Skip to main content

Akatsen atariko orriko sarrera laburra

Azpiko taula honetan ahozko hizkeran egin ohi diren hainbat akats agertzen dira: ezkerrean akasdun esaldia(k) eta ondoan egokitzat jotzen direnak. Akatsean klikatuta, alde batetik, akatsaren gaineko azalpena ikus liteke eta akats askoren kasuan akatsa lantzeko ariketak ere aurkitu ahal izango dituzue, ikasmailaka antolatuta. Landu nahi den akatsa bilatzeko bi aukera eskaintzen ditugu: testu edo gako bidezkoa eta hizkuntza alorkakoa.

Iragarkixen lehiaketa

Gelan lau edo bosteko taldiak egingo dira, eta lehiaketa bateko partaidiak izango dira. Lehiaketa honetan produkturik absurduena saltzeko esketxak osatu biharko dittue. Esketxak egitteko lehenengo gidoi bat egingo dabe, ze produktu saltzen dan, zergattik, zertarako balio daben…zehaztu biharko dabe. Ondoren, iragarkiko pertsonaien arteko elkarrizketak sortuko dittue. Entsaio batzuk egin ostian kameren aurrian jarri eta grabatzera!

Atsotitzak

Jolas honetarako atsotitz-zerrenda edo atsotitz liburu bat bihar da. Gidari bat aukeratuko da. Beste danak taldeka jarriko dira mahaixetan. Gidarixak atsotitz bati dagokixon letra adina marratxo jarriko dittu arbelian.Talde batek kontsonante bat esanaz emongo dotsa hasieria atsotitzari (talde danek eukiko dabe aukera hau). Jo daigun esan daben kontsonantia hiru bider daguala esaldixan; orduan, hiru puntu jasotzen dittu talde horrek eta beste kontsonante bat emoteko aukeria dauka. Kontsonante hori bi bider badago, bi puntu; beraz, aurrekuekin batuta, bost puntu.

Kerizia egitten

Jolas honetarako, gelan illuntasuna eta fokua edo linterna bat biharko dugu. Jokalarixetako bat hormara begira jarri bihar da. Argixa mahai baten gaiñian eta beraren atzian jarriko dogu. Beste jokalarixak argixa eta hormara begira daguan jokalarixaren artian pasatu bihar dira poliki-poliki. Hormara begira daguanak bere ikaskidian kerixia horman proiektatuta ikusitta, zeiñena dan asmatu bihar dau.

Erabili leiken elkarrizketia holakua izan leike:

Barruka

Pelota joko honetan talde handixan egitten da. Honek dira arauak:

ARAUAK

-1.Jokua hasterakuan egitten dan lehenengo hutsa barkatu egitten da.

-2.“Falta" egiñez gero (marraz kanpo jo, ....), kalera juan biharra dago.

-3.Azkena gelditzen danak bi “barru” egitten dittu lehenengo jokaldixan. Hurrenguetan “barru” bat egitten dau.