Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| intxaur amerikano. (-). Ik. amérika íntxaur. |
| 2. íntxaur, íntxaurra. (b). izena. OKOZPEKO INTXAUR. Gizonezkoek lepa zintzurrean duten koxkorra. Nuez de la garganta.. Zuen mutikuai intxaurra azi jako.. Don.k gangarda edo zintzur deitzen dio eta ezezaguna zaio intxaur zentzu honetan. . |
| Urriñeko intxaurrak amalau, bertara joan eta lau. (c). esaera. URRIÑEKO INTXAURRAK BETIAK, JOANDAKUAN UTSAK. (LAR ANTZ). Esaera da urrineko intxaurrak beti etxekoak baino gehiago ematen duela. Aldaera asko ditu esaera honek.. |
| inpórtantzia, inpórtantzia. (a). izena. Importancia.. Orrek eztauka inportantziaik. . |
| intenzíño, intenziñúa. (a). izena. Intención.. Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua, . (c). esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera.. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? . Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion: .. |
| intéres, interésa. (a). izena. Interés. . |
| interíor, interiórra. (c). izena. Tiradun barruko kamiseta. Camiseta interior de tiras, sin mangas.. Nik uda ta negu, beti interiorra. . interiór utsían, . (c). adberbioa. Interiorra jantzita bakarrik.. Izotz galantakin be interior utsian ibiltzen dok.. Ik. elástiko, barrúko elástiko.. |
| interiór utsían. (c). adberbioa. Interiorra jantzita bakarrik.. Izotz galantakin be interior utsian ibiltzen dok.. Ik. elástiko, barrúko elástiko. |
| intiarru. (-). INTIERRU. Ik. entierru.. Ik. entiérru -o. |
| intxa, intxia. (d). "Eztabaida, demanda, bakerik eza.. Auzuan intxia dago zar eta gaztien artian/ Orduen be intxie eukienak eta inbirixie eta gauza danak urten eitten auien." (Orm Aram). . |
| íntxarri, íntxarrixa. (b). izena. TXÍNTXARRI. Cencerro.. Txakurrai intxarrixa ipiñi dotsa.. Ik. dúnba, árran. |
| íntxaur. (-). INTXOR. 1. íntxaur, íntxaurra. (a). izena. botanika Juglans regia. Nogal, nuez.. Zuhaitzari berari Intxaur-arbola ere bai. Zenbait intxaur klase: Mari intxaurra, amerika intxaurra (materialetarako), intxaur beltza (oso estimatua eskupeta kajatarako), intxaur korrientia.. . Urriñeko intxaurrak amalau, bertara joan eta lau, . (c). esaera. URRIÑEKO INTXAURRAK BETIAK, JOANDAKUAN UTSAK. (LAR ANTZ). Esaera da urrineko intxaurrak beti etxekoak baino gehiago ematen duela. Aldaera asko ditu esaera honek.... 2. íntxaur, íntxaurra. (b). izena. OKOZPEKO INTXAUR. Gizonezkoek lepa zintzurrean duten koxkorra. Nuez de la garganta.. Zuen mutikuai intxaurra azi jako.. Don.k gangarda edo zintzur deitzen dio eta ezezaguna zaio intxaur zentzu honetan. .. |
| inúzente. (-). IÑUZENTE. 1. inúzente, inúzentia. (b). adjektiboa. IÑUZENTE. Bobo, -a, idiota.. Tontoarro inuzente bat da, besteik ez./ Auraxe dok personia iñuzentia. .. 2. inúzente, inúzentia. (d). adjektiboa. Atzeratua. (ez du zentzu iraingarririk). Retrasado mental; también, subnormal, mongólico.. Alabaik gaztena inuzentia dauka./ Leno mongolikuai tta inuzentiak esate jakuen./ Gure inguruko baserri-etxe baten seme inuzentetxo bat euken. Nausituaz bere senera etorriko zalakotzat euazen bere gurasuak. (SM Ezten).. Gaur mokolo-k ez du zentzu hau, baina baliteke noizbait izana izatea.. Ik. mokólo, -a.. |
| jornalían. (c). adberbioa. Egunean hainbesteko bat irabaziz. Al jornal.. Akordatzen aiz zela ibili giñan fabrikan jornalian?. |
| ikaztoi, ikáztoixa. (d). izena. Txondorra.. Gure etxian ein zeben, Ola-n, ikaztoixa. Aniz.. Etim.: ikatz+hobi, ziurrenik.. Ik. txendor. |
| iketan. (-). Ik. íka. |
| ikaztei-zulo, ikaztei-zulua. (d). izena. IKEZTEI-ZULO, IKAZTE(G)I. Txondorra egiten deneko gunea.. Pillak einda ikaztei-zuluan, bertan albotan pillak; gertu-gertu geo bertati. Cand.. Sin. txendor-zúlo. |
| íltza. (a). GILTZA, ULTZA, -E, UNTZA (ARAM.). 1. iltza, iltzía. (a). izena. ULTZE. Clavo.. Ik. puntápais, éntenga.. 2. iltza, . (c). izena. Idi probetako distantzia unitatea.. Sin. ultze... |
| ikisi. (-). Ik. ikási. |
| ikubill. (-). Ik. ekúbill. |
| ikúrriñ, ikúrriña. (a). izena. Euskal Herriko bandera.. Len be ikurriña esaten jakuan Euskal Herriko zerai. Banderia dana, eta Euskal Herrikua esan bia giñuanian ikurriña. Don.. Azen.: ikurríña ere bai. . |
| ikusgárri, ikusgarríxa. (b). adjektiboa. Ikustea merezi duena. Digno de verse.. Ikusgarrixa da Galizia aldia. . |
| eziñ ikusi. (-). 1. ezin ikusi, . (c). du aditza. Zerbait edo norbait begi txarrez ikusi. Aborrecer algo o alguien.. Eztakitt zegatik baiña maixuak ezin ddau gure mutikua ikusi.. Ik. gorrótau, gorrotúa izan. . Au dok au, bista ona ta alkar eziñ ikusi, . (c). esaera. Esaera ironikoa. ... 2. ezin ikusi, . (c). aditza. Ezin jasan, ezin eraman. No poder aguantar (cuando no se especifica más, por envidia o celos, normalmente).. Anai gaztiak diruak ein zittuan da nausixak ezin ori ikusi./ Beste edozer gauza, baiña semiak belarrittakua eruatia, auraxe ezin juan ikusi./ Askok bestien ona ezin izaten dau ikusi. .. |
| 1. ezin ikusi. (c). du aditza. Zerbait edo norbait begi txarrez ikusi. Aborrecer algo o alguien.. Eztakitt zegatik baiña maixuak ezin ddau gure mutikua ikusi.. Ik. gorrótau, gorrotúa izan. Au dok au, bista ona ta alkar eziñ ikusi, . (c). esaera. Esaera ironikoa. .. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.