izena
- eságapeko, eságapekua. (d). izena. Esagaren azpian geratzen den karga.. —Zelako burkaria ekarri dozue? —Ba, esagapeko bat bakarrik. . Esaga jarri ondoren, normalean, kargatzen jarraitzen da belarra edo garoa. Gero gainean abar batzuk bota eta sokaz lotzen da. .
- 2. esan, esána. (b). izena. Agindua, aholkua. Mandato, consejo.. Ez eiñ kasoik medikuan esanai tta ikusikok. . esanekúa izan, . (b). esapidea. Ser obediente.. Zuen neskatillia okerra da baiña esanekua. .. esána eiñ, . (c). esapidea. Agindutakoa egin.. Zuen mutikua ona da esana eitten. ..
- 1. esanaldi, esanaldíxa. (c). izena. Perorata, disertación, paliza verbal.. Atzo amak, au eztala jiria, beti ezorduan nabillela, diru guztiak gastatzen dittutela, eztakit zer, badakit zer, egundoko esanaldixa ein jostan afalostian. .
- 2. esanaldi, esanaldíxa. (c). izena. Esaldia. Frase, o más bien, lo que se dice seguido de una vez.. Orrek esanaldi bakoitzian amar gizur esateittu. .
- esáneziñ, esáneziña. (b). izena. Tartamudez.. Txikittatik dauka esaneziña./ Esaneziñ demasa zeukan, baiña badoiakixo kenduaz. . esáneziña daukana, . (c). Tartamudo, -a. . Sin. tartamutu..
- esate, ésatia. (d). izena. Ixtura batek ardiak-eta pasatzeko izaten duen bitartea.. Esatia pasaizo bat da, arantza zurixakin itxi itte zien esatiak. (Lar Antz) . esate bateako... arantza-zurixa onena, . (-). esaera. (Antzuola.) "Norbaitek 'esate baterako' esanez gero, 'arantza zurixa onena' esanez erantzuten zaio. Izan ere, esatia ixtura baten bitartea da, eta esatia egiteko onena arantza zuria baita." (Lar Antz)...
- ésateko, ésatekua(k). (-). izena. Reproche, queja, o simplemente observación, comentario. Segun el contexto.. Esatekoik badaukazue ointxe esan. . ésatekuak ésan, . (c). esapidea. Sekulakoak esan.. Jesus, Maria ta Jose, arek esan zotsan esatekuak. .. ésatekon bat izan, . (-). esapidea. ÉSATEKON BAT EUKI. Kexa edo erreparuren bat izan.. Eztao sekula alkatiakin konforme; beti izaten dau esatekon bat...
- 1. eségileku, eségilekua. (c). izena. Arropak esegitzeko lekua. Colgadura.. Gure ataiko esegilekua beti gaiñezka egoten da. . Kolgadura erabiltzen da gehiago..
- 2. eségileku, eségilekua. (d). izena. Zankalostea, aberearen hankak jokoa egiten duen lekua. Corva.. Beharbada perratzeko orduan hortik esegitzen delako. (?)..
- 3. eségileku, eségilekua. (d). izena. Perratokian behia esegitzen den lekua.. Guk orri esegilekuko garrotia esaten jau, garrotia emon, biurra emon. Don. .
- esfórtzu, esfortzúa. (b). izena. ESFUERTZO. Orain esfuertzo gehiago entzuten da. Esfuerzo.. Esfortzu txarren bat eindda erasana daukat sorbaldan. .
- 1. esi, esíxa. (c). izena. Lur landua leuntzeko erabiltzen den hesizko . Lurra leun da erpill barik lagatzeko esixa pasatze zan. . Sin. nagíare. esíxa pasau, . (c). du aditza. ESÍTTU. Delako tresna pasatu lurra leuntzeko.. Len goldatu, aretu ta esittu eitten zan lurra./ Esixa pasau biarrian dago sobixkarra. ..
- 2. esi, esíxa. (d). izena. Itxitura. Cercado.. Ganauak esixa apurtu ta basora ies ein juen./ Dana esixa zan da, luarrixa dala ta, dana. Aniz.. Esi, soilik, gutxi erabiltzen da. Baina hesi mota bakoitzak bere izena du. Mordoska bat jaso dugu. . Ik. sasí-zierre, langadúra, alanbradúra, ixtúra, espárru, eskéra, latési, zerradura. esixa eiñ, . (c). du aditza. Itxitura bat egin.. Esixa ganorazkua ein jok Luisek.. Sin. esittu..
- eskabíde, eskabidía. (c). izena. Eskaera. Petición, demanda.. Elizia konpondu bia dala ta diru eskabidia ein ddau abadiak./ Oin be badozu eskabiden bat. .
- eskábola, eskábolia. (c). izena. botanika ESKAROLA. Lactuca serriola. Escarola.. Gaur egun ESKAROLA gehiago entzuten da..
- éskaillu, -o, éskaillua. (a). izena. Errekako arraintxoa. Bermejuela.. Len eskaillu ugari zan gure erreketan. . Litroka kontatzen dira.. Ik. eskáldarro.
- eskáldarro, eskáldarrua. (c). izena. (Eibar.) Eskailu handia. Bermejuela mayor.. Eskaldarrua eskaillua baiño aundixagua baiña loiñia baiño txikixagua. (Etxba Eib). Ik. éskaillu, -o.