Jolas mota
Jolas honetarako, gelan illuntasuna eta fokua edo linterna bat biharko dugu. Jokalarixetako bat hormara begira jarri bihar da. Argixa mahai baten gaiñian eta beraren atzian jarriko dogu.
Beste jokalarixak argixa eta hormara begira daguan jokalarixaren artian pasatu bihar dira poliki-poliki. Hormara begira daguanak bere ikaskidian kerixia horman proiektatuta ikusitta, zeiñena dan asmatu bihar dau.
Erabili leiken elkarrizketia holakua izan leike:
-Zein izan leike pasau dana?
-Haizea izan leike?
-Ez, mutila da.
-Peru izan leike.
-Bai, Peru da.
-Zelan jakin dozu?
-Ille motza eta antiojuak dauzkalako.
Zein pasatu dan asmatzen dabenian, bera libratu eta bestia jarriko da bere lekuan.
Elkarrizketa eredua, landu nahi dogunaren arabera moldatu geinke.
ITURRIXA: “Euskara jolasean, jolasean jostatu” Adarra kuadernoak 16