Bergara aldeko hiztegia
zéren, zeréna.
(c).
Izena.
Zuraren sitsa. · Carcoma, polilla de la madera.
“Ilberan botatako egurrai nekez eitte jako zerena./ Zerena; egaran eulixan mooko zer bat faten da. Da zulo txiki-txikixa eitten dau. Martin./ Altza da egur bat egunero dabillen gauza baten oso resultau ona dauka, baiña geldi laatzen bozu, pipixak, zeenak seiduan jaten dau. Martin.”
pipi.
Esamoldeak:
zerénak jan.
(d).
Aditza.
Carcomer.
“Zerenak janda dare etxeko mueble guztiak.”
zeréndu.
(d).
da
Aditza.
Zerenak jan. · Carcomer la madera.
“Ataiko kutxia zerentzen asitta dao.”
Fran.k hezurrei buruz ere badarabil, umorez.Jausi nitzanian, jentiak esaten daben moduan desgastiakin azurrak zerenduta egoten diela; nik an artu naban zartariakin e, zerenduta egon balitza auts eiñ eingo zan..
zerésan, zeresána.
(c).
Izena.
Hizpidea. · Tema del que hablar, motivo de habladuría.
“Txibatua zala ta etzala, makiña bat zeresan emun zeban beintzet. Lana esandako egunerako entregatzen bou, eztauke zer esanik.”
ZERESANA EMON, batik bat. "Zer esan" ere bai, horrelakoetan: Lana esandako egunerako entregatzen bou, eztauke zer esanik..
zergaldu, zergaldúa.
(b).
Izena.
zegaldu.
Zer galdua. · Nada o algo que perder.
“Nik ortan eztaukat zegalduik./ Zegaldua daukana mobidu deilla.”
ZEGALDU esan ohi da gehiago..
zerikúsi.
1.zerikusi, zerikusíxa.
(b).
Izena.
Influencia, dependencia, relación.
“Kosta alderako zerikusi aundixa dauka egualdi onak./ Nik eneban zerikusirik euki asunto aretan./ Gaur detenidu dabenak eztauka ETAkin zerikusirik.”
2.zerikusi, zerikusíxa.
(b).
Izena.
Ikusteko moduko gauza(k). · Cosa(s) que merecen verse.
“Gure errixan eztago zerikusi aundirik, ostera Bilbon beti izaten da zerikusixa.”
zerra.
1.zerra, zerría.
(b).
Izena.
Sierra.
“Zerriakin moztu bia da punta ori.”
Esamoldeak:
zerria erabilli.
Esapidea.
Jatordu baten asko eta bizkor jan. · Ponerse las botas comiendo.
“Ha zuan ha zerria erabiltzia Sagardo Egunian plazan! Ordu erdixan dana amaittu zuan; badakik duan danian gauzia”
2.zerra, zerría.
(b).
Izena.
Zerrategia. · Serrería.
“Okandin zeuan zerria./ Ori zerran lan einddakua da gaztetan.”
zerrátoki, zerreríxa.
Esamoldeak:
zerran ebai.
Aditza.
Zerrategiko zerra automatikoaz ebagi.
“Zerran ebaittako esolak die onek.”
ZERRIAKIN EBAI. Esku-zerraz edo trontzaz ebagi. Azkenian zerriakin ebai biar izan dot armaixua..
zerradúra.
1.zerradura, zerraduría.
(a).
Izena.
Sarraila. · Cerradura.
zerráill, -a.
2.zerradura, zerraduría.
(d).
Izena.
Hesia. · Cercado.
zerráill, -a, zerráilla, -ía.
(c).
Izena.
Cerradura.
“Zerraillía apurtu biar izan giñuan etxian sartzeko.”
/a/ berezkoaz zein gabe. Gero eta gehiago zerradura.
.
zerrári, zerraríxa.
(b).
Izena.
Zerran lan egiten duena. · Aserrador.
“Oso famaua zan Berrixotako Zerraritxua.”
zerrátoki, zerrátokixa.
(c).
Izena.
Serrería.
“Irizarren zerratokixa Ozetatik gora dago.”
Lehen zerratoki edo zerra zen arrunta, baina orain zerrerixa entzuten da gehiago..
zerrátu.
(c).
Adberbioa.
Zarratu. · Abigarrado. Dícese que lo están las plantas, la barba, etc. cuando surgen muy juntas, apretujadas.
“Batzuk patatia oso zerratu sartzen dabe, guk ez./ Illia zerratu daukazu.”
Irudizko zentzuetan ere entzun daiteke. Orrek gizurra zerratu esaten dau..
míetz.
1.zerráu.
1.zerráu.
(a).
du
Aditza.
Itxi. · Cerrar.
“Atiak ondo zerrau urten aurretik.”
itxi.
Esamoldeak:
tratua zerrau.
Esapidea.
2.zerrau.
(a).
Aditza.
Zerraz ebaki. · Aserrar.
3.zerráu, zerráua.
(c).
Adjektiboa.
Completo, -a, cerrado, -a.
“Ogiduna zestuakin eta albuan joate zien beste alako mantilla batekin beste lau, luto zerrauakin. Klem./ Lelengo urtian luto zerraua eruate zuan./ Erdera zerraua eitten juan./ Oso persona zerraua izan dok beti.”
Lutoaz, berbetaz eta pertsonaren izakeraz batik bat. ITXIxa ere entzun daiteke batzuetan.
.
Esamoldeak:
zerrau berba eiñ.
(c).
Esapidea.
Inork nekez ulertzeko moduan hitz egin. · Hablar cerrado.
“Estremeñuak oso zerrau eitten dabe erderaz.”
2.zerráu.
(b).
du
Aditza.
Zerraz ebaki, bai esku-zerraz bai bestelakoz. · Aserrar.
“Gure aitzak zerratzen diardue Irizarrenian.”