- 1. jakintsu, jakintsúa. (b). adjektiboa. Jakinduria askokoa. Sabio, -a.. Gizon jakintsua zan Barandiaran. .
- 2. jakintsu, jakintsúa. (b). adjektiboa. Sarri erabiltzen da "sasijakintsu", "harro" esanahian, ironiaz.. Ezautukozu Nikasio. Bai, beti berriketia darixola dabillen jakintsu bat. .
- jakítun, jakitúna. (d). adjektiboa. Asko dakiena, jakintsua. Eskola asko dakiena, jaso dugun adibide bakarrean.. Zuen moduko jakitunak ez ga gu; ez giñalako joan. Geu be joan bagiña nok daki noraiño aillegauko giñan. Fran.. Gutxi erabilia. .
- 5. jantzi, jantzíxa. (c). adjektiboa. Jantzi batek ondo abrigatzen duenean edo itxurara dotorea denean "jantzixa" dela esan ohi da. Se dice de la ropa que "viste"; porque abriga o porque es bonita a la vista, generalmente.. Txandarra izan arren oso jantzixa da./ Kamisetia, polittena be, ezta izaten alkondaria bezin jantzixa. .
- 6. jantzi, jantzíxa. (c). adjektiboa. Dakiena, kultura duena. Instruido, -a, culto, -a.. Basarrittarra izan arren gizon jantzixa da. .
- 2. jaráiñ, jaráiña. (d). adjektiboa. Eginbeharrak erraz uzten dituena, gauzak bere lekuan lagatzen ez dituena. Dejado, -a.. Mutiko listua da baiña jaraiña./ Gauzak plast! erozein lekutan lagatzeittu; zela izan leike personia ain jaraiña. . Gutxi erabilia. Lagia ere esaten da zentzu berdintsuaz..
- jardúntsu, jarduntsúa. (c). adjektiboa. Berriketosoa. Hablador, -a.. Orren aitta be jarduntsu bat zuan. . Sin. berbátsu, barriketalári.
- 8. jaso, jasúa. (c). adjektiboa. Itxura onekoa. De buen porte.. Pantxika oinddio andra jasua dago.. Adinekoez ia bakarrik. Ezezkoetan, batik bat: . jaso-jasua ez egon, . (c). esapidea. JAXO-JAXUA EZ EGON. Narrastua, itxura txarrekoa egon.. Obrak eitten jiarduek eta etxaukek etxe inguru jaso-jasua. ..
- játor, jatórra. (b). adjektiboa. Pertsona ona eta baliozkoa. Majo, -a.. Migel oso persona jatorra da.. Adinekoei ez zaie asko entzuten. .
- 3. jausi, jausíxa. (c). adjektiboa. Decaído, -a.. Bisitatzen izan naiz da oso jausixa topau dot./ Oso jausíxa dago separau zanetik. .
- jentétsu, jentetsúa. (c). adjektiboa. Jende askokoa. Multitudinario.. Oso entierru jentetsua izan da. .
- 2. jesúitta, jesúittia. (c). adjektiboa. Hizketan habila. Zentzu despektibo samarra du: hizketan habila, bainazuria edo faltsu samarra.. Aspaldittik ezautzen juau. Jesuitta majua dok aura. .
- 2. justu, justúa. (d). adjektiboa. Justo, -a, recto, -a.. Gure aitta justua zan, da geuk pe al zan onduen eitten gontsan, baiña periodikua aaztu Osintxun-da juten bagiñan... Hil. .
- 3. kakálardo, kakálardua. (c). adjektiboa. Petrala. Pelma, latoso, -a.. Aspertuta nago ume kakalardo onekin. .
- 3. kakalarri, kakalarríxa. (c). adjektiboa. Erraz beldurtzen dena. Miedoso, -a.. Enitzakek manifestaziñora joango ire moduko kakalarri batekin. .
- kakánarro, kakánarrua. (c). adjektiboa. Txikia, nanoa; pertsonez, ia bakarrik. "Persona físicamente ruin." (Etxba Eib).. Bigotedun kakanarro batek ein jostan interrogatorixua. .