Skip to main content

izena

  • irrintzaráta, irrintzaratía. (d). izena. Irrintza-zarata, ardatza olio gabe duen gurdiak ateratzen duen hotsa.. Ta ori arriuoi ala juten zan, burdixa berriz irrintzaratiakin soiñua juaz, ipini jaboia ero intxaurra ero zeoze irrintzia ataratzekua ero. Juana. . Sin. burtirríntza.
  • 1. irrintzi, irrintzíxa. (c). izena. Zaldiaren oihua.   El relincho del caballo.. Zuen biorra ipursaltoka zebillen irrintzi baten./ Aren irrintzixa guretik pe entzuten da. . irrintzi eiñ, . (c). Relinchar.. Zaldixak irrintzi ein ddau. Don. ..
  • 2. irrintzi, irrintzixa. (-). izena. (Eibar.) Lekaioa, pertsonaren irrintzia.. Sin. lékaixo.
  • irristára, irristaría. (c). izena. Labankada.   Resbalón.. Ein neban irristariakin pareta jo neban ixa, izotza zeuan da. . Sin. labankara.
  • 2. iru, irua. (-). izena. (Eibar.) Ilua, enbor zaharrek barruan izaten duten lehortutako edo usteldutako materia.. Sin. illu. irua egin, . (-). IRUTU. "Pudrirse, secarse los troncos.. Honi egurroni hirua ein jakok./ Hau egurrau hirutu dok eta etxok balio". (Eibetno)..
  • irubedar, irubedarra. (-). izena. "Hirugarren aldiz ebakitzen den belarra." (Lar Antz). Ik. bibédar.
  • irúdi, irudíxa. (d). izena. Imagen.. Lenao pregoneruak pregoia jote juan Bergan. Oiinddiokan be zar baten..., goguan jaukat aren irudixa. Klem.. Gutxi erabilia. .
  • irúgiarre, irúgiarria. (b). izena. Tocineta, panceta.. Zartaiñian pasautako irugiarria, gozua ogi bittartian.. Azen. irugiárre, -ía ere bai. Don. Sin. txitxarra (Ub.).. Sin. txitxárra.
  • íruki, írukixa(k). (-). izena. Trillizo(s).. Irukixak euki i dittue./ Irukixa da Pantxika.. Ik. bíki.
  • 1. iruko, irukúa. (c). izena. Elizkizunetara sartzeko jotzen diren hiru kanpai hotsak.   en Ubera las tres campanadas que indican el inicio de la función religiosa.. Irukua joten, da oinddio etxian neuan.. Orduerdi lehenago kanpaiak jotzen ziren, kanpai-saio luze samarra; ordulaurden falta zelarik batekua, eta azkenik irukua. .
  • 2. iruko, irukúa. (c). izena. A los bolos, el pleno.. Len be irukua jo dau ta oin be larri ibili./ Lau iruko dare oingoz.. Hiru txirloak eraisteari esaten zaio irukua jotia. .
  • irukoskorreko, irukoskorrekua. (-). izena. "Clase de pan." (SB Eibetno) .
  • irukóte, irukotía. (b). izena. IRUKÓNDE. Hiruko taldea.   Grupo de tres.. Guk pe irukote ederra jaukau etxian, zein baiño zein okerrauak./ Au dok irukotia! . Hiru perretxiko eder, hiru patata handi zulo baten, etab. ikustean. Enfasidun esaldietan entzuten da, batik bat. Zuen bixak eta guria, aze irukondia juntau dan gabon-kanturako.. Ik. -kónde.
  • 1. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. botanika TRIFOLIUM PRATENSE. Zelaian berez sortzen den sekula belarra. Trébol silvestre. Irukutza zelaixan egoten danai; “trebol”, orri esate jako irukutz bedarra. Irukutz aundixa, irukutz txikixa... Don.. Oso fina da jateko. Batzuk "berezko irukotxa" ere deitzen diote. Ereindakoa, sekula-bedarra edo alfafe zabala da, eta berezkoa, irukotxa. Batzuentzat hosto txikikoa da, trebola zabalagokoa delarik. Donatorentzat berriz, irukutz eta trebola gauza bera dira. Azen.: írukotx, írukitz, írukutz eta írukoitz ere bai. . Ik. trébola.
  • 3. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. Trillizos. (Abereetan).. Ik. laukotx, íruki.
  • íruntz, irúntza. (c). izena. IÑUNTZ (LEIN.), IÑONTZ (OÑ.). Ihintza.   Rocío.. Naiz ta iruntza egon, atsaldeko bedarra obia beti. Don.. Sin. intz.
  • irústarbi, irústarbixa. (d). izena. botanika IÑUSTARBI. Smilax aspera. Zarzaparrilla.. Legena sendatzeko erabili izan da. Bere fruituari subamaatsa esaten zaio. Sin. endarlai (Eib.).. Ik. intxusa.
  • irutxikíko bótilla, irutxikíko bótillia. (d). izena. Kuartilo eta erdiko botila. Botella de tres cuartos de litro.. Orrek irutxikiko botillia berak bakarrik jote jok meriendetan.. Gutxi entzuna.. Sin. kuártillo eta erdíko bótilla.
  • irutxur, irutxurra. (c). izena. (Eibar.) Esquina.. Irutxur batetik sakristauak entzun zituan aren azkenengo berbak eta larritu zan. (SM Ezten). . irutxur egin, . (-). esapidea. Zerbait jokoan egon eta irabazten utzi arerioari.   Hacer tongo. Ez egik pelotari horren alde jokatu, irutxur eitten jok sarri-eta. (TSE Berb).. Sin. tongo eiñ..
  • ísillu, ísillua. (d). izena. IXILLU. Lehengo baserriko sukaldeetan paretari ezarrita egon ohi zen bizkarlekudun bankua. Hiru bat pertsona sartzeko modukoak izan ohi ziren gehienak.   Banco grande de cocina con respaldo.. Isillua jeuan sukaldian, ol bateko banku zabala; azpixan ola trabesetara zapatak eta lagatzeko. Klem.. Bizkarlekurik gabekoari banku. .
  • iskímilla, iskimillia. (d). izena. Iskanbila. Klem..
  • íspixa, íspixia. (c). izena. Espía, infiltrado.. Eren artian zeuken ispixia ta danak galdu erain zittuan. . Horrela kontatzen digu Hilarik Bergarako Konbenioko paperen eta Foruen galera: Gero... konbenixuoi tta..., orrek papelok galdu zien ezkero, kitto. Bergan i zien papelok, da gizurrakin nun sartu zittuen ispixiak esan; andik galdu ziela. Orduan be ispixia..
  • istantz, istántza. (c). izena. Iluntzean ia ilundurik dagoeneko tarte hori. Egunaren eta gauren arteko muga.   El crepúsculo.. Atzo istantzian uso bandara galantak pasau zien./ Istantzerarte ibilli lanian da, artu otarria, ta etxera aguro, laga afaixai tta. Hil.. Goizekoari egunsenti, baina bada goizekoari istantz esaten dionik ere.. Ik. illunábar.
  • istínga, istingía. (c). izena. ÍSTINGI, ISTINGIXA. Toki urtsu eta lokatzatsua, ura sortzen den lekua delako.   Cenagal.. Naiz eta sikutia eiñ istingak eztie agortzen./ Ixak eitten die istingatan. . Sin. ur-zingíra. Ik. izíngura. istinga baten ibilli, istinga baten egon. (-). esapidea. "Inguruan ur askorekin ibili, batez ere sukaldeko lanak egitean, ontziak garbitzen, esaterako. . Istinga baten emen nabill...
  • istíngor, istíngorra. (d). izena. Gallinago gallinago. Istingi ingurutan egoten den hegaztia. Oilagorraren ia berdina baina txikian.   Agachadiza, becacín.. Istingorra oillagorra baiño txikixaua da.. Sin. míngor.