Bergara aldeko hiztegia
pitxarkára, pitxarkaría.
(b).
Pitxarra bete isurkin. · Jarro lleno de líquido.
“Pitxarkara ura danga-danga eran zeban.”
pítxi, pitxía, -xa.
(b).
Izena.
haur hizkera
Bitxia. Gauza polita. · Cosa bonita.
“Ikusi zelako pitxia ekarri dotsuten Donostiatik./ Nun gordetzen dittuzu pitxixak?”
Esamoldeak:
pitxi-pitxi.
(b).
Izena.
pitxi-pítxixak.
Gauza txiki samar eta politak: erregalu-gaiak, etab.
Erdaraz ere "tiene la casa llena de pitxi-pitxis" eta horrelakoak entzuten dira.
.
pitxí lora, pitxí loria.
(c).
Izena.
botanika.
bellis perennis, bellis sylvestris.
Margarita menor.
Zelaiko margarita txikia. Informante batek lora txiki deitzen dio. Txintxin bedar ere entzun dugu..
ohar bat
pitxin, pitxiña.
haur hizkera
pitxi.
Txikia, maittia, politttori.
“Ai, nere pitxiña./ Zela dabil gure pitxintxo.”
pitxirri, pitxirrixa.
Adjektiboa.
Eibar.
Zekena, zikoitza.
“Kanpuan eskuzabala, etxian oso pitxirrixa. (AAG Eibes).”
pitxitxi.
1.pitxitxi.
Adjektiboa.
"Cariño, tesoro. · Umieri esaten jakuen berba maitagarrixa: laztana, maittia, polittori."
pitxin.
2.Pitxitxi.
(d).
Izen propioa.
Katu izena. · Nombre de gato.
“Xapi ortik Pitxitxi!”
pitzákor, pitzákorra.
(c).
Adjektiboa.
bitzakor.
Samur pitzatzen dena.
“Baiña erdiko ori pitzakorraua da. Konparaziñuan, au da tronkua eta au biotza, eta au erdiko au pitzakorraua. Sebas.”
Gerezi-egurra da, adibidez, pitzakorra..
zartákor.
pitzatu.
(b).
Aditza.
bitzatu, brintzatu.
Brintzatu. · Rajar
“. Eskulturan da eitteko bier da, zerik, ixerdi-zuloik txikinena, zerrauena dauzkana, bestela pitzatu eztein. Juantxo.”
brintzatu.
Esamoldeak:
pitzatuta egon.
Esapidea.
"Zoratuta egon.
“Ori pitzatuta jaok. Zela esan leikek olakoik!" (Lar Antz).”
pitzeki, pitzekixa.
(d).
Izena.
Bringa. · Astilla grande.
“Zutiko aren kontra orduntxe itte zien pitzeki batzuk, olako, ze esangotxut, berroei bat zentimetro ingurukuek ero metro erdi inguruko eurrak, egur zuzenak. Mateo.”
brínga.
píxu.
1.pixu, pixúa.
(a).
Izena.
Peso.
Esamoldeak:
pixura saldu.
(b).
pixura erosi.
Zerbait bere pisuaren arabera saldu edo erosi.
“Txalak len etzien pixura saltzen.”
pixú líbrian.
(c).
Adberbioa.
Herri kiroletan -sokatira, idi-dema eta horrelakoetan-, jokalariaren pisua kontuan izan gabe, libre delarik edozein pisu izatea.
“Pixu librian Arientzan irixak dittuk nausi./ Sokatiran Uberarrak nai dozuenian jokatukotsueu pixu-librian.”
2.pixu, pixúa.
(a).
Izena.
Pisatzeko tresna.
pizpíriñ, pizpiríña.
(c).
Adjektiboa.
pizpírita, -ia.
Neskatilatxoei esan ohi zaie kariñoz, "señorita" zentzuan.
“Badator gure pizpiriña./ Gurian izan da gaur zuen pizpiritia.”
- proba
- págo
- paketeríxa
- pándero, -u
- papeláda
- pareta bédar
- parrokiáno, -a
- pasai
- Paskúa Maietzeko
- patata-koko
- páuso
- pélla
- peora
- perráu
- péste
- piezakuan
- pikukára
- piña
- piñubúru
- pipárrauts
- pitxarkára
- pláia
- plaza-gízon
- polizía-txakur
- porrokátu
- póstura
- potro bédar
- póztu
- prénsa
- priméro sáltoka
- prófeta
- pujáu
- púntale
- púrrut
- putzézko pélota