aditza
- 2. galdatu. (-). aditza. (Eibar.) "Fundir. Metalak urtu." (SB Eibetno). .
- 1. galdiau. (-). aditza. Galdatu. Burdina edo altzairuzko piezak elkarri itsatsi sutan goritu ondoren. Caldear.. Kaldeau, bi pieza berotu, ta ipini, tta da! da! jo ta pegau. Eus./ Pletiñak batu, erdixan takue sartu, suteixan galdiau, pegau. Bix./Kaldiau esate xakok pegau eiñ biozunian, bi pieza bata bestian pegau, soldiaittia mouan. Bixak pegaitteko saldia etara biadau, bestela ezta pegaitten.Jen./ Galdau esaten da juntau, pegau. Inaz..
- 2. galdostu. (-). aditza. (Antzuola.) GARBOSTU, GARDOSTU. "Pertsona bat berotu.. Eun guztian kanpuan lanian ibilli ta beeko suan aurrian garbostu bat artu giñuan." (Lar Antz). .
- 1. galdostu. (-). aditza. GARBOSTU, GARDOSTU. Ur irakinetan eduki zerbait, zeharo irakin gabe; hegaztia, adibidez, errazago lumatzeko.. Garbostu da ziero irikitteke, irikiñ baiño len. Aragixak usaiña dauka, ta lelengo garbostu bat emungo jau. . Sin. erregaldóstu. garbostu baten premiñia izan, . (-). esapidea. GALDOSTU BATEN PREMIÑIA IZAN. Irakinaldi baten premia izan.. Sin. irakiñaldi bat falta..
- 1. galdu. (-). aditza. Perder(se). Testuinguru zabalean erabilia. Hona hemen adibide batzuk:. Kotxeko giltzak galdu jat./ Orren amak gerra denporan galdu zeban burua (zoratu)./ Aurten ixa baba guztiak (alperrik) galdu die (hondatu)./ Gazte asko eranak eta erretiro txarrak galtzen dau (hondatu)./ Lapurreta asko einddakua zan itxuria, ta bein kontau jao konfiantzara anaiai; orduan galdu ei zan (bere burua saldu, salatu)./ Bedar txarra nekez galtzen da (desagertu, ezabatu)./ Errekaldeko andra gaztiak umia galdu ei dau (abortoa izan)./ Itxuria juiziuan abogau txarra tokau ero, ta alkar galdu zeben. (hondamendira eraman)./ Udan errez galtzen da esnia (mudatu). Ezizu orren kuidaorik izan, ori ezta galduko eta (ongi moldatu). . Ik. zurbilddu, mudau. galdu eraiñ, . (c). dio aditza. Galdu eragin, debekatu. Impedir, prohibir.. Oittura ori galdu eraitten ezpadotsazue, gaixki biozue./ Orretxekin ezkontzia galdu erain nai dotsa, kosta aala kosta.. Ezezko esaldietan batzuetan "kendu" zentzua du. Beintzet Benidorren iñon kontura pasau zeban illebetia eztotsa iñok galdu eraingo. ..
- galdu eraiñ. (c). dio aditza. Galdu eragin, debekatu. Impedir, prohibir.. Oittura ori galdu eraitten ezpadotsazue, gaixki biozue./ Orretxekin ezkontzia galdu erain nai dotsa, kosta aala kosta.. Ezezko esaldietan batzuetan "kendu" zentzua du. Beintzet Benidorren iñon kontura pasau zeban illebetia eztotsa iñok galdu eraingo. .
- galtzairútu. (d). aditza. Altzairatu. Errementaritzan, burdinazko tresna bati altzairua erantsi, erresistentzia gehiago eduki dezan. Acerar.. Geo galtzairutu ta bai itte zittuan aizkorak, galtzairua ipini, baiña azkoraik ez. Eus./ Atxurra galtzairuttu itte zan, bai, gastau itte zien ba, ta puntan azerua biar, a ifini, da arekin atxurra atzera berrixa. Inaz. .
- ganájatekuak eiñ. (b). aditza. Ganajatekoak kanpoan prestatu eta etxeratu..
- 1. garandu, karandu (Lein.). (-). du aditza. Aletu. Desgranar alubias, guisantes, etc.. Polittoi, lagunduidazu babak garantzen. . Gutxi erabilia Bergara aldean. Sinonimoen artean aletu da zabalduena. Urkuldu eta irakurri ere esate dira..
- 2. garandu. (-). da aditza. (eufemismoa.) (Leintz.) KARANDU (LEIN.). Mozkortu.. Atzo majo karandute etxeratu gintzen. . KARANDUTE. (Lein.). Mozkortuta..
- 3. garbittu. (c). da-du aditza. Aclarar(se) un asunto.. Gure artian daukagun gorabera ori garbittu bia juau. .
- 1. garbittu. (a). du aditza. Limpiar, lavar..
- garixa jo. (c). aditza. Trillar.. Garixa jo, txanketian bazan barruan, estalpen baten, seguramente. Trilluakin baldin bazan, gari-joteko lekua, larraña esate jakon. Ori e etxe gertuan nunbaitten lautaratxo bat, lauuna bat, euzkixa joteko lekuan, al bazan beintzat. .
- garráztu. (b). da aditza. Agriarse.. Bazkaixa garraztu jat eta botaka ein ddot./ Alkarren arteko relaziñuak garraztuta dare aspaldixan. .
- 2. gastáu. (c). da aditza. KASTAU. Bukatu, galdu, desagertu.. Pistolia jarri zanian gastau zien sorgin-kontuak./ Aspaldi gastau zien auzotako erromeixak./ Egundoko burrukak eitte zittuen. Basarrittik etorri, tta eran trankill puxkat eitte eben, eta burrukan txikitzen. Baiña gero ori dana gastau zan. Mertz./ Famelixia gaixua ero, famelixia kastau samartu ein zala uste dot an. JJp..