Skip to main content

Otsua gertu zare?

admin ·k erantsia Og, 10/30/2008 - 08:46 ·tan
Ikasmaila
Jolas mota
Zozketa bidez otsua aukeratuko dogu. Beste danak, arku bat egiñez, otsuaren aurrian jarritta honako abesti hau abesten hasiko dira:

Basoan jolasten,

otsoa agertu zen.

Kukua kukuka

Kantatzen hasi zen

: Ku-ku, ku-ku,

Ku-ku, ku-ku, ku-ku.

Abestutakuan zera galdetuko dotse otsuari:

— Otso jauna! Gertu zare?

— Ez! Oinddiokan prakak janzten nabil eta!— erantzungo dau otsuak.

— Otsua! Gertu zare?— galdetuko dotse berriro.

— Ez! Oinddiokan alkondaria janzten nabil eta!

Hola jarraittuko dabe otsuak hau esan arte:

— Bai! Eta ointxe bertan danak harrapatuko zaittuet!

Orduan danak antxintxika urtengo dira, eta otsua euren atzetik juango da ia baten bat harrapatzen daben. Harrapatutakua hurrengo jokaldixan otsua izango da.