Honako hauek dituzu bisitariek erantsitako berba berriak, onespen zerrendan daudenak.
| potólo, -a, potolúa, -ía. (a). adjektiboa. Gordo, -a, regordete, -a.. Potolo-potolua dago txarrixa./ Andra potola majua dago.. "Liburu sendua" esan ohi da eta ez "liburu potolua".. Ik. potzólo, -a, sendo. |
| roska, róskia. (a). izena. Rosca.. Sin. ari. roskan egon, . (-). esapidea. Estar en rosca.. Sin. aríxan égon.. |
| txarraorik ez euki. (-). esapidea. 1. txarraorik ez euki, . (-). Okerrago ez egon. . Fernandok eztauka txarraorik. (Lar Antz). .. 2. txarraorik ez euki, . (-). esapidea. Itxura txarrik izan ez.. Aspaldian ikusteke nenguan, da eztauka txarraorik. (Lar Antz). .. |
| 2. tíro, tírua. (b). izena. Tximiniako kebidea zabaldu eta itxi egiten duen burdina. El tiro de la chimenea.. Ainbeste ke botatzeko, itxitta daukazu ala tirua?.. Tximinia batek tiro ona edo txarra daukala esan ohi da, segun eta nola tiratzen duen.. tirua artu, . (-). esapidea. Txondorrak edo tximiniak indarra hartu ondo tiratzen duelako.. Gero nola demaseko tirua artzen daben orrek... Mateo... |
| 1. zeiñ. (a). izenordaina. Nor. Quién.. Zeiñ etorri da?. Sin. nor. zein baiño zeiñ, . (c). esapidea. Cada cual más.. Bi neskakin zebillen, zein baiño zeiñ polittaua./ Zein baiño zeiñ astuauak die bi anaiak. . ZEI.. |
| zetaráko. (a). adberbioa. Zertarako. Para qué.. Zetarako da traste au?. Askotan ZETAKO esan ohi da ZETARAKOren ordez.Zetako dozu pote au? . |
| zur-zintzel, zur-zintzela. (d). izena. Egurra fin landu aurretik arbasteko, hau da, handiena kentzeko erabiltzen den erreminta. Formón.. . Sin. formóe, trintxa. |
| légatz. (-). 1. legatz, legátza. (a). izena. Merluza... 2. legatz, legatza. (c). izena. (eufemismoa.) Mozkorra. Borrachera.. Kriston legatza arrapau giñuan Ondarruako jaixetan. . Ik. atxur.. |
| mendí-buelta, mendí-bueltia. (b). izena. Mendi-ibilaldia.. Bakaziñotan goizero eitten giñuan mendi-bueltia./ Ale, joan zaitte mendi-buelta bat eittera, ondo etorriko jatzu ta.. komentario 1 Sin. mendi-ibílli. |
| malamente. (-). adberbioa. MALAMENTIAN. "Egoera txarrean, gaizki.. Berriz ezkondu zanian lelengo umiak malamente laga zittuan." (Lar Antz). |
| klau. (-). onomatopeia. "Errez eta azkar egiten dan edozer.. Ixuraiño etorri kamiñoz eta Ixutik klau! segiduan." (SB Eibetno). . |
| pipixak jota egon. (-). esapidea. "Jota egon, behea jota egon, ez egon sasoirik onenean.. Au gure moduan pipixak jota dao. (Lar Antz).. Sin. ónenak emonda egon. |
| porréjenplo. (c). esapidea. Esate baterako, adibidez.. Ze esangotsut pa nik. Porrejenplo emendik eta Elgetara juatia letz./ Ulixa etxetan, porrejenplo Izarrekuak, Bitxurtun baeguan ilddakua, Bitxurtun difuntua dagola ero difuntia dagola. Aniz.. Adinekoek gehiago.. Sin. ésate bateráko. |
| afiel, afiela. (-). izena. (Leintz.) Alfiler.. Sin. órratz. |
| 2. áinbesteko, áinbestekua. (b). izenlaguna. Hain handia, hain aparta. Tan grande, tan extraordinario.. Mozkorrak galantak arrapau izan jittuat baiña ainbestekoik ez./ Banajakixan kalamidadia zana, baiña ainbestekua.../ Sekula etxuat ikusi ainbesteko jente mordoik.. Kideko hauek gutxiago erabiltzen dira: onenbesteko, orrenbesteko.. Ik. áinbeste, onénbeste, orrénbeste. |
| ázur. (-). 1. azur, azúrra. (a). izena. Hueso.. . azurretaraiño egon, . (c). esapidea. Kokoteraino egon... . azurretaraiñoko billurra sartu, . (c). esapidea. Izutu... . ázurrak berdínddu, . (c). esapidea. (lagunartekoa.) Nahikoa jan, bete. Llenarse, saciarse.. Zer, orraittio azurrak berdindduko jatazen onezkero./ Ointxe majo garek, azurrak edarki berdindduta.. Jandakoan behiei urdail-zuloa bete, berdindu, egiten zaielako esan ohi da. AZURRAK BETE ere entzun daiteke. .. . azurra eta azala izan, . (c). esapidea. AZURRA ETA AZALA GELDITTU. Oso argala egon.. Gaur ikusi dot Maria eta auraxe da azurra eta azala./ Azurra eta azala geldittu nitzan operau niñuenian. ... 2. azur, azúrra. (a). izena. Espina de pescado.. Eziozu sardiña azurrik txakurrai emon. .. 3. azur, azúrra. (c). izena. Enborrak erdi-erdian duen ardatza. Normalean kolore ilunagoa dauka eta samurrago egiten du zart.. Da ontara artzen bozu bere azalen direziñuan, orduan azurra be bape pitzatu barikan labratzen da. Juantxo.. Ik. giarra, -e, biotz.. |
| batez be. (a). juntagailua. Sobre todo.. Perretxikuak gustatze jat, batez be onduak.. Sin. géixenbat. |
| 2. barren. (b). juntagailua. (Eibar.) "Elemento adverbial, confirmativo de un supuesto verbal". (Etxba Eib). Ze pasatzen dok, barren, plaentziarrak Eibarren. Eibarko esaera./ Eztok barren txixarik eitxen. (SM Zirik).. Bergaran ez da esaten, baina askok ezagutu bai, eta goikoa bezalako esaldiak entzun daitezke erdi adar-soinuan.. |
| arotz-aizkora, arotz-aizkoria. (-). "Hacha de carpintero.. |
| asmáutako, asmáutakua. (c). izena. Inoiz, baten batek gezurrak esan dituela diogunean, norbaitek, erdi brometan erantzun ohi du: gizurrak ez, asmautakuak. Inventado. Dícese humorísticamente como eufemismo de mentira.. . Ik. gizurretáko, bénetako. |
| burubeltz buztanluze, burubeltz buztanluzia. (-). Aegithalos caudatus. Mito. (Saras Hegaz). Txori txikia. . |
| idúri. (-). IRURI, IRÚI. 1. iduri, iduríxa. (d). izena. IRURI, IRUI. Ikatz xehea, ikatz-hondar bezala gelditzen dena. Cisco.. Urbixara bidian ikusten da lengo txondor lekuetan idurixa.. Gure amaren baserria Idurixo da, Goi-auzoan. .. 2. iduri, iduríxa. estepan. (d). izena. IRURI, IRUI. Gaztaina mota bat.. Ik. gaztáiña.. |
| idolika. (-). Ik. irólika. |
| 2. iduri, iduríxa. estepan. (d). izena. IRURI, IRUI. Gaztaina mota bat.. Ik. gaztáiña. |
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:41·tan
gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo
nere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.
BatenBat·k erantsia Al, 05/18/2009 - 02:51·tan
In reply to gustatuko nahi nuke,olaixokoas izketako, zera, neure aita aurtzo by BatenBat
Permalinknere aitaren bizitza, zerbait, jakin nahi det.