Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

léra
léra, léria. (b). Izena. Gurpilik gabeko gurdia. · Narria. Len leran karrio-lan asko eitte zan basarrixan. Amak dio LERA TXIKIxa erabiltzen zela lurretan. Orduan lurretak izate zittuan ba, sobarrenera, goldiakin beti kargatzen zuan sobarrena, eta gero lera txikixakin ero leku batzutan banastatxoka, bixkarrian, guenera jasotzia. Klem. .
lera-bantzu, lera-bantzúa(k). Izena. Leraren alboetako egurrak.
lera-búrdi, lera-burdíxa. (d). Izena. Gurdia, atzean lera lotuta duela. Garoa basotik edo gari-azauak sorotik ekartzeko erabiltzen zen sistema, bidaia hobeto aprobetxatzearren. · Sistema de acarreo consistente en atar la narria detrás del carro. Burdixa eta atzekaldian leria, aldapetan goitti bera narrasian etortze zana. Lera-burdixa; sarrittan garuakin da ekartze zien lera-burdixak. Lera-burdixa ekarri zala, esate zuan, ero garua lera-burdixakin. Klem.” LERA-BURDIXA EKARRI edo LERA ETA BURDI EKARRI. Udazkenian garotara urrin juten giñan da, beti kamiñora jexten giñan lera ta burdi. Esagapekua burdixan da leran esaga gaiñekua; artu mendixan da, etorri tta, gero bera etorrittakuan esaga gaiñian lerakaria kargau, etxera. Don. Honelakoetan, aldapan gurdia frenatzea zen leraren eginkizun nagusia.. Esamoldeak: léra ta búrdi. (c). Esapidea. Mozkortuta eta ese handiak eginez. · Tambaleándose por la borrachera. Atzo afaixa euki juan da lera ta burdi jetuan etxeko bidian./ Mozkortutakuan lera ta burdi ibiltzen dok kalia betian.
lera-silla, lera-sillia. (d). Izena. lera-partika. Leraren erdiko egurra. Aura partikia da. Ez sillia esate otsen, lera-silla. Angel”
lera-zapata, lera-zapatia. (d). Izena. Lera-bantzuek azpian duten egurra edo burdina, zeinen gainean egiten duen tarras. Orrek lera-zapatak. Don.”
lérden. 1.lerden, lerdéna. (d). Adjektiboa. Zuzena izanik, luzetasun edo mehetasun egokia edo dotorea duena." (Hauta-lanerako Euskal Hiztegia. I. Sarasola). · -Lerdena, fuertia danian ero, nik uste dot, sasoikua ero. Gure amak txikitan entzuten zuen. Berak ez du erabili izan eta aspaldian entzun ere ez. Zerden, ostera, freskoago du.. 2.lerden, lerdena. Adjektiboa. "Txepela. Normalean emakumearengatik esaten da." (Lar Antz).
letaiñía. 1.letaiñía. (c). Izena. Letanía · Letanía. San Martzialera, goizian letaiñia egoten zan seitterdittan, da bastante jente joaten zan. Eta letaiñiakin igo, an mezia entzun da gero txokolatia. Sot. (AA BergEus, 334. o.).” Famatua da San Martzial egunez Santamaiñatik igotzen dena.. 2.letaiñía. (d). Izena. letaiñia . Birao sorta. · Sarta de maldiciones. Beixak ankia zapaldu ero, ta arek jabillan letaiñia./ Bai, enterau danian letaiñia edarra esan dau. LETAI.
léte gaztáiña, léte gaztaiñía. (d). Izena. Gaztaina mota bat.
letoi, letoia. Izena. Eibar. Latón. content_copy burdiñori.
létra, létria. (a). Izena. Letra.
letxáda, letxadía. (c). Izena. Letxara. Karez eta urez egiten den nahastea, etxe-paretak zuritzeko eta erabiltzen dena. · Lechada. Iru baldekara letxada biako die etxeaurria zuritzeko. content_copy kare-letxáda.
1.letxe, létxia. (b). Genioa, bizitasuna. Arek jaukak letxia! Danak aidian ibiltzen jittuk. LETXE TXAR, letxe txarra. Mala leche..
2.letxe.
létxuga, létxugia. (a). Izena. botanika. lactuca sativa. Lechuga.
letxuga-kanpae, letxuga-kanpaia. Izena. Antzuola. "Santikutz egunetik (maiatzak 3) Santikutz egunera (irailaren 14) eguerdian jotzen zen kanpaia. Gero urrongo udatzenian, setienbrian amalautik urrongo maietzeko Santikutzak arte, maiatzan irurarte, iru iruko: daun, daun, daun... Eguardixan ori, e! Da udaberrikuai esate jakon letxuga-kanpaia. Orduan etzan letxugia noiznai jaten.
letz.
léun, léuna. légun. L. feedback léun, léun. 2.léun, léuna. (c). Adjektiboa. De trato suave y dulce. Andereño aura leun askua da umiekin.
léundu. (b). da du Aditza. legúndu. Alisar(se), suavizar(se). Artuizu ezti puxkat eztarri ori leuntzeko./ Limiakin leundu neban eskulekua. Azen.: leúndu ere bai.. feedback láztu.
leungárri, leungarríxa. (d). Izena. Leuntzeko balio duena. · Suavizador, suavizante.