Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
aroldu. (d). "Secarse, ahuecarse algunos productos, por ejemplo ajos.. Berakatzak lehenengo zildu eitten dira eta zahartutakuan aroldu." (SB Eibetno). . |
1. andra, andría. (a). izena. Emakumea. Mujer.. Lau andra ikusiittut pasiatzen.. Andria ta kanpaia "joteko" einda jazak., . (-). esaera. (Gatzaga.) (Aran Gatz)... Andria, tximinixia eta sartajiña, bat bakarrik etxian, . (-). esaera. (Aran Gatz)... Andria izen bida: kalian airosa, sukaldian/etxian kuriosa, da oian kariñosa, . (-). esaera. (Antzuola.) (Lar Antz)... |
ánka eiñ. (a). du aditza. Ihes egin. Escaparse.. Konejuak anka ein ddau konejutegittik.. Sin. íges eiñ. Ik. álde eiñ, ospa eiñ. |
debozíño, deboziñúa. (b). izena. ZERBÁITTI. Devoción.. Deboziño aundixakin errezatzen dau.. zerbáitti edo norbáitti deboziñóik ízan ez, . (c). esapidea. Ez gustatu.. Orrek lanai eztotsa bape deboziñoik./ Nazionalistia izan arren Arzallusi eztotsa bape deboziñoik. .. |
1. bete. (a). da-du aditza. Llenar(se).. Goraiño bete dot basua.. Asko jan ere bai. Majo bete giñuztan.. Ik. ase. |
1. azkar, azkárra. (c). izena. botanika Acer campestre. Astigarra. Arce.. Azkarran madala ibiltze giñuan Idurixon ganauei eulixak kentzeko. Klem. . Oso ugaria ez den zuhaitza, gehienetan zuhaixka dena. Beste zuhaitz eta sastraka batzuekin nahasi hazi ohi da. Azal arrakalatsu, ezkatatsua. Haziak binaka doaz lotuak eta hegaran egiten dute jira-biraka. Ik. astígar. |
atzé-bikotx, atzé-bikotxa. (d). izena. Ipurtalde gizenak eta bikoitzak dituen txahalaz "atze-bikotxak" dituela edo "atze-bikotxa" dela esan ohi da.. Ixkua aparta erosi jok ferixan. Atze-bikotxa.. Pertsona ipurtandiez ere bai. Sin. atze-doble.. |
Egixa, sudurran onduan begixa. (-). esaera. "Norbaitek zerbait egia dela esaten duenean, beste batek hori esanez erantzuten du, hori baita egi bakarra." (Lar Antz). |
9. egin. (a). dio aditza. Bale-baleka eta beste zenbait haur jolasetan, eliminatu, harrapatu.. Hodei, eindda zare, len ikusi zaittut eta. Oiñ pagatzia tokatze jatzu.. |
esnia jaso. (d). Subir la leche la vaca. Goikoaren aurkakoa. . Ant. eratxi. |
esateilliak entzuteillia izan bia dau. (c). esapidea. Zirika edo adarjoka aritzen direnei buruz esana, batik bat.. |
erréztu. (b). da-du aditza. Errazago bihurtu.. Lanak erreztu naixan erosi dabe tratoria.. Sin. samúrtu. |
gosezto, goseztua. (-). adjektiboa. (Eibar.) "Beti gose dagoena.. Gosezto aundi bat da zure laguna." (AAG Eibes). |
3. ia. (a). Bai. Ya.. . Besteak esandakoa baieztatzeko. . |
idulentzia-aize, idulentzia-aizia. (d). izena. (Oñati.) Araotzen uda etorri baino lehentxoago batzuetan egon ohi den haize hozkirriari esaten zaio. Iparretik jotzen du.. Idulentzia-aize onen ondoren asiko al da beinguan udia!. Sin. Askazuri-aize.. |
espígau. (b). aditza. Espiga, ziria, sartu. Espigar.. Sin. zirixa sartu.. Ik. espiga, ziri. |
fándanga, fándangia. (c). adjektiboa. Ik. famosa. Zentzu berdintsua dute. Beharbada, famosa baino zentzu sexual gutxiago eta parrandera gehiago du.. Dibertitzeko lotsaik etzeukan neskiai fandangia zala esate jakon. . Ik. famósa. |
gesaltza, gesaltzaie. (-). izena. (Aramaio.) "Elur erdi-urtu eta zapaldua dagoen lekua.. Gesaltzaie: edurre urtu danien, ure eta edurre, plisti-plasta." (Orm Aram).. Sin. gesal. Ik. batz. |
2. erreparúa ipiñi. (-). esapidea. Arreta jarri.. Erreparu geitxuao jarri bia da maixa ipintzerakuan. . Ik. erreparúa emon. |
ernári. (c). adberbioa. ERNÁI. Animalia bat umea egiteko. Preñada. Dícese de los animales.. Ernari daukau biae gaztia./ Eztakitt biorra ernari eztagon. Lelenguan eztok jakitten; gero bai: ernai dago ero antzu dago. Don.. Sin. umia eitteko (pertsona eta animaliak), ume esperuan egon (pertsonak) txala eitteko (behiak).. Ik. ántzu, geldíttuta, bueltau. |
aukerán. (-). 1. aukerán, . (c). adberbioa. Nire gustuz. Para mi gusto, puesto a elegir.. Kotxe au aukeran txikitxua da gure familixiandako./ Aukeran, zarata geixegi etaratzen dabe EGANak. .. 2. aukerán, . (b). adberbioa. Aukeratzeko moduan.. Postrerako sagarra ero tartia zeuan aukeran. .. |
azbéte. (d). zenbatzailea. Hazbete. Atzaparraren lodiera, luzera unitate gisa erabili izan dena.. Azbete inguruko zulua dauka tubuak. . Ik. oinbéte, árrabete. |
1. arbi, arbíxa. (a). izena. botanika Brassica napus. Nabo.. Neguko ganadu-jan betikoa. Erremolatxa buruak luzexkak diren bezala, arbiarenak borobilkoteak. Arbigarak —"grelos"— oso estimatuak dira Galizian "lacon"arekin batera jateko. Lore hori polita ateratzen du udaberri aldera eta txoriak oso gogoko dute arbi hazia. Sin. nabo (Eib.). Ik. arbitxíki, frantzes-árbi. arbi-atala trabau, . (c). esapidea. (lagunartekoa.) Sermoilaria edo bertsolaria, batik bat, aurrera egin ezinik gelditu. . Arbi-atala trabau jakok.. Ganaduei arbi zatiak eztarrian pasa ezinda sarri geratu ohi zaizkie. Trantze txarra da... |
2. aixkíre, aixkiría. (b). adberbioa. AIXKIDE. Adiskide, lagun. Amigado, como amigo.. Umiak ointxe alkarrekin asarre ta ointxe aixkire./ Onezkero gure ama ezton egongo aixkire./ Berrogeta amabost urtian alkarrekin bizi izen giñan, berrogeta amabost urte, batian aixkire ta bestian asarre, baiña i (hika hitz egin) sekula bez. Ben.. Ant. asarre. aixkire ez ibilli, . (c). esapidea. Haserre antzean ibili.. Osintxukuak, ainbeste plaentxiar geixo ikustiaz ez ebizen aiskide. (SM Ezten)... |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.