Skip to main content

Ez barrerik egin (Siria)

admin ·k erantsia Og, 10/30/2008 - 08:48 ·tan
Ikasmaila
Jolas mota
Jolasian jardungo daben lagunak borobil bat osatu bihar dabe tente jarritta. Danen artian bat gidarixa izango da. Honek keiñu edo gorputz mogimenduren bat egin bihar dau eta jarraixan, bere ondoan daguanak imitatu egin bihar dau; banan-banan egingo dabe zirkulu osua itxi arte. Keiñua edo mogimendua egitten daben bittartian ezin dabe barrerik egin, baiña gainontzeko guztiak bai. Baten batek keiñuarekin batera barre egitten badau, berak egin biharko dau hurrrengo keiñua.

Erabili leiken elkarrizketia:

- Manu! Barre egin dozu!

- Zuk ez dozu ikusi, eta/baiña!

- Ez, baiña entzun egin dot!

ITURRIXA: “Munduko jolasak”, Arrasateko Txatxilipurdi elkartea, 2005.