Bergara aldeko hiztegia
lákar, lakárra.
(c).
Adjektiboa.
Aspero, -a.
“Basarriko bidia oso lakarra dago./ Azal lakarra dauka piñuak.”
Latza baino latzagoa dela lakarra esan daiteke.
.
ohar bat
lakártu.
(c).
da
du
Aditza.
Lakar bihurtu. · Volverse áspero.
“Esku gaiñak lakartuta eukitzen giñuzen negu osuan.”
lákatz.
1.lakatz, lakátza.
(c).
Izena.
Botatako zuhaitz baten adarra.
LAKATZAK KENDU: botatako zuhaitza soildu. Jausi dan piñuai lakatzak kentzen dabill Julien. LÁKATZAK ERRE: kendutako adarrak erre, basoa garbitzeko edo. Lakatzak erretzen genbitzela guardia etorri jakuan. Bi testuinguru hauetan, gehienbat. Baita: lakatz baten estropuzau ta errekatxora jausi nitzuan. Zutik dagoen arbolak "adarrak" ditu; kenduta gero, sutarakoak, luzeak eta meheak badira, batik bat, "abarrak" dira. "Lakatz" bien erdibidean dago..
2.lakatz, lakátza.
(c).
Izena.
Txertagai diren adartxoa, mentua.
ohar bat
3.lakatz, lakátza.
(c).
Izena.
Kimu berria. · Brote.
“Orrek udaberrixan lakatz edarrak botakoittu. Lakatzak bota edo etara, batik bat.”
púja.
4.lakatz, lakátza.
(c).
Izena.
Tomate landareari sortzen zaizkion alperriko kimuak. · Brotes superfluos, chupones de la planta del tomate.
“Tomatiai lakatzak kendu biarrian gare.”
5.lakatz, lakátza.
(d).
Izena.
eufemismoa
Mozkorra. · Borrachera.
“Azelakotxe lakatza arrapau zeban.”
Gutxi erabilia..
láko, lakúa.
(c).
Posposizioa.
Bezalakoa.
“Zuk lako bi jaten dau Eustakiok./ Guk lako iru irabazten dau./ Gu lakuai eztotse kasoik pe itten.”
Gutxi erabilia Bergaran, gehiago inguruko herrietan. NOR edo NORK lako. LAK.
lámaiko, lámaikua.
(d).
Izena.
lámai.
Lau marabedikoa. · Cuarto, antigua moneda de cuatro maravedíes.
“Lengo zarrak aittatze jittuen lamaikua ta semeikua ta. Apenas balixo aundikuak zien. lamai bat pe eztau balio. etxakixat nik. Klem./ Lenao, entzun bai, baiña neuk ezautu eztot eiñ lamaikua. Don.”
Lamaiko, xemeiko, lauziko (lauzuriko) inoiz entzuten dira zaharren ahotan, ia baliorik ez duen gauzaren zentzuan: Eztau lamaikoik (edo xemeikoik edo lauzikoik) balio. .
lamára, lamaría.
(c).
Izena.
lanbára.
Bat batean hartzen den usain deigarria edo txarra. · Tufo.
“Atia zabaldu orduko etorri jatan lamaria./ Zure kuartua pintau barri da eta egundoko lanbaria dago.”
lámiña, lámiñia.
(d).
Izena.
Mitologiako pertsonaia. · Lamia.
Bergaran hitza ezaguna zaie adinekoei, baina, guk galdetutakoek behintzat, ez omen dute lamina ipuinik entzun. Leintz aldekoek bai, ostera. Sorginenak, ostera, bai.
.
lan, lána.
(a).
Izena.
Trabajo.
biar.
Esamoldeak:
lanian urkatu.
(c).
Esapidea.
Lanean leher egin.
“Ori ezta lanian urkatuko ez, orrek neurrixa artuko jao.”
lanbarri izan.
(d).
Esapidea.
Lanean aspertu eta erraz aldatzen denaz zera esan ohi da:.
“Ori beti da lanbarri. ”
lának ízan.
(c).
Esapidea.
Nahikoa lan edo arazo izan.
“Sua piztu zan geure aurrian sasixan, da lanak izan giñuzen emendatzen. ”
lának émon.
(c).
Esapidea.
Arazoak sortu.
“Oinddio Unidad Alavesa-k lanak emongoittu.”
Baita zentzu positiboan ere: Oinddio Indurain gaztia da, baiña urte batzuk barru lanak emongoittu.
.
lána(k) artu.
Esapidea.
Lan edo eginkizun zailen batean sartu.
“Zer, bizikletiakin zoiaz bakaziñotara? Jesus, orrek die lanak artzeittuzuna./ Politikia? Ezizu olako lanik artu.”
lan(a) eráiñ.
dio
Aditza.
Hacer trabajar.
“Andereñuak lan asko eraitten dotse.”
lan(a) eiñ.
du
Aditza.
Trabajar.
“Zer, gaur lan asko ein dozu? ”
éskuak bete lan.
(c).
Esapidea.
Lan asko.
“Eskuak bete lanekin dabill.”
lána, lánia.
(b).
Izena.
Landu gabeko artilea.
“Antxiñako denporan dirua eitten zaban laniak. Orduan ardixan aberatsena lania. Enr.”
Esamoldeak:
lánagiñan.
(c).
Adberbioa.
Artilezko haria egiten.
“Maria lanagiñan da ni iruten, gu bixok izen giñen Villerrelen.”
lania jo.
(a).
Aditza.
Artilea astindu makilaz edo idaurrez.
“Garbittu, uretan euki, ta alambrian sikatzen dia. Denpora onakiñ laster; onekin, baazpadakuakiñ, ez; ta gero jo idaurrakin. Pedro.”
lana sénper eiñ.
(c).
Esapidea.
Lan asko, neurrigabe, egin.
“Gu lana senper einddakuak ga gaztetan./ Lana senper ein biakozu aurten titulua etara nai bozu. ”
lanbarríxa eiñ.
(d).
du
Aditza.
Lubarria landu. Roturar una tierra por primera vez.
“Luarrixa eitten jardun da, ba luarrixa labrau. Lanbarrixa esate jako leku berrixan luarrixa eiñ danian. Lanbarrixa ein dda. Don.”
lúarrixa eiñ.
lanberatu.
Aditza.
Egindako elurra gorpuztu, apur bat trinkotu. (Otxandio).
“Edurre batu eitten da, edurre puxkat lanberatuten asten danien, lanberatu. Edurre eiñ barritten ezileike bolaik eiñ. Gab.”
lánbro.
1.lanbro, lanbrúa.
(a).
Izena.
Llovizna, sirimiri.
“Lanbrua diardu goizian goizetik.”
2.lanbro, lanbrúa.
"Eguraldi argi, eguzkitsu eta ona egin arren, ikuspegi zikin eta lausua daguanian. Islia garbi ikusten lagatzen ez daben egualdixa." (SB Eibetno).
lanbro-kísi, lanbro-kisíxa.
(c).
Izena.
Sirimiri fina.
“Gauza aundirik ez, baiña lanbro-kisixa. Busteko naikua.”
lanbro-zíriñ.
lanbrótu.
1.lanbrotu.
(c).
du
Aditza.
Lanbro giroa sartu. · Empezar a lloviznar.
“Atzo bazkalostian lanbrotu juan, da gaurrarte.”
2.lanbrotu.
(c).
du
Aditza.
Hitz egiterakoan, txistuaz ingurua, eta batik bat ingurukoak, blaitu. · Rociar de saliva a contertulios y demás al hablar.
“Patxikin egon nitzuan da milla istorixa kontau jostan; aren esan biarra, azkenerako ziero lanbrotuta laga nindduan./ Zizipozua daukan bat, baztarra guztiak lanbrotuta lagatzeittuana.”