Skip to main content

árran

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:36 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
arrána
Esanahia
Ardi-ezkila, intxarria baino handiagoa eta dunba baino txikiagoa. · Cencerro de oveja.
Jakingarriak
Enrike artzainak dio lehen intxarri bakarrik erabili ohi zela, baina arran esaten ikasi dutela. Baita arranbittarte eta arrantxiki ere. Geuk pe oiñ bixetara esaten dotseu. Len intxarrixak esaten gontsana oiñ e arranak, arranbittartiak pe esaten dotseu e orrei erdikuoi, arranbittartiak, arrantxikixak...
Esamoldeak
  • arrana euki. Esapidea. Oñati. Ahots indartsua eta desatsegina izan. Orrek dauka arrana!
  • arranak jotia. Esapidea. Leintz. Antzinako ohitura: ezkonberriak ohera erretiratzen zirenean, «lagunek» etxe aurrean ematen zuten kontzertua, arranak, lapikoak eta abar astinduz.
Ikustekoak
  • dúnba
    dúnba, dúnbia. (b). Izena. Intxarri handia. · Cencerro grande. Gabaz entzuten da zaldixen dunba-otsa./ Dunbia aundixa da, dunbia ba puxkat tripia, ta muturra estua eukitzen dabena. Luis.”
  • íntxarri
    íntxarri, íntxarrixa. (b). Izena. txíntxarri. Cencerro. Txakurrai intxarrixa ipiñi dotsa.
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

árran
árran, arrána. (c). Izena. Ardi-ezkila, intxarria baino handiagoa eta dunba baino txikiagoa. · Cencerro de oveja. Ardixen arran-otsa entzuten da. Enrike” Enrike artzainak dio lehen intxarri bakarrik erabili ohi zela, baina arran esaten ikasi dutela. Baita arranbittarte eta arrantxiki ere. Geuk pe oiñ bixetara esaten dotseu. Len intxarrixak esaten gontsana oiñ e arranak, arranbittartiak pe esaten dotseu e orrei erdikuoi, arranbittartiak, arrantxikixak.... ohar bat Esamoldeak: arrana euki. Esapidea. Oñati. Ahots indartsua eta desatsegina izan. Orrek dauka arrana! arranak jotia. Esapidea. Leintz. Antzinako ohitura: ezkonberriak ohera erretiratzen zirenean, «lagunek» etxe aurrean ematen zuten kontzertua, arranak, lapikoak eta abar astinduz.

Multimedia

Bisitarien oharrak