Skip to main content

Zezenketan

admin ·k erantsia Og, 10/30/2008 - 08:44 ·tan
Ikasmaila
Jolas mota
Zozketa bidez zezena aukeratuko dogu. Bestiak elkarri eskuak emonda zirkulu bat egiñez jarriko dira. Zezena zirkuluaren barruan egongo da. Danak “Dira, dira” kantua abesten hasiko dira:

Dira, dira,

zezenak dira,

adar zorrotzak,

buztana motza.

Harrapatzen bazaittu,

harrapatzen bazaittu,

jo ta bertan hilko zaittu,

jo ta bertan hilko zaittu.

Kantuak irauten daben bittartian zezena zirkulutik irtetzen saiatuko da. Lortzen ez badau, beste zezen bat aukeratuko da. Baiña lortzen badau, aurrez esandako seiñale bat (arbola, zutoiña, ...) ikutzen saiatuko da, iñork harrapatu baiño lehenago. Zirkulukuak, berriz, zezena harrapatzen saiatuko dira, harek seiñalia ikutu baiño lehenago. Zezena ikutu edo harrapatzen dabena hurrengo jokaldixan zezena izango da.