Bergara aldeko hiztegia
demaséko, demasekúa.
(b).
Izenlaguna.
Itzela, egundokoa. · Enorme.
“Demaseko zartaria artu neban keixatik jausitta./ Demaseko depositua eindda, baiña guk bete biar aura, e. Eli.”
Esamoldeak:
demasékuak eiñ, esan, entzun....
Esapidea.
demasak eiñ....
Sekulakoak egin, esan, entzun...
“Demasekuak esan zotsan uskerixa bateaittik.”
demoníentro, demoníentrua.
(c).
Adjektiboa.
Bihurria, demonioa, deabrua. · Travieso, -a, demonio. Se usa en tono cariñoso.
“Nun ete da gure mutiko demonientrua.”
Erabilera batzuetan demontre-ren sinonimoa da. Azen.: demónientro ere bai..
demonío, demoniúa.
(b).
Adjektiboa.
Okerra, bihurria, deabrua. · Travieso, -a. Normalmente, en tono cariñoso.
“Ume demoniuokin burutu ezindda nabill.”
iz. gisa diabru, nekez demonio..
Esamoldeak:
ze demonío!.
(b).
Interjekzioa.
Qué demonios!
“Geuk pe bajaukau bizi izateko deretxua, ze demonio! .”
demoníokerixa.
1.demoníokerixa, demoníokerixia.
(c).
Izena.
Sorginkeria. · Diablura, misterio, fatalidad.
“Eztakitt ze demoniokerixa dauken aurten tomatiak: satsa bota ta erregau arren eztie azten./ Tubo onek badauka demoniokerixan bat urik ez etortzeko.”
diabrukerixa.
2.demoníokerixa, demoníokerixia.
(c).
Izena.
Bihurrikeria. · Diablura, travesura
“Demoniokerixia besteik eztauke mutiko onek.”
diabrukerixa.
démontre, démontria.
(c).
Adjektiboa.
Okerra, demonioa (karinosoa). · Travieso, -a.
“Nun sartu ete da gure katakuma demontria./ Mantela zikinddu dozu, demontria alakua!”
Esamoldeak:
demontres!.
(c).
Interjekzioa.
Arraioa!
“Demontres! Atsalde guztia barriketa bardiñakin. Leporaiño naukazu.”
Emakumeek esaten dute bakarrik.
.
ze démontre!.
(c).
Interjekzioa.
Ze arraio.
“Bazkaixa jan nai badau berak gertau daixela, ze demontre!”
Fin samarra. Emakumeek erabilia, batik bat. Gizonezkoek gehiago ze arraixo, ze puñeta eta horrelakoak..
dénpora.
DENBORA ere entzun dakieke inoiz adinekoei..
1.dénpora, dénporia.
(a).
Izena.
Tiempo cronológico.
“Denpora askuan nago zure zaiñ.”
Esamoldeak:
dénporia artu.
(c).
du
Aditza.
Dedicar tiempo.
“Eztot neure gauzetarako denporaik artzen.”
dénporiakin.
1.dénporiakin.
(b).
Adberbioa.
Con tiempo.
“Denporiakin eskuz be ein leike jertsia, baiña nekosua da.”
2.dénporiakin.
(c).
Adberbioa.
Etorkizunean, egunen batean.
“Denporiakin etxe guztietan egongo da ordenadoría./ Denporiakin oinddio autopistia ezautukou etxe aurrian.”
dénporaz.
(b).
Adberbioa.
A tiempo.
“Denporaz artu balebe salbauko zan./ Biar denporaz etorri zaitte.”
denpora(n) baten.
Adberbioa.
Antzinako garairen baten. · En algún tiempo pasado.
“Itxuria emen denporan baten etzeuan billur makala alako murallak eitteko.”
dénporaik baréko, dénporaik barekúa.
(d).
Zortzi hilabeteko haurdunaldiaz bakarrik jaiotako umea. Don.
dénporia emon.
(b).
du
Aditza.
Matar el ocio, pasar el tiempo.
“Eztaki zetan denporia emon. ”
2.dénpora, dénporia.
(a).
Izena.
Tiempo atmosférico.
“Denpora txarra dago.”
giro.
denporáldi, denporaldíxa.
(b).
Izena.
Une luze samarra. · Un rato, un espacio de tiempo más bien largo.
“Denporaldixa daroia komunian./ Denporaldixan eztot zigarroik erre.”
denporále.
denborale.
1.denporale, denporalía.
(c).
Izena.
Ekaitza. · Temporal, mal tiempo.
“Denporale txarrak jo juan da soldau pillia il zuan izoztuta./ Au dok denporalia au! (Haizea, hotza, euria... gogor denean esana).”
DENPORALE TXARRA ia beti. Ekaitz ere ezagutzen da, baina ez da ia erabiltzen.
.
Esamoldeak:
denporale txarra ia beti.
Denporale txarra ia beti. Ekaitz ere ezagutzen da, baina da ia erabiltzen.
2.denporale, denporalía.
(d).
Denbora luzea.
“Arek [matazak] zurittu ein biar zian gero. Da denporalian ur mordua bota, da egosi. Jjp.”
dénunzia, dénunzia.
(b).
Izena.
dénuntzia.
Denuncia.
“Denunzia sartu zotsen sariekin peskan eittiaittik.”
dépaso.
(b).
Adberbioa.
Depaso.
“Eztot Aranda ezagutzen. Depaso bakarrik.”
Esamoldeak:
dépasuan.
(b).
Adberbioa.
De paso.
“Kalera bazoiaz depasuan ekarridazu ogixa./ Donostiarakuan depasuan arrapatzen dozu ta eiozu bisitta bat Debako tiai.”
dépasoko, dépasokua.
(b).
Izenlaguna.
Gente de paso.
“An zeiñ geldittuko da ba, depasoko beranianten bat ezpada./ Jente asko zebillen, depasokua geixena.”
déretxo, déretxua.
(a).
Izena.
Eskubidea. · Derecho.
“Zuk uste dozu deretxua dagola?”
eskubíde.
Esamoldeak:
deretxuak galdu.
(b).
Perder derechos.
déretxuak artu.
(b).
Adquirir derechos.
“Bidetik pasatzen lagatzen badotsau deretxuak artukoittu. ”
derrépente.
(b).
Adberbioa.
Berehala. · Enseguida.
“Esaixozu derrepente etortzeko./ Derrepente ezpanotsan dirua eruaten kotxia apurtuko zostela.”
Esamoldeak:
derrépentian.
(c).
Adberbioa.
Bat-batean. · Al instante, derrepente
“Bagenden berbetan eta derrepentian zuri-zuri jarri zan ilddakuan moduan./ —Zela il dda ba? —Derrepentian, elizakuak ekartzeko astirik pe barik”
Derrepente eta derrepentian-en arteko bereizketa ez da argia. Badirudi lehena aginduak ematerakoan eta noiztasuna azpimarratzen denean erabiltzen dela gehiago, eta bigarrena bestelakoetan eta nolatasunean..
ohar bat
derrígor.
derrior.
Derríor ahoskatzen dute gehienek; eratorriak ere bai..
1.derrigor.
(b).
Adberbioa.
derrior.
Nahi eta nahi ez. · Forzosamente, necesariamente.
“Matrikulau nai bozu zeuk etorri biozu derrigor./ Gure neskatilliak berbenara joan nai dau derrigor.”
náitta náiez, ákaso.
Esamoldeak:
derrigorrían.
(b).
Adberbioa.
Gogorrean. · A la fuerza.
“Azkenian derrigorrian eruan biar izan zeben ospittalera. ”
2.derrigor, derrigórra.
(c).
Izena.
Ezinbesteko beharra. · Necesidad inexcusable.
“Derrigorrak gauza asko eraitteittu. ”
Esamoldeak:
derrigórrak eraiñ.
(c).
Esapidea.
Premina handiak bultzatu.
“Azkenian derrigorrak eraindda etxera bueltau zan.”
derrigórrak emon.
(c).
Esapidea.
Estuasunak eman, behar handiak bultzatu.
“Edurtia, ta jateko guztia gastauta, ta derrigorrak emon zotsenian amandria zarra jan ei juen ijittuak./ Itxuria turistok, derrigorrak emon dotsenian uretara salto ein ddabe. ”
derrigórra izan.
(c).
Esapidea.
derrigorrezkúa izan.
Nahi eta nahiezkoa, behar beharrezkoa izan.
“Karneta etaratzeko derrigorra da fotografixak etaratzia./ Entzun, derrigorra ezpada ez urten etxetik.”
derrigorréko, derrigorrekúa.
(c).
Izenlaguna.
derrigorrezko.
Behartutakoa. Obligado.
“Erderaz eraiñ, baiña zela etzan kanpuan da beste gauzatan zertzen, ba derriorrekua antxe zeoze, kitto. Don. (AA BergEus)”
náitta naiézko.