Jolas mota
Bi talde egin bihar dira, bakoitzak eremu bat hartuko dau eta bertan aldez aurretik adostutako seiñaliak (gezi berdiak eta gorrixak, adibidez), ezkutau biharko dittue.
Denbora tarte bat pasau ostian, talde bakoitzak beste taldiaren eremura joko dau eta bertan ezkutatutako seiñaliak topatzen ahalegindu biharko dira.
Aurkarixak ezkutatutako seiñale guztiak azkarren topatzen dittuen taldiak irabaziko dau. Espazio noziñuak lantzeko aprobetxatu leike: goixan, behian, aurrian, atzian, ostian, mahaipian, barruan, ateostian,…
ITURRIXA: “Munduko jolasak”, Arrasateko Txatxilipurdi elkartea, 2005.