Zezenketan
Dira, dira,
zezenak dira,
adar zorrotzak,
buztana motza.
Harrapatzen bazaittu,
harrapatzen bazaittu,
jo ta bertan hilko zaittu,
jo ta bertan hilko zaittu.
Dira, dira,
zezenak dira,
adar zorrotzak,
buztana motza.
Harrapatzen bazaittu,
harrapatzen bazaittu,
jo ta bertan hilko zaittu,
jo ta bertan hilko zaittu.
1. Lurrian, klarionaz, irudixan agertzen dan moduko ibilbidia marraztu bihar duzue (ikastetxeko jolastokixan margotu eta beste egun batzutarako laga leike margotuta). 1. laukittik kanpoko espaziua Lurra da, eta goiko zirkuluerdixa (9) Zerua.
HITZAK
Din don
kikilikon
saltsa pika
tortolika
de buzon.
Aitona Martzelon:
iji, aja
Martzelonen galtza,
galtza txorizo,
galtza kalabaza,
Santa Tomasa.
Martin bonbin
errege ta sorgin,
tipula eta gatz,
Martin ipurdi latz.
HITZAK
Kuku-miku kañola
kañaberia larrosa,
Pitxote ta Pitxote
jaunak nora zoiazte
kalian gora
kalian behera,
biribiltxua alkate.
Eskuan daukat hazixe
poltsan urre gorrixe
amamatxuak balekixe
etarako lostake begixe.
ITURRIXA: Oskorri taldiaren Katuen testamentua bilduma.
HIZTAK
Ikusi, ikusi han! Teillatu gaiñian.
Kriston aberia triziklo batian.
Tronpa du aurrean, isatsa atzian.
Ja, ja, ja! Elefantia da!
Nafarroako Zaraitzu ibarreko Eaurta (Jaurrieta) herrian jatorria duen kantua eta dantza honek aukeria emoten dosku unidade didaktikuan landutako ONA eta HOBIA kasuen erabillera zuzena modu naturalian jasotzeko eta, bide batez, ondo pasatzeko.
Kanta honi buruzko informaziño ugari dago interneten, baina beheko bi helbidietan oiñarrizko informaziñua jasoko dozue, kanta eta dantzaren nondik norakua, partituria, letria e.a.
HITZAK
Maritxu Teilatuko
gona gorridune
eutsi hagin za(ha)rra ta
ekarri barrixe
ITURRIXA: Euskomediatik eskuratuta.
Helbide honetan daukazue partituria eta doiñua lortzeko aukeria.
HITZAK
Errege Don Felipen
zaldunak gerade.
Honetxek gaztetxuok
zer gura ete dabe?
Bidia zabal, zabal
gura ete dabe?
Aurrekua bijua
atzekua geldi hemen.
Bi lagunek zubixa egingo dabe. Beste danek, illaran jarritta, trena osatuko dabe. Trena, kantuan ari diren bittartian, zubi azpittik pasatuko da.