ARAUAK
-1.Jokua hasterakuan egitten dan lehenengo hutsa barkatu egitten da.
-2.“Falta" egiñez gero (marraz kanpo jo, ....), kalera juan biharra dago.
-3.Azkena gelditzen danak bi “barru” egitten dittu lehenengo jokaldixan. Hurrenguetan “barru” bat egitten dau.
-4.Pelotia iñork jotzen ez badau, botia berarengandik hurbillen egin dabena juaten da kalera. Baten batek pelotia jotzeko keiñua egitten badau eta iñork jotzen ez badau, keiñua eginddakua (“kale” egin dabena) juaten da kalera.
-5.Pelotiak botia bi pertsonen artian egitten badau eta iñork jotzen ez badau, bixak “erdibana” gelditzen dira.
-6.Erdibana gelditzen diranak pertsona bakarra izango balira bezala jokatuko dabe:
-7.Bixetako batek jotzen badau, bestiak ezin dau jo jarraixan.
-8.Bixetako batek “kale” edo “txarra” egitten badau, bixak kalera juango dira.
-9.Bixetako batek tantua egitten badau, bixak libre gelditzen dira.