Skip to main content

da

  • kejáu. (a). da aditza. Quejarse. .
  • kiribíldu. (c). da-du aditza. KIRIBILDDU, KIRIBILLAU. Entrelazar, ensortijar, enroscar.. Subia arbolan, besuan ero ankan ero, kiribildu in jatan. Klem./ Trentzatxuak kiribilduaz eitten da kopetia./ Erozeiñ ari be kiribillauta egon leikek. Klem. .
  • kiskáldu. (b). da-du aditza. KIXKALDU, KIXKAL-KIXKAL EGIN. Erre-erre egin. Calcinar.. Pataterriak kixkaldu ein jatzu./ Barruan zeren guztiak kixkaldu zien./ Kixkal-kixkal eindda geratu zan billotxa labian.. Ik. kískartu.
  • kískartu. (d). da-du aditza. KIXKARTU, KIXKAR-KIXKAR EIÑ. Elkortu eguzkitan edo sutan gehiegi egoteagatik. Urdaia, adibidez, sartaginean asko eukitzeagatik, edo ileak suarekin, edo belarrondua eguzki biziegia hartzeagatik.   Resecarse por el calor o el fuego.. Urdaixa gehixegi sikatzen danian erretzerakuan, kixkartu. Klem./ Bero zakar onekin bedarrondua ziero kixkartuta geratu da; burdixan kargatzeko izan leikenik txarrena./ Txapardua esaten jakon erreta jateko gaztaiñiai. Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi tta, oso ederrak. Aniz. . Ik. kiskáldu.
  • 1. kizkurtu. (b). da-du aditza. KIXKÚRTU, IXKURTU. Rizar.. Pelukerixara noia ia illia kixkurtzen dosten. .
  • kobardétu. (b). da-du aditza. Kobarde bihurtu. Volver(se) cobarde.. Len balientia nitzan mendixan ibiltzen baiña akzidentia ezkero ziero kobardetuta nago. . Kontu egin kobardiau eta kobardetu zentzu ezberdina dutela: kobardiau momentu jakin batean egiten da eta kobardetu, berriz, luzarokoa da.. Ik. kobardíau.
  • kobardíau. (c). da aditza. Acobardarse.. Aura, daukan narruakin, puxka bateaittik ezta kobardiauko./ Beti esatekotan neuan baiña azkenengo momentuan kobardiau eitte nitzan. . Ik. kobardétu.
  • 1. koipetu. (-). da-du aditza. Ensuciar(se) con grasa.. Esku guztiak koipetuittut bizikleta kataiakin. .
  • koittáutu. (c). da-du aditza. Koittau bihurtu.. Ziero koittaututa dago aspaldian.. Ik. nanótu, gizajotu.
  • kokílddu. (c). da-du aditza. KÚKILDDU. Kikildu, kuskurtu.   Amilanar(se), encogerse de vergüenza, miedo o frio.. Neskekin kokilddu eitten da, gizajua alakua./ Ke-potiekin da pelotekin kokildduko galakuan dare./ Sutonduan zeuan koittaua, kokildduta./ Geldik baldin badago ola kukildduta: "kukulumixo dao". Don.. komentario 1 Sin. kuxkúrtu. Ik. kukúlumixo.
  • kóko jántzi. (d). da esapidea. (Eibar.) Mozorrotu.. Aratoste batzuetan koko jaztia nai eban, baiña iñok ez igartzeko moduan. (SM Zirik).. Sin. mozórro jántzi, kukúmarro jantzi.
  • kolorgátu. (d). da aditza. Kolorea galdu, bai gauzak, bai pertsonak.   Perder el color.. Aurten babak ziero kolorgatu die. . Ik. kolórga.
  • koméni izan. (a). da aditza. KONBENI IZAN. Convenir, interesar.. Emen noizian bein krisisa komeni da./ Guardasol saltzailliei eurixa konbeni jakue. .
  • komúlgau. (a). da-du aditza. KOMÉLGAU. Comulgar.. Amar urtekin komelgau giñan, komunio aundixa izeten zan. Erreparatu komelgau giñan honetan.Jjp.. Ikusten denez, KOMELGAU dio Juana Joxepak, komelgau giñan, hain zuzen.. Ik. komuniúa artu.
  • 1. kondénau. (b). da aditza. Condenarse al infierno.. Pentsamentu txarrak euki ezkero danok kondenauta genden. .
  • konfésau. (a). da-du aditza. Aitortu.   Confesar. .
  • konfírmau. (c). da-du aditza. Confimar, dar o recibir la Confirmación cristiana.. Eskolatik etxerakuan bi mutiko: —Maistriak esan joskuk etxian preguntatzeko ia konfirmauta garen. I, Patxi, konfirmauta ago i? —Oixe, makaleko markak jauzkat besuan ba—. (Bakunianak zien). Txomin Amasorrainek jasotako izkirimiria (Bergarako euskarara egokitua). .
  • 1. konfórmau. (b). da aditza. Conformar(se).. Nobixiorrekin konformau ezindda dabill./ Jesus, zu be etza konformatzen erreza./ Ze eingou ba, konformau ein biar./ Ni erozekin konformatzeko klasia naiz. Mertz. .
  • konfundidu. (a). da-du aditza. Confundir-se. .
  • 3. konpondu. (c). da aditza. Maite harremanak euki, ezkutukoak batik bat.. Sankristauan andriakin konpontzen zala zabaldu zuan./ Etzekizun ala? Orrek alkarrekin konpontzen die. .
  • 2. konpondu. (b). da aditza. Arreglarse, amoldarse.. Ze moduz konpontzen zate bi umekin?/ Erentzia asuntuan konpondu ezindda dabitz.. Ik. moldau, jirau, manejau.
  • konsérbau. (a). da-du aditza. Conservar-se. .
  • konsólau. (a). da-du aditza. Consolar-se. .
  • konténtau. (c). da-du aditza. Contentar(se).. Gaurko umiak eztie errez kontentatzen. . Janari batzuek, gaztaiak adibidez, lehorra eta gozoa bada, erraz kontentatzen dutela esaten da, apurtxo batek gustora uzten duela. Elusuko gaztai onek utsa zatikin kontentatzen dau..
  • konturátu. (b). da aditza. Darse cuenta.. .