Skip to main content

Animalixa (Amerika)

admin ·k erantsia Og, 10/30/2008 - 08:48 ·tan
Ikasmaila
Jolas mota

Nahi beste umek jolastu leikie. Irakasliak interesatzen jakon animalixak aukeratuko dittu, baiña aukeratzen dittuan animalixen soiñuak errez identifikatzeko modokua izan bihar dau.

Animalixen hotsak zeintzuk diran aldez aurretik zehaztuko dogu eta ostian, lauzpabost laguneko taldiak osatuko dittugu. Talde bakoitzari, animalixa baten hotsa imitatzeko eskatuko dotsagu. Zein zarata egin bihar dan ikasi ostian, taldiak sakabanatu eta jokalari bakoitzak begixak itxitta/tapatuta dittuela tokau jakon animalixaren hotsa imitatzen ahaleginduko da, bere taldeko kide danak topau arte. Talde osua bizkorren batzia lortzen daben taldiak irabaziko dau.

• Oillarra: Kukurruku

• Txarrixa: Kurrin-Kurrin

• Txorixa: Txio-Txio

• Kukua: Ku-Ku

• Txirtxilla: Kir-Kir

• Txakurra: Zaunk-Zaunk (txakur handien adausia) edo au-au (zaunka)

 

Hizkuntza guztietan onomatopeiak existitzen diren arren, bakoitzak beriak izaten ditu orokorrian: Wikipediatik eskuratuta

ITURRIXA: “Munduko jolasak”, Arrasateko Txatxilipurdi elkartea, 2005.