izena
- arrakalada, arrakaladia. (-). izena. (Antzuola.) "Arropako edo oihaleko urratua.. Arrakaladia iñ ddau alkondaran".. Sin. arratára.
- arráma-ázur, arráma-ázurra. (d). izena. Hueso trasversal de la cadera de vacuno.. Arrama-azurra esate jakok goiko trabesekuai, ta an juten dok aren puntan ori bola ori sartuta, arrama-azurrian ijeria; ijeria dok berakua, atzeko anketan. Aurrian “besapalia” esaten jakok. Don. . Ik. mókor, ijera.
- arrámarra, arrámarria. (d). izena. (eufemismoa.) ZARRAMARRA. Haserretutakoan egiten den eztabaida. Discusión.. Guk geuk ezkiñuan sekula “i” usau bez (hiketan egin andra-gizonen artean). Guk pe itten giñuzen arramarrak, berrogeta amabost urtian alkarrekin bizi izen giñan, berrogeta amabost urte, batian aixkire ta bestian asarre, baiña “"i"” sekula bez. Ben. .
- árran, arrána. (c). izena. Ardi-ezkila, intxarria baino handiagoa eta dunba baino txikiagoa. Cencerro de oveja.. Ardixen arran-otsa entzuten da. Enrike. Enrike artzainak dio lehen intxarri bakarrik erabili ohi zela, baina arran esaten ikasi dutela. Baita arranbittarte eta arrantxiki ere. Geuk pe oiñ bixetara esaten dotseu. Len intxarrixak esaten gontsana oiñ e arranak, arranbittartiak pe esaten dotseu e orrei erdikuoi, arranbittartiak, arrantxikixak.... Ik. dúnba, íntxarri. arrana euki, . (-). esapidea. (Oñati.) Ahots indartsua eta desatsegina izan.. Orrek dauka arrana!.. arranak jotia, . (-). esapidea. (Leintz.) Antzinako ohitura: ezkonberriak ohera erretiratzen zirenean, «lagunek» etxe aurrean ematen zuten kontzertua, arranak, lapikoak eta abar astinduz.. Ik. zenzerráda..
- arrandei, arrandeixa. (c). izena. ARRAINDI (EIB.). Arraindegia. Pescadería.. Gure denporan zan bat arraindi-kalia. Urte asko arraindixa amendik aldatu zana. (Etxba Eib). .
- arrantxéro, arrantxerúa. (c). izena. Arrantxoa prestatzen duena. Basoan lanean jarduterakoan, soldaduskan, etab. Ranchero, el que cocina el rancho.. Ikazgiñan genbitzenian nere anaiak eitte juan arrantxero..
- árrantxo, -u, árrantxua. (c). izena. Basoan gizon-taldea lanean aritzean, soldaduxkan, eta halako lekuetan prestatzen den otordua. Rancho.. Soldaduxkan gutxittan joaten giñuztan arrantxua jatera..
- arrántza. (b). du izena. Astoaren orroa. Baita, negar zaratatsuak. Rebuzno. También los llantos fuertes.. Zuen astuan arrantzak guretik entzuten die.. ARRÁNTZA EI.
- 2. arrápataka, arrápatakia. (b). izena. ARRÁPAZTAKA. Prisa, apresuramiento.. Bakaziño bezperan aura zan prixia, arrapatakia ta zarraparria..
- 3. arrara, arrarie. (-). izena. (Aramaio.) Gizonezkoen isurtzea. Corrida, eyaculación. .
- 1. arraska, arraskia. (d). izena. (Oñati.) "Abrevadero, lavadero, fregadera, etc., de piedra." (Izag Oñ). .
- arraspára, arrasparía. (b). izena. Rasponazo, rasguño.. Miñ aundirik eztot artu, belaunian arraspara batzuk bakarrik..
- 1. arrastara, arrastaría. (d). izena. Traktorearekin labrantzan egiten den luze bakoitza, sega-kolpe bakoitza, eta horrelakoak. Se dice de cada largo en la labranza, de cada golpe de guadaña, etc.. Traktoriakin arrastaratxo bat egin biot azenaixia sartzeko./ Arrastara bakoitzian metro erdi jun dok (segaz). Don./ Zuk ate bat armatzen ziñuanian, arrastaran batzuk, nunbaitten ikutun batzuk emon biar izeten zan. Martin. .
- 2. arrástau, arrastáua. (d). izena. Astindua.. Masajistiak egundoko arrastaua emon dost./ Arrastau ederra emon jat ortuai atxurrakin. .