ik. láztu.
  • lanerátu. (c). da aditza. Lanera heldu; lantegira, batik bat.. Gaur goizian ni laneratu orduko amarrak izango zittuan. .
  • 1. larrittu. (a). da-du aditza. Apurar(se), angustiarse.. Ori, daukan narruakin, ezta puxka bateaittik larrittuko.. Ik. estutu.
  • 3. lástimia izan. (b). da esapidea. Ser una pena.. Lastimia da ainbeste tomate ortuan alperrik galdu biarra./ Eitte zeban egualdixakin lastimia zan etxian gelditzia. .
  • lausótu. (d). da aditza. Kristal bat lurrundu edo zikindu.   Empañarse o ensuciarse un cristal.. Lapiko lurrunakin ziero lausotu die kristalak./ Kristala zikiñakin be egon leike lausotuta. .
  • láutu. (b). da-du aditza. Berdindu.   Allanar(se).. Oingo makinekin mendixak pe lautu eitteittue. . Ik. berdinddu.