izena
- irabazpíde, irabazpidía. (c). izena. Dirua edo bizimodua irabazteko modua. Medio de vida, modo de ganar dinero.. Basarrixan be etzeuan irabazpide aundirik eta tabernia ipiñi zeban./ Ezta jakitten nun egon leiken irabazpidia. .
- irabaztéille, irabazteillía. (b). izena. Irabazlea. Ganador.. Zeintzuk izan die partiduko irabazteilliak?.
- irakiñáldi, irakiñaldíxa. (c). izena. Isurkinak irakiten duen aldi bakoitza. Hervor.. Iru irakiñaldi emun biar izaten jakue potiei “baño marian” ipinitta. . irakiñaldi bat falta, . (-). esapidea. Faltar un hervor. Pertsona zozo edo gatzik gabeez esaten da irakiñalditxo bat falta zaiela.. Sin. garbostu baten premiñia izan..
- iráupen, iraupéna. (c). izena. IRAUNPIDE. Zerbaitek irauten duen denbora, edo irauteko gaitasuna. Duración, durabilidad.. Zenbat denporako iraupena dauka kurso onek?/ Zapata onek iraupen aundikuak die.. Elgetako Egotxeagako Joantxok IRAUNPIDE, IRAUNTASUN eta IRAUNKOR (substantibo gisa hau ere) esan dizkigu zentzu honetan, egurraren iraupenaz aritzerakoan: Aitza da iraunpide (edo iraunkorrik edo irauntasun) geixen daukan egurra. IRAUPIDE ere entzun dugu..
- irázteko, iráztekua. (d). izena. Iragaztekoa. Colador, pasador.. Ik. pasádera, pasadóre, iráztontzi.
- iráztontzi, iráztontzixa. (c). izena. Esnea iragazteko ontzia. Metalezkoa, normalean. Colador grande para la leche.. Iraztontzixan pasatze zan esne jatxi berrixa.. Iraztontzi eta irazteko Sin. gisa ere erabiltzen dira, baina iraztontzia handiari esaten zaio, batik bat, ontzi formakoari, eta iraztekoa txikiari, pasadore ere esaten zaionari.. Ik. pasadóre, irázteko.
- irétargi, irétargixa. (c). izena. IÉTARGI, ILLETARGI (ANTZ.). Ilargia. Luna.. Ietargi da agian esanena. Illargi ere badarabilte etxe batzuetan. GOIKO MANUELEN IRETARGIXA esaten dio gure lekuko batek.. Ik. ilbéte, illárgi. irétargittan, . (d). adberbioa. A la luz de la luna.. Lapurra gabian iretargittan, aixkol-otxak entzunda, jun bera aintxintxika-ta, baiña ies eiñ. Hil. .. irétargixan modúko arpegíxa, . (c). esapidea. Aurpegi borobila.. Talo arpegixa ere esaten da... irétargixai bégira égon, . (b). esapidea. Estar en babia.. Egon ari iretargixai begira, ta ikusikok. . komentario 1. iretargi oso, iretargi osua. (-). Luna llena.. Sin. illárgi béte..
- íri, iríxa. (a). izena. IDI. Buey.. Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz. . Gazteak direnean, iri-gazte edo ixko-koxkor esaten zaie. Idixei be esaten jakue, artian urte bittik irura doiazen idi gaztiei: "ixko-koxkorrak ipiñi jittuk". Kapautakuak, paiña ixko-koxkorrak. Idi gaztia ero ixko-koxkorra. Don..
- íriñ, iríña. (a). izena. URUN (UB., ANG.). Harina. . Iriña bageunka, Otaolatik esnia ekarri, ta ai ingo giñuke, . (-). esaera. "Jateko gogoa, baina jatekorik ez." (Lar Antz).. iríña eiñ, . (b). aditza. URÚNA EIÑ (UB, -ANG.). Moler. . Ik. irínddu..
- irín-fabrika, irín-fábrikia. (c). izena. URUN-FABRIKA. Zapatarikuan, ibai ondoan, egon zen errota industriala. Fábrica de harinas.. .
- iriságar, irisagárra. (c). izena. botanika IRASÁGAR. Cydonia oblonga. Membrillero.. Gutxitan ikus daiteke mendian, nahiz eta batzutan errekondotan-eta berez hazten den. Landatuta hazten da eta sagar eta madari arbolaren tankerakoa da, baina ez hain mardula. Loreak ere ez ditu hauen moduan sortatxoetan, bakarka baizik. Fruitua, madariaren tankerakoa, oso latza eta garratza da. Menbrilloa egiteko erabiltzen da. Irisagar landareak oinarri bezala erabili ohi dira sagar edo madari mentuz txertatzeko.. Ik. sabi.
- írlanda, írlandia. (d). izena. Piezaka saltzen zen tela zuria.. Gurien pasau zien jai eguardi arte baten (lapurrak), tela zurixak, piezak, irlandia, irlandak ziela, irlandia izena, ta iñok nai baeban; tala (sic) saltzen, da ezetz ba, erak etxian eittebela orduan gorutia, liñua artu etxian, da erei ezotsela falta eitten. Hil. . komentario 1
- irlanderíxa, irlanderixía. (d). izena. Ehun fabrikako lan klase bat, "hilanderia", harigintza, beharbada. Ala ehun-zurigintza? Ez dakigu ziur.. Irlanderixán ibili giñan Eileorko Kontzesíon zanakin. JJp. . Osintxuko ehun-fabrikan ibilitakoak ziren..
- irólika, irólikia. (d). izena. IRÁBOLIKA, IDOLIKA. Uretan lan egiteko balio duen porlana. Cemento hidráulico.. Deposito ertzak irolikiakin artu biako die, jarixua dauka ta. . Etim.: "hidráulica" ziurrenik..
- írra, írria. (d). izena. Irrara; landareak edo haziak ilaran landatzeko ortuan egiten den zangatxo bakoitza. Cada pequeña zanja que se hace con la azada en la tierra labrada para plantar en hilera puerros, cebollas, etc.. Zuk artu atxurra ta irrak eiñ; nik landarak ipiñikoittut./ Azkenengo irria sakonegixa ein dozu. . Ia galdua..
- irribárre, irribarría. (c). izena. Sonrisa.. Irribarre politta dauka arek./ Irribarrez dator zuen neskatillia. . Adinekoentzat arrunta; gazte eta helduek ez dugu ia entzun etxean. Berriz ere ezaguna batuari esker.. irribárre eiñ, . (c). Sonreir.. Ik. barrez-bárrez..
- irríntza, irrintzía. (d). izena. Ik. burtirríntza.