Skip to main content

aditza

  • 2. famau. (c). du aditza. Fama eman norbaiti edo zerbaiti.   Ensalzar.. Enaiz sekula izan Fiteron baiña asko famatzen dabe./ Abade berrixoi famau biarra bazeukan beintzet. . famauta egon, . (c). Famatu egina egon.. Ori Berga guztian famauta zeuan medikuorrekin zebilelako. Orduan orrek bakizu zelako pekatuak zien... (Lar Antz). Fama txarra, goiko» esaldi honetan.. Ik. famósa..
  • fedía emon. (d). dio aditza. Sinesgarritasuna eman.   Dar crédito o confianza.. Arek esaten dabenai etxotsat fede aundirik emoten./ Fede puxkat emon bia jakue gaurko gaztiei. .
  • fijáu. (a). da aditza. Fijarse.. Etza bape fijatzen. .
  • 1. finddu. (b). da-du aditza. Volverse fino o trabajador, mejorar la calidad.. Ezkondu zanetik asko finddu da./ Aspaldixan jana asko finddu da taberna onetan.. Ik. bastótu.
  • 2. finddu. (b). du aditza. Leundu.   Alisar.. Ertzak finddu eixozu pieza orri. . Leundu gehiago testuinguru honetan..
  • fíua jo. (b). du aditza. FIO EGIN. Silbar.. Kalian ziar fiua joten pozik zoian mutilla./ Fio eixozu aittai bazkaltzera etorri deiñ.. Sin. txístua jo.
  • fíxantzia eiñ. (c). aditza. Hacerse responsable en una compra-venta de terceros.. Ik. fixáu.
  • 2. fixáu. (c). da aditza. Hacerse responsable en una compra-venta de terceros.. Aren fixantzia eitten da ba, onek erosi dau, zuri beixa, baiña zuk au eztozu ezautzen, ni ezautzen nazu. Zuk esaten dozu: “Bai, bai, emoixok, neu fixatzen nok”. “Responsable” esaten moduan. Don.. Ik. fíxantzia eiñ.
  • 1. fixáu. (b). da aditza. Fidatu.   Fiarse, confiarse.. Ez ari fixau orrekin, txorimalo samarra dok eta./ Koiñatuakin fixatzen zan bakarrik.. Ik. fíxo izan. gutxi fixau, . (-). . 1. gutxi fixau, . (c). esapidea. Larri ibili.. Gutxi fixau atsalderako trumoia entzuten... 2. gutxi fixau, . (c). Ez fiatu.. Gutxi fixau jente orrekin.... fíxatzekua (ez) izan, . (-). (No) ser de fiar.. Ezixozu diruik laga, ezta fixatzekua ta./ Fixatzekua balitz esango notsake...
  • fíxo izan. (c). da aditza. Fio izan, fiatu.   Fiarse.. Autodeterminaziñua ainddu dabe, baiña enaiz bape fixo./ Nausixa ezta fixo ofizinista barrixakin.. Ezezkoetan, batez ere. Fixau eta fixo izan sinonimotzat har daitezke, baina lehena testuinguru guztietan erabiltzen da eta bigarrena berriz ez. .
  • flakátu. (a). da aditza. Argaldu.   Adelgazar.. Jente guztia flakatu naixan dabill.. Ik. argáldu.
  • flojíau. (c). da aditza. Ahuldu materiale bat.. Gaztaiña zarrei-tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem. .
  • formáldu. (a). da aditza. Zintzotu.   Volverse formal.. Zuen mutikua ziero formalduta dago.. Sin. zintzótu.
  • 1. freskátu, freskatúa. (a). da-du aditza. Refrescar.. Azkenengo amabost egunetan asko freskatu dau egualdixa./ Bentanara etara dot eta oiñezkero freskatuko zan. . Eguraldia freskatu dau, bestela freskatu da..
  • frotáu. (b). du aditza. Frotar, tratándose de ropa, principalmente.. Frotau geixao zerian bada, ta ostera eskuan baldin bada zikiña kentzeko “igurtzik ori gogor”. Erropan bada ba frotau. Don.. Ik. igurtzi.
  • fu eiñ. (a). aditza. (haur hizkera.) Putz egin.   Soplar.. Ein fu, zopia berua dago ta. .
  • fumau. (a). aditza. Fumar.. Sin. erre.
  • fundídu. (a). aditza. FUNDIRU (LEIN.). Mea edo metala urtu.   Fundir.. Labe altuak soplantiak-eta zauken su eitteko, eta tolba batian gora ixotze zan minerala ta an funditze zan; aura etaratze zan gero olako kanal batian, ta formak emote jakuen. Don.. Sin. urtu.
  • gáitz eiñ. (b). dio aditza. GÁTX EIÑ . Kalte egin.. Orri eranak gaitz eitten dotsa./ Eneban ori esan zuri gaitz eitte arren.. Sin. kálte eiñ.
  • gaixótu. (a). da-du aditza. Enfermar.. Aspaldixan enaiz gaixotu. .
  • gaixúak il. (c). aditza. Morir por enfermedad.. Andik etorrittako mutill asko iltze i zan gaixuak, soldau asko gaixuak. Arek esate i ban: “Il asko eitte jaue alde batera, eta bestera gaixuak iltze jaue”. Hil. .
  • gaizkittu. (b). aditza. (Leintz., Oñati.) "Ponerse mal de salud." (Izag Oñ).. Sorbaldako tendoiek pe esfuerzuaz gaizkittute eta ondo osatu barik dauko. (AA ArrasEus, 223. o.). .
  • 2. gaiztótu. (b). da-du aditza. Gaizto bihurtu.. Zuen mutikua asko gaiztotu da aspaldixan. .
  • 1. gaiztótu. (b). da aditza. Zauri batek okerrera jo.   Enconarse una herida.. Iltzia sartu jakon, gaiztotu ta gorrixak ikusi zittuan.. Ik. zittaldu.
  • gálbaetu. (c). du aditza. Galbahean pasatu.   Cribar.. Artuak aletuta dare, baiña galbaetu barik./ Errotara orduko dana galbaetu biar garixa. Aniz.. Sin. galbaia(n) pasau.