Skip to main content

Itsu-itsuka

Zozketa bidez bat aukeratuko da. Honi zapixa edo beste zeozer ipiñiko jako begixak tapatzeko. Bestiek bueltak emongo dotse kantu hau kantatzen daben bittartian:

ITSU KAPELU

NON DUK ANDREA?

SASIAN GALDU

BILA BESTEA.

Abestixa bukatutakoan “ES-KE-LE-TO-A” esanez bost pauso handi emongo dittue, bakoitzak nahi daben aldera, eta bertan geratuko dira, ixil-ixilik. Orduan “itsua” mobitzen hasiko da, eta norbait ikutzen badau, ia nor dan asmatu biharko dau.

Kaliak eta auzuniak

Bi boluntario aukeratuko dira partaide danen artian. Bata lapurra izango da eta bestia polizia. Beste partaide danek 4 pertsonako lerruak egingo dittuzte illara paraleluak eginaz eta eskuetatik hartuz. Illara horrek kaliak edo auzuniak izango dira, begira daren tokixaren arabera. Aurrera begira baldin badare, kaliak izango dira; baiña, paraleluekin eskuak eman eta eskumara begira baldin badare, auzuniak izango dira.

Bat,bi, hiru karabin bon ba!

Gelakide danak parte hartu leikie. Zozketa bidez kide bat aukeratuko da. Beste danak marra baten atzian (15 metro ingurura) jarriko dira, “gelditzia” tokau jakonaren atzian. Gelditzen dana pareta edo beste zerbaiten kontra jarriko da, begixak itxitta dauzkala, eta hau esango dau, ozen: “BAT, BI, HIRU, KARABIN, BON, BA”.

Animalixa (Amerika)

Nahi beste umek jolastu leikie. Irakasliak interesatzen jakon animalixak aukeratuko dittu, baiña aukeratzen dittuan animalixen soiñuak errez identifikatzeko modokua izan bihar dau.

Ez barrerik egin (Siria)

Jolasian jardungo daben lagunak borobil bat osatu bihar dabe tente jarritta. Danen artian bat gidarixa izango da. Honek keiñu edo gorputz mogimenduren bat egin bihar dau eta jarraixan, bere ondoan daguanak imitatu egin bihar dau; banan-banan egingo dabe zirkulu osua itxi arte. Keiñua edo mogimendua egitten daben bittartian ezin dabe barrerik egin, baiña gainontzeko guztiak bai. Baten batek keiñuarekin batera barre egitten badau, berak egin biharko dau hurrrengo keiñua.

Erabili leiken elkarrizketia:

Txikixena

HITZAK: -Txikixena, txikixena, nun zare?

-Hemen nago!

-Hemen nago!

-Kaixo laguntxua.

-Kaixo laguntxua.

-Banoia!

-Banoia!

-Nagixena, nagixena, nun zare?

-Luziena, luziena, nun zare?

-Bizkorrena, bizkorrena nun zare?

-Lodixena, lodixena, nun zare?

Azalpena: umiak bi eskuak bizkarraren atzian jarriko dittu, eta kantuak diñuanari jarraittuaz, banaka-banaka kantuan aittatzen dan esku bateko atzamarra etara biharko dau lehenengo, eta gero beste eskukua.

Otsua gertu zare?

Zozketa bidez otsua aukeratuko dogu. Beste danak, arku bat egiñez, otsuaren aurrian jarritta honako abesti hau abesten hasiko dira:

Basoan jolasten,

otsoa agertu zen.

Kukua kukuka

Kantatzen hasi zen

: Ku-ku, ku-ku,

Ku-ku, ku-ku, ku-ku.

Abestutakuan zera galdetuko dotse otsuari:

Kukumarroka

Zozketa bidez kukumarrua aukeratuko dogu. Beste danak kukumarruaren aurrian jarritta honako hau esaten hasiko dira:

Kukumarro! Txorimalo! Txisetan busti! Kaketan jarri! Kukumarro! Txorimalo!

Hori esandakuan, danak antxintxika urtengo dira, eta kukumarrua euren atzetik juango da norbait harrapatzera. Harrapatutakua hurrengo jokaldixan kukumarrua izango da.