Nafarroako Zaraitzu ibarreko Eaurta (Jaurrieta) herrian jatorria duen kantua eta dantza honek aukeria emoten dosku unidade didaktikuan landutako ONA eta HOBIA kasuen erabillera zuzena modu naturalian jasotzeko eta, bide batez, ondo pasatzeko.
Kanta honi buruzko informaziño ugari dago interneten, baina beheko bi helbidietan oiñarrizko informaziñua jasoko dozue, kanta eta dantzaren nondik norakua, partituria, letria e.a.
Ikasliei bi aukera emon geinkixo, bata informaziñua batzia kanta eta dantzaren inguruan eta bestia kantua ikasi eta dantzan egittia, azken bixak be aukeran.
HITZAK
Axuri beltza ona duk baina
xuria berriz hobea
dantzan ikasi nahi duen horrek
nere oinetara begira.
Zertan ari haiz bakar dantzatzen
agertzen gorputz erdia
su ilun horrek argitzen ba dik
agerikoa haiz guztia.
Festan dabiltza salto ta brinko
pozez ertenik plazara
guk ere parte hartu nahi degu
eta bagoaz dantzara.
Aupa mutilak, aupa neskatxak
baztertu barruko lotsa
alaitasunez poztu ditzagun
gorputza eta bihotza.
Axuri!
ITURRIXA: Aho bete kanta , Mendialde Nafarroako dantzak