Skip to main content

Adjektiboak

  • geldígor, geldígorra. (c). adjektiboa. GELDIGÓRRI. Geldi egon ezin den pertsona, haurra, batik bat.   Inquieto, -a, el que no para quieto.. Txikittan ondo geldigorra eta negartixa itzan.. GELDIG. Ik. prestuez, mobidu.
  • géldo, geldúa. (b). adjektiboa. Odol gutxikoa.   Dícese de las personas o animales de poca energía.. Eztaukak odolik ala zer, gelduorrek, alakuorrek!.
  • 1. geza, gezía. (c). adjektiboa. GÁZA. Dícese de las manzanas dulces.. Esnabolia, gezia izan arren, oso estimaua da gordiñetan jateko. . Ik. míkatz, gazi-géza, garratz.
  • gibélaundi, gibélaundixa. (b). adjektiboa. Fresco, -a, cachazudo, -a, cojonazos.. Gibelaundi samarra ezpalitz ardurak ittoko leukie.. Ik. gantz, potróaundi.
  • gilbéra, gilbería. (d). adjektiboa. Kilibera, kili-kili asko duena.   Cosquilloso, -a.. Txikittan gilberia demasa ziñan zu.. Sin. kilikilitsu.
  • ginbeletero, ginbeleterua. (d). adjektiboa. (Oñati.) Jolastia eta adar-jotzailea.. Agustiñekin korridak egitten zittuain, ginbeletero utsa zan-eta. .
  • gízajo, gízajua. (b). adjektiboa. GÍXAJO. Pobre hombre, cuitado.. Gizajo orrek eztaki ez leitzen ez eskribitzen./ Langillia da, baiña gizajo samarra.. Gizakumeei buruz bakarrik. Emakumeei koittau. .
  • 1. gizen, gizéna. (a). adjektiboa. Grueso, -a, gordo, -a, tratándose de personas o animales.. Anton oso gizena dago.. Potolo (adkor.) ere bai. Gauzei buruz Bergaran sendo, batik bat, eta gutxi batzuek lodi. .
  • gizóngiñ, gizongíña. (d). adjektiboa. GIZONGILLE, GIZAGIÑ (OÑ.). Osasunerako ona, bizimodurako egokia.   Recomendable para la salud o para una existencia agradable.. Laskurain alkate nonbrau zebenian gurera etorri zuan, senide eitten giñuztan da, eta gure amai esan jotsan, pozik: . Izagirrek gizagiñ dakar zentzu beraz: "gizagiña: lo que contribuye al desarrollo del hombre." (Izag Oñ).. .
  • gizurtéro, -a, gizurterúa, -ía. (a). adjektiboa. (adierazkorra.) GIZURTI. Mentiroso, -a.. Gizurtero, atzo zer esan zostazun?. gizurtero patatero, ogi txiki, panadero, . (a). Ume-esaera.. Gizurtero, patatero, ogi txiki, panadero.. Ik. gizúrti..
  • 1. glorioso, gloriosúa, -ía. (c). adjektiboa. Berezko bizipoza dutenengatik esan ohi da.   Glorioso, -a, feliz.. Beti umore onez da brometarako goguakin, auraxe da persona gloriosua. .
  • 1. gobérnante, gobérnantia. (c). adjektiboa. Agintzea gustatzen zaiona. Zentzu despektiboa du.   Marimandón, -a, gobernanta.. Gobernante famia jaukak. Uste juat etxian danak aidian ibiltzen dittuala. . Emakumeez, batik bat. .
  • gogaikárri, gogaikarríxa. (b). adjektiboa. Gogait eragiten duena.   Molesto, -a, fastidioso, -a.. Euli gogaikarri onekin ezin dou burutu./ Gogaikarri bat eindda zare aspaldixan. . Ant. gogaikárri.
  • 1. gogor, gogórra. (a). adjektiboa. Duro, -a, fuerte.. Ogixa gogorra dago.. gogorrían, . (c). adberbioa. A malas, a la fuerza.. Onian ezpada gogorrian ein biako dau./ Orrekin eztozue ezer konsegiduko gogorrian.. Sin. txarrían. Ant. onían.. gogórra izan, . (-). . 2. gogorra izan, . (c). esapidea. Jasaten zaila izan.. Bat ez, beste guztiak euskaldunak, eta erderaz ein biar. Gogorra da gero au./ Gogorra dok beti igual ibilli biarra. .. 1. gogorra izan, . (c). esapidea. Menudo es, eres, etab.. Zu be gogorra za orraittio, zeure urtia ta esan bez. Errieta doinuan esan ohi da. ... gogor eitteko ez egon, . (c). esapidea. Ziur ez egon.. Enago gogor eitteko, baiña uste dot biarko geratu giñala. .. gogórra eiñ, . (c). esapidea. Ederra egin.. Zuk pe gogorra ein ddozu: bazkai guztia jan./ Gogorra ein juek orrek; ezkondu bia zien astian asarretu. .. gógor eiñ, . (c). esapidea. Tratar con dureza, sin miramientos, a alguien.. Gogor eiñ gure alabiai, nagi utsa da ta. .. gógor artu, . (c). esapidea. Norbait estu hartu; egia ateratzeko, askotan.. Maixuak gogor artu zittuan umiak eta agertu zan kristal apurtzaillia./ Aittorrek gogor artu ei zeban semioi akzidentia euki zebanian. ..
  • 2. gogor, gogórra. (b). adjektiboa. Rígido, -a.. Oso gerri gogorrekua naiz./ Guraso gogorregixak dauzka. .
  • gólfo, gólfua. (a). adjektiboa. Parranderoa, alperra.   Golfo. .
  • golóso, golosúa. (a). adjektiboa. Gozozalea.. Sin. gozozále.
  • gonazále, gonazalía. (c). adjektiboa. Andrazalea.   Mujeriego.. Abadia izan arren gonazalia zuan demasa.. Ik. góna.
  • 1. gor, górra. (b). adjektiboa. Sordo, -a.. Jaiokeratik gorra da. .
  • goraguráko, goragurakúa. (d). adjektiboa. Persona con afán de notoriedad o poder.. Familixa guztia die goragurakuak. .
  • 2. gorde, gordía. (c). adjektiboa. Babestua. Lekuaz bakarrik." (Lugar) protegido, resguardado, abrigado.. San Marzial oso paraje gordia da./ Oso leku gordian dago Degurixa. .
  • 1. gordiñ, gordíña. (b). adjektiboa. Crudo, -a.. Sagar gordiñak baiño erriak naixao dittu./ Bota lapikuai olixo gordiñ puxkat. . Ant. egosi, erre.
  • 2. gordíñ, gordíña. (b). adjektiboa. Heldu gabea.   Inmaduro, -a.. Oinddio madarixak gordiñak dare, baiña laster elduko die. . Sin. berde. Ant. eldu.
  • 3. gordiñ, gordíña. (c). adjektiboa. Sasoi onekoa.   De buena salud, robusto, -a.. Urtetan aurrera joan arren, gizon gordiña dago.. Pertsonez, ia bakarrik, eta goikoaren antzeko testuinguruetan.. Sin. garratz.