Skip to main content

Itsasontzi kapitaina

HITZAK

Itsasuntzi, itsasuntzi

Kapitain naiz, kapitain naiz,

Kai bakoitzian neska/mutil bat dut zain.

Ilehoria, ilehoria,

Zintzua da, zintzua da,

Beltzarana be oso jatorra.

Ezkontzea, ezkontzea,

Nik nahi badot, nik nahi badot,

Ez dot jakingo zein aukeratu.

Ilehoria, ilehoria,

Politta da, politta da,

Beltzarana be oso ederra.

Saltoka,saltoka

Bi ikaslek sokari eragingo dotse, eta bestiak illaran jarritta, banan-banan sokara sartuko dira eta “sartu dadilla …” esandakuan neska/mutiko hori sartu biharko da. Bixak alkarrekin salto batzuk egin ostian, “irten zaitte” esandakuan, lehenengo sartu dan neska-mutikua irtengo da.

HITZAK

Atxia, motxia

HITZAK

Atxia motxia perolipan,

nere semia errotan.

Errotara ninddoiala

topau neban asto bat.

Kendu notsan buztana.

Ipiñi notsan beste bat.

Errota txikixak klin-klan.

Atxia motxia perolipan nere semia errekan. Errekara ninddoiala topau neban erbi bat. Kendu notsan begi bat. Ipiñi notsan beste bat Erreka txikixak plist-plast.

A, e, i, o, u.

HITZAK

A,e,i,o,u

Ama, meriendia biogu

Arrautza bi ta koipetsu

Aita etorri orduko dana jango dau.

A,e,i,o,u

Ama, meriendia biogu

Txokolate ta opiltxuv Bestela eskolan ikasiko ez dogu

A,e,i,o,u

Ama, meriendia biogu

Baso bat esne ta epeltxu

Ha janda be ondiño gehio gurogu

ITURRIXA: Oskorri.Katuen testamentua