adberbioa
- erdíbana. (a). adberbioa. A medias.. Jangou sagar au erdibana?/ Anai bixak erdibana artu dabe tabernia. . erdíbana eiñ, . (a). du aditza. Distribuir a medias.. Diruak erdibana eiñ da bakoitza bere etxera.. Sin. erdibanátu..
- erdípréziuan. (b). adberbioa. A mitad de precio.. Patata onek erdipreziuan erosittut, ofertan zeren da./ Eneukek kotxe ori erosiko erdipreziuan be. .
- erdíra. (c). adberbioa. Irabaziak erdibana. Hau gertatzen da batez ere bat lurjabea denean eta besteak egiten duenean lan.. Basuan eitten da oin be. Basuan piñui sartziak eta gauzak erdira ipintzeittuk oin be. Zerak, Esperantzak, bajittuk erdira ipinittakuak. Don.. Horrela hartutako sailari ERDIRÁKO, erdirakúa, deitu ohi zaio. .
- érdizka. (b). adberbioa. Nola edo hala, osatu gabe. A medias, sin completar.. Gauzak beti erdizka esateittu; sekula eztau esplikaziño formalik emuten./ Beti lan guztiak erdizka lagatzeittu. .
- ernári. (c). adberbioa. ERNÁI. Animalia bat umea egiteko. Preñada. Dícese de los animales.. Ernari daukau biae gaztia./ Eztakitt biorra ernari eztagon. Lelenguan eztok jakitten; gero bai: ernai dago ero antzu dago. Don.. Sin. umia eitteko (pertsona eta animaliak), ume esperuan egon (pertsonak) txala eitteko (behiak).. Ik. ántzu, geldíttuta, bueltau.
- 1. eroso. (b). adberbioa. Egoki. A mano, con la mínima molestia.. Plaza inguruan bizi dienak oso eroso dauke ikastolia./ Taberna orretan oso eroso jarri dabe sukaldia./ Andik markauta bai, baiña “emendik erosuao jak eta”. Klem.. Gauza bat oso erraz edo gertu dagoenean erabiltzen da. . Ant. aldrebes. Ik. egoki.
- errébeska. (d). adberbioa. Botaka, gonbitoka. Vomitando.. Errébeska jardun juat. Gonbittoka eiñ, errebeska eiñ. Don. . Ia galdua.. Sin. gónbittoka.
- errébezka. (d). adberbioa. ERRÉBEZ. Pelotan aldrebesko aldetik jotzen, ukalondoa paretara begira dela, tenisean bezala. Jugar a la pelota con el revés.. Iri nai dokenian errebezka jokatukostat./ Errebezka daukau partidua./ Orrek errebez be irabaziko dosta. . Ik. errebezkára.
- erréguka. (b). adberbioa. Rogando, suplicando.. Enaiz jan daizun beti erreguka ibiliko. Nai dozuna eizu./ Gero ez ari etorri laguntzeko erreguka, eztostat kasoik eingo ta. .
- errendíduta. (b). adberbioa. Neka-neka eginda. Rendido de cansancio.. Errendiduta akabatzen dot astia. .
- érrentan. (b). adberbioa. En renta.. Etxia errentan artu dou erosteko kárutxua zan da.. Errentan JARRI, ARTU, EMON..
- erreskadan. (c). adberbioa. En fila, en hilera. .
- erruberán. (b). adberbioa. Kanpaia jotzen, idiarena jotzen. Masturbándose (gizonezkoak).. Beti erruberan be aspertuta najaok./ Ze gau guztia erruberan pasau dok ala?. Etim.: erro+behera (?). Ik. érro. erruberán eiñ, . (b). du esapidea. Idiarena jo (gizonezkoak). Masturbarse.. Eskolatik etxerarakuan erakusten gontsan alkarri erruberan eitten. ..
- 1. errukarri. (c). adberbioa. Errukia emateko eran. Lastimosamente, miserablemente.. Iru familixa etxe baten, errukarri bizi izandakuak die orrek./ Errukarri ibilli zan ori urtetan. .
- erruz. (-). adberbioa. (Antzuola.) "Asko eta erraz.. Arek gizurra erruz botatze jok./ Orrek dirua erruz jaukak..
- 2. ertiríki. (c). adberbioa. Entreabierto.. Lagaizu atia ertiriki, umiak esnatzen badie be entzuteko. .
- 1. eskas, eskax. (b). adberbioa. Escasamente, apenas.. Bi urte eskas pasau die akzidentia izan ziñuanetik./ Amar milla duro eskas irabazteittu. .
- 2. eskas, eskasa. (b). adberbioa. ESKAX. Gaizki. Mal.. Reala bastante eskas dabill./ Zuen mutikua eskas samar ikusten dot aspaldixan./ Dirutik eskas nabill. .