Skip to main content

Iragarkixen lehiaketa

admin ·k erantsia Og, 10/30/2008 - 08:54 ·tan
Ikasmaila
Jolas mota

Gelan lau edo bosteko taldiak egingo dira, eta lehiaketa bateko partaidiak izango dira. Lehiaketa honetan produkturik absurduena saltzeko esketxak osatu biharko dittue. Esketxak egitteko lehenengo gidoi bat egingo dabe, ze produktu saltzen dan, zergattik, zertarako balio daben…zehaztu biharko dabe. Ondoren, iragarkiko pertsonaien arteko elkarrizketak sortuko dittue. Entsaio batzuk egin ostian kameren aurrian jarri eta grabatzera!

Talde danek beren iragarkixa aurkeztu ondoren, produktu absurduena zein izan dan eta zergattik erabakiko dabe danen artian. Bozka gehixen jasotzen daben taldia lehiaketako irabazlia izango da.

Oharra: Esketxak beste gela batzuetan be erakutsi leizke, lehiaketa ikastetxian zabalduz.