Skip to main content

Bat,bi, hiru karabin bon ba!

admin ·k erantsia Og, 10/30/2008 - 08:50 ·tan
Ikasmaila
Jolas mota
Gelakide danak parte hartu leikie. Zozketa bidez kide bat aukeratuko da. Beste danak marra baten atzian (15 metro ingurura) jarriko dira, “gelditzia” tokau jakonaren atzian. Gelditzen dana pareta edo beste zerbaiten kontra jarriko da, begixak itxitta dauzkala, eta hau esango dau, ozen: “BAT, BI, HIRU, KARABIN, BON, BA”. Ondoren, atzera begiratuko dau eta mobitzen ikusten dittuan danak hasierako marrara bialduko dittu, mobitzen ikusittakuaren izena eta “ATZERA” esanda.

Begiratzen ez daben bittartian, bestiak paretara aillegatzen saiatuko dira, paretara aillegau eta ikutzeko asmuarekin. Taldekide danak beste puntara aillegautakuan, “gelditzen” danaren eskuari heldu eta elkarrizketa hau egingo dabe:

-Gelditzen danak: — Nun izan zarete?

-Bestiak: — Amamaren etxian.

-Gelditzen danak: — Eta zer emon dotsue?

- Bestiak: — (intriga mantentzen saiatuz) txo, txo, txo...kolate!, txo....rimalo!, eta azkenian txo....rizo!

“TXORIZO!” esandakuan gelditzen dena beste danen atzetik hasiko da antxintxika, ia baten bat harrapatzen daben. Harrapatzen dabena hurrengo jokaldixan geldittu egingo da.

HIZTEGIXA:

Aurria hartu, gertu!, zangokada, paretara aillegau, abagunia, buru jarri, ihes egin, ...

ALDAGAIXAK:

Jokalarixak oinez edo antxintxika juan biharrian saltoka, lau hankan, atzerantz edo hanka baten gaiñian mugittu leizke.

ALDAERAK:

Aldaera batzuetan, “txorizo”ren ordez “arrautza prijidua” edo “tomatia” oihukatzen da. Hemen Karabin, bon ba esaten dogu, baiña beste leku batzuetan jokuaren izena Karabin, karaba da