izena
- arrástillo, arrástillua. (c). izena. Arrastelua. Burdinazko eskuare txikia. Rastrillo.. Perrejilla, azenaixak eta olakuak eraitteko arrastilluakin leuntzen da lur gaiña..
- 2. árrasto, árrastua. (c). izena. Karta-jokoan "triunfoa". En el juego de cartas el "triunfo".. Bastua dok arrastua.. Triunfoarekin hasten bada, arrasto! esanez bota ohi da karta. Jokoan zehar triunfoa esan ohi da gehiago. .
- 1. árrasto, árrastua. (b). izena. Aztarna, lorratza. Huella, vestigio, traza.. Txakurra erbi arrastuai segika dabill./ Diruak artuta ies ein zeban, da eztago arrezkero aren arrastoik.. Ik. lórratz, ankámarka, aztárren. árrastotik urten, . (c). esapidea. Bide zuzenetik irten. .. arrastuan ibili, . (c). esapidea. Zuzen ibili. .. árrastuan sartu, . (-). . 2. arrastuan sartu, . (c). esapidea. Bide zuzenean sartu.. Gure mutil gazte au kostako jaku arrastuan sartzia, gaizki oittuta dago ta. .. 1. arrastuan sartu, . (c). Ildoan sartu goldea edo beste edozein laborantza tresna. ... arrastua artu, . (c). da-du aditza. Aztarna edo lorratza bilatu.. Erbi-arrastua artu eta iru orduan segika jardun giñuan. ..
- arratára, arrataría. (b). izena. ARRATADA. Desgarrón en la ropa, siete.. Alanbrian katiau ta arrataria ein jat ipurdixan.. Sin. arrakalada. Ik. tarrát!.
- arratóe, -oi, arratóia. (a). izena. Rata.. Lehen aldaera adinekoek, bigarrena gazteek. Eratorrietan ere gauza bera gertatzen da. Erreparatu azentuan. .
- arrátoi-txákur, arrátoi-txakúrra. (c). izena. ARRATOE-TXAKÚRRA. Atezain ona den txakur txiki samarra. Perro ratonero, raza de bastante pequeño tamaño, buen guardián.. Pitxirrio izeneko arratoi txakurra euki giñuan..
- arrátxur, arratxúrra. (d). izena. Lurra ondiatzeko erabiltzen den aitzur luze eta estua.. Ik. ondío-atxur.
- 3. árrautza, árrautzia. (b). izena. Bulto borobila.. Kotxian erruberiak egundoko arrautzia dauka./ Kriston arrautziak urten jostak bekokixan. .
- 1. árrautza, árrautzia. (a). izena. Huevo.. Estalkiari kaskal edo arrautza-kaskal. . árrautzia eiñ, . (a). Errun. Poner un huevo.. Gaur oilluak eztabe arrautzaik eiñ. ..
- 2. árrautza, árrautzia. (b). izena. Barrabila. Testículo.. Baloiakin kriston arrautzetakua emon jostek.. Ik. pótro, koskábillo, barrábill.
- arráutza-egósi, arráutza-egosíxa. (a). izena. Huevo duro..
- arráutza-górringo, arráutza-górringua. (a). izena. Yema de huevo.. Azen.: árrautza-... ere bai.. Sin. górringo.
- arráutza-irákiñ, arráutza-irákiña. (c). izena. Ur berotan apurtxo bat bakarrik edukitako arrautza. Huevo pasado por agua.. Dozenerdi arrautza-irakiñ ein zittuan zurrut.. Azen.: árrautza-... ere bai. .
- arráutza-lóka, arráutza-lokía. (c). izena. Txitarik atera ez duen arrautza. Huevo que a pesar de ser encubado no ha producido polluelo.. Alemanak ona etorri zienian ba frentia ikusten, etzin lurrian da katalejuekin. Gu neska-mutiko mordua auzokuak, eta billatzen juau apixia arrautza-lokena. Oillolokan bat egon, da antxe usteldutako arrautza zerak. Klem. (AA BergEus 339. o.).. komentario 1
- arráutzaústel, arráutzaustéla. (b). izena. Huevo podrido.. arráutzaustel usáiñ, arráutza-ustel usáiña. (c). Uratsaren usaina. Dícese del olor de las aguas sulfurosas.. Au dok arrautzaustel usaiña; alako itturrin bat egongok emen nunbaitten.. Ik. uráts..
- 1. arráutzetako, arráutzetakua. (c). izena. Barrabiletako kolpea.. Kriston arrautzetakua emon jostan baloiakin.. Sin. pótrotako.
- arráza-txákur, arráza-txakúrra. (c). izena. Ik. kasta-txákur.
- arrazóe, -i, arrazóia. (a). izena. ERREZÓE (OS.). Razón.. Eztakitt bixotatik zeiñek daukan arrazoia./ Nik eztot ezautzen... Gauza batzutan ondo plantatze i zan errezoietan-da, baiña faillaua. Hil. . errezoietan plantau, . (d). esapidea. Arrazoitzeko gauza izan.. Ik. errezoi-ko adibidea. Ik. arrazóe, -i..