izena
- arréba, arrebía. (a). izena. Hermana de hermano. .
- arrebaérdi, arrebaerdíxa. (c). izena. Guraso bat desberdina duen arreba. Hermanastra (de hermano).. Esan bi hitzetan ere bai: arréba erdíxa. .
- arrébato, arrébatua. (d). izena. ARRÉBATU. Zakarraldia, beroaldia. Arrebato.. Lelengo arrebatuan eskuan zeukan bringiakin jo juan buruan. Klem./ Eurixa grazia ederrian ein dau, beste arrebatu aren aldian beste gauza bat da au. .
- arrebatzako, arrebatzakua. (d). izena. Arreba ordekoa.. Arrebatzakua eban baiña bere odolekua beste gura eban. (Etxba Eib) .
- arréglu, arreglúa. (b). izena. Konponketa. Arreglo.. Eruan dot autua, ta esan doste arreglu txarra daukala./ Arreglu batera ailegau biakou, bestela. Ik. konpónketa.
- 1. arresi, arresíxa. (d). izena. ARRÁTZI. Errekako arrantzale tranposoek harriz egin ohi duten hesia arrainak errazago harrapatzeko. Seto de piedras que ciertos pescadores tramposos hacen en el rio para pescar más fácilmente.. Arratzixa ba, ibaixa alde bittatik, eta ipiñi arrixak alkarren gaiñian, erdira ura jun dailla, da erdi artan e esparbela-ero erreminttak egote zien peskarakuak. Aura ipiñi tta an arrapatzeko arraiñak; barbua asko egoten zan-da, aingirak pe bai-tta. Aniz. .
- 2. arri, arríxa. (b). izena. Pedrisco.. Arrixak ortu guztia apurtu dau.. Sin. arriabar (Eib.).. Sin. arríabar. arrixa eiñ, . (b). Harri zaparrada egin.. Joan dan zapatuan Elgetan arrixa eiñ i zeban. ..
- 1. arri, arríxa. (a). izena. Piedra.. Ik. arri-kóskor. Arríxak eztauka begirik, . (c). esaera. Hau esan ohi da norbaitek norbaiti harria jaurtitzen dionean, harriak elkarri botatzeak duen arriskuaz ohartarazteko... arri tta orma ibili, . (c). esapidea. Gogor, osasuntsu ibili.. Aspaldixan arri tta orma najabik. ..
- 3. arri, arríxa. (c). izena. Zorrozteko, ehoteko edo beste eginkizun batzuetarako erabiltzen diren harriei arri, besterik gabe, esaten zaie askotan, eta ulertzen da testuinguruan. Jakina, hauek badute gehienetan bere izen berezia. Llámase genéricamente a muchos objetos de piedra que normalmente además tienen su nombre específico.. Kutxilluak arrixan pasau biako die./ Arrixa gastau jako txiskeruai.. Ik. zorróztarri, txiskero-arri, arraitz, ségarri, erpíllarri. errótarri, errótarrixa. (b). izena. Muela de molino. ..
- 4. arri, arríxa. (d). izena. Lehengo etxetan egon ohi den harrizko fregadera. Fregadera de piedra de las cocinas antiguas.. Goiz guztia ontzi garbitzen jardun dot arrixan.. Gaur egun fregadera. . arrikua eiñ, . (d). Ontziak garbitu.. Gaur ia galdua. Ontzixak garbittu esan ohi da. ..
- árri béro, árri berúa. (d). izena. Ohea berotzeko erabiltzen zen errekarri berotua.. Arri berua be bai, errekarri biribill orrek. Arri berua obe barrura eruaten zan trapu baten batuta. Don. .
- arri-kóskor, arri-koskórra. (a). izena. ARRI-KÓXKOR. Piedrecilla.. Arri-koskor bat sartu jat zapatan. . arri-koskorran pare lo eiñ, . (b). esapidea. Lo sakon egin.. Telefonuak jo dabenian arri-koskorran pare nenguan lo.. Esapide hauetan arri-koskor zein arri entzun daiteke. .. arri-koskorra baiño gogorrago ibili, . (c). esapidea. Oso osasuntsu ibili.. Zuen aittajuna arri-koskorra baiño gogorrago dabill aspaldixan. ..
- arrí-maillu, arrí-maillua. (c). izena. Harria zatitzeko porra, arginak eta erabiltzen dutena. Porra de despedazar piedra. .
- arri-txaplata, arri-txaplatía. (d). izena. Harri pusketa txiki eta zapala.. “Busti ala siku”, ori arrixa zanian —dirua etzan egoten betik— eta orduan arrixa, bota txistua ta botatzen zan gora, arri-txaplata bat: “busti ala siku?” Don. .
- 3. arríabar, arríabarra. (d). izena. (Eibar.) "Adversidad, ruina.. Arriabarra galanta badatorkigu zuk eiñ dozunagaz..
- 1. arriabar, arriabárra. (d). izena. Harrabotsa, zarata handia. Estrépito, escándalo.. Azelakotxe arriabarra erabilli daben igeltseruak etxeko paretak botatzen. Klem. .
- arribizi, arribizixa. (d). izena. Roca viva.. Arbela onena. Zela arbela geo, ba, orma moruan geatzen da bueltan, da arri-bizixa bada tiroka in biar izaten da ta; baiña eitten gaiztua. Cand. .
- arríjasotze, arríjasotzia. (b). izena. Levantamiento de piedra.. Gaur arrijasotzia dago Basalgon.. Sin. kargá-jásotze.
- 1. arrikalari, arrikalaríxa. (c). izena. Harrika egin zalea. Aficionado a tirar piedras.. Bittor arrikalari demasa zuan; etxuan kikaraik sano lagatzen. .
- 2. arrikalari, arrikalaríxa. (c). izena. Pelotan "atxikia" egiten duena.. Arrietak eta Atano XII.ak arrikalari famia zeuken. .